Desagertuta telesaila bai euskaraz eta bai gazteleraz grabatu omen dute. Ez dute bikoiztu, eszena bakoitza errepikatu dute.
Horrelako zerbait egiten den lehen aldia? 😮
Bestela ere itxura ona du.
https://www.berria.eus/komunikazioa/aktore-gazteak-erraz-pasatzen-ziren-hizkuntza-batetik-bestera_2141661_102.html
#Desagertuta
@galaipa ezez, ez da lenengo aldia. Antzerkiak eta maiz ite dia hola, ta pelikulak seuro ere!
@porruAntzerkian bai, baina desberdina da, ez? Antzerkian saioa bakoitza pixka bat desberdina da (edo izan daiteke). Baina telesail batean? Beste hizkuntza batzutan egingo zen seguro, baina euskaraz horrelakorik bai?
@galaipaOso interesgarria iruditzen zait hizkuntzak ikasteko. Adibidez, euskara gutxi dakienak lehenengo gaztelaniaz ikusibdezake eta gero euskaraz.
Bikoizketarekin ere ahalkonzen, baina horrela hobeto.
Grabazio prozesua ere interesgarria izango zen, ezta? Zein hizkuntza grabatzen zuten lehenengo?@porru
@mikelgs@porru Justu orain entzun dut Teleberrin txandaka grabatu dutela.
1. eszena euskaraz -> 1.eszena gazteleraz -> 2.eszena gazteleraz -> 2.eszena euskaraz -> 3. euskaraz..
Beraz bi eszenaro hizkuntza aldaketa.
Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea
@galaipa
Oso interesgarria iruditzen zait hizkuntzak ikasteko. Adibidez, euskara gutxi dakienak lehenengo gaztelaniaz ikusibdezake eta gero euskaraz.
Bikoizketarekin ere ahalkonzen, baina horrela hobeto.
Grabazio prozesua ere interesgarria izango zen, ezta? Zein hizkuntza grabatzen zuten lehenengo?
@porru