Erakutsi berriagoak

@mikelgs @desertorea
"No, this is not a vaccine "recipe". You cannot clone this mRNA sequence and neither should you."

Dirudienez, analisietan bakuna benetako birusetik desberdintzen jakiteko balio du.

@mikelgs @desertorea
Egia esan ez dut gaiaz ezer ulertzen, eta beraz ez dakit interpretatzen. Baina dirudienez Moderna txertoaren "RNA sekuentzia" publikatu dute Githuben.

github.com/NAalytics/Assemblie

@desertorea@mastodon.eus -k bere blogean behin baino gehiagotan gomendatutako Asel Luzarragaren Bioklik liburua bukatu berri dut. Asko gustatu zait, benetan gomendagarria! Dena den... (spoiler) 

Bukaerak nahiko tristetuta utzi nau. Espero nuen ondo bukatuko zela...

Baina, errealista izanda. Nola bukatuko zen ezer ondo horrelako gizarte gaixo batean? πŸ™ƒ

Bingen (r)en bultzada

Artikulu berria blogean:

Sudokuak ebazteko programa

Konponbidea duen edozein Sudoku (ustez) ebazteko gai den Python programa bat egin dut, erronka pertsonal txiki gisa, eta libre jarri GitHub-en

eibar.org/blogak/e-gorblog/sud

@izaro
β€œEz esan niri 2016an ez garela gai bizitza osoa iraungo duen garbigailu bat egiteko!” πŸ‘

Gure birramonak erositako arropa garbigailua oraindik lehenengo egunean bezala dabil!

Aldiz, etxean 3 garbigailu ezagutu ditut 20 urtetan.

Netflixen pelikula ikusten. Azpitituluak ezin dira kendu. Euskarazko eta ingelesezko ahotsak gazteleraz azpititulatuta daude,. Gaztelerazkoak aldiz ez.

Euskaraz bai, baina ez euskaldunentzat 😞

@rawr
Ikaragarria! Genbetan ez dute jarri, baina gainera irakurri dudanez lortutako dirutik 15 mila euro FSFEri eman dizkio πŸ‘

@inigoortega
Eta programazio lengoai bat aukeratzekotan, badakizu, Clojure aukeratuko nuke πŸ˜‰. Eta ez lanean, eta beraz gehien erabiltzen dudana hori delako. Nahiz eta onartzen dudan horrek ere baduela eragina.

Erakutsi haria

@inigoortega
Irakurketa interesgarria, baina nire gustorako garrantzi handiegia ematen diozu azkartasunari. Aipatzen dituzun beste ezaugarri batzuk askoz garrantzitsuagoak iruditzen zaizkit. Esate baterako, komunitatea, kodearen ulergarritasuna, eta batez ere onartutako programazio paradigmak.

Kodea mantengarria, garbia eta ulergarria bada beti izango duzu denbora azkartasunaz kezkatzeko. Alderantziz zailagoa dela uste dut.

Make it work, make it right, make it fast!

Beti iruditu izan zait bitxia nola batuan eta gure euskalkian "hanka" hitzaren esanahiak ez datozen bat:

Batua -- Burundako euskara
Hanka -> Berna
Oina -> Hanka
Oinetakoak-> Hankatakoak
Oinutsik -> Hankustan
Galtzerdiak -> Galtzak

Maskara ahaztuta dirua ateratzera joan naiz gaur bankura. Gizon bat kutxazainean begira-begira geratu zaidan arte ez naiz konturatu. Jende dexente zebilen kalean, ez dakit nola ez didan inork ezer esan. Ze lotsa!

Bingen (r)en bultzada

Teknopolisen ikusi dut Tknika lanbide heziketako ikerketa zentroak maskarak Euskal Herrian ekoizteko prozesua garatzeko alderantzizko ingeniaritza eta proba eta errore asko egin behar izan zituztela.

Askoz logikoagoa eta eraginkorragoa litzateke maskaren diseinuak eta sortzeko prozesuak software edo hardware librearen moduko lizentziak izatea. Gurpila behin eta berriz asmatzen aritzeak ez dauka inongo zentzurik.

Hilero hilero sustoa hartzen dut RadarCovid aplikazioaren jakinarazpen hau iristen zaidanean. Ez dakit kolore gorria aukerarik onena den...

Bingen (r)en bultzada

@inigoortega "exclusivamente en linea" horrek (ez) presentzialtasunari egiten diola erreferentzia ulertu dut nik πŸ€”

Badirudi Errigorako eskaerak egiteko webgunea ere OVHn zegoela ostatatuta.

Dena den, eskaera eginda!

@porru
@aldatsa
Aiba, irudia ez dut gehitu. Hor adibidez, lehenengoa ez da ikusten erantzuna edo toota den. Hirugarrenean aldiz bai.

Dena den, egia da ez dagoela oso argi. Tuskyn hobeto ikusten da?

@aldatsa
πŸ€” Ez dakit beste aplikazio batzuetan nola ikusten den, baina Fedilaben tootak eta erantzunak denbora lerroan desberdintzen laguntzen du

Correos eta Santander bankuaren arteko akordioaren iragarkia jaso dugu etxean. Ez dut ulertzen nola den posible enpresa publiko batek horrelakoak egitea πŸ˜‘

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea