Erakutsi berriagoak

@okerreko
Euskarazko irratien jario helbideen zerrenda txukuna @aldatsa -k Kodirako garatutako pluginean daukazu. Nik handik kopiatu izan ditut Rhymboxen erabiltzeko😅

gitlab.com/aldatsa/plugin.audi

@altzaporru
@porru
Oso txukuna bai!
Beharbada, lasterbideko helbidearen amaieran "/hasiera" gehituta konponduko zaizu arazoa?

euskalmet.euskadi.eus/hasiera/

@izaro
@porru
Primeran! Eskerrik asko biei!
@fdroidorg@mastodon.technology

@izaro @porru Pozik sistemarekin? /e/-ren dendan bertan erosi zenuten zuek? Beldur naiz nire telefonoak edozein egunetan utziko diola funtzionatzeari, eta beste bat fitxatuta izan nahi dut tokatzen bada berehala berria erosteko (garai hauetan gabe ezin denbora luzez bizi 😅 )

Orain dudanak lau-bost urte ditu (zenbait operazio tarteko), eta gero eta arazo gehiago ematen dizkit...

@jon @txopi @desertorea @inigoortega
Idatzi horretan gehien kezkatzen nauena honakoa da: "We are calling for the removal of the entire Board of the Free Software Foundation.". Nire ustez ez da batere zentzuzkoa hori eskatzea... eta agerian uzten du asmoa ez dela RMS kanporatzea bakarrik.

@mikelgs @desertorea
Ba gero partekatu hemen esaten dizuna mesedez!

Kuriosidadea daukat ea zerbait garrantzitsua den, edo kea besterik ez den.

@mikelgs @desertorea
"No, this is not a vaccine "recipe". You cannot clone this mRNA sequence and neither should you."

Dirudienez, analisietan bakuna benetako birusetik desberdintzen jakiteko balio du.

@mikelgs @desertorea
Egia esan ez dut gaiaz ezer ulertzen, eta beraz ez dakit interpretatzen. Baina dirudienez Moderna txertoaren "RNA sekuentzia" publikatu dute Githuben.

github.com/NAalytics/Assemblie

@desertorea@mastodon.eus -k bere blogean behin baino gehiagotan gomendatutako Asel Luzarragaren Bioklik liburua bukatu berri dut. Asko gustatu zait, benetan gomendagarria! Dena den... (spoiler) 

Bukaerak nahiko tristetuta utzi nau. Espero nuen ondo bukatuko zela...

Baina, errealista izanda. Nola bukatuko zen ezer ondo horrelako gizarte gaixo batean? 🙃

Bingen (r)en bultzada

Artikulu berria blogean:

Sudokuak ebazteko programa

Konponbidea duen edozein Sudoku (ustez) ebazteko gai den Python programa bat egin dut, erronka pertsonal txiki gisa, eta libre jarri GitHub-en

eibar.org/blogak/e-gorblog/sud

@izaro
“Ez esan niri 2016an ez garela gai bizitza osoa iraungo duen garbigailu bat egiteko!” 👏

Gure birramonak erositako arropa garbigailua oraindik lehenengo egunean bezala dabil!

Aldiz, etxean 3 garbigailu ezagutu ditut 20 urtetan.

Netflixen pelikula ikusten. Azpitituluak ezin dira kendu. Euskarazko eta ingelesezko ahotsak gazteleraz azpititulatuta daude,. Gaztelerazkoak aldiz ez.

Euskaraz bai, baina ez euskaldunentzat 😞

@rawr
Ikaragarria! Genbetan ez dute jarri, baina gainera irakurri dudanez lortutako dirutik 15 mila euro FSFEri eman dizkio 👏

@inigoortega
Eta programazio lengoai bat aukeratzekotan, badakizu, Clojure aukeratuko nuke 😉. Eta ez lanean, eta beraz gehien erabiltzen dudana hori delako. Nahiz eta onartzen dudan horrek ere baduela eragina.

Erakutsi haria

@inigoortega
Irakurketa interesgarria, baina nire gustorako garrantzi handiegia ematen diozu azkartasunari. Aipatzen dituzun beste ezaugarri batzuk askoz garrantzitsuagoak iruditzen zaizkit. Esate baterako, komunitatea, kodearen ulergarritasuna, eta batez ere onartutako programazio paradigmak.

Kodea mantengarria, garbia eta ulergarria bada beti izango duzu denbora azkartasunaz kezkatzeko. Alderantziz zailagoa dela uste dut.

Make it work, make it right, make it fast!

Beti iruditu izan zait bitxia nola batuan eta gure euskalkian "hanka" hitzaren esanahiak ez datozen bat:

Batua -- Burundako euskara
Hanka -> Berna
Oina -> Hanka
Oinetakoak-> Hankatakoak
Oinutsik -> Hankustan
Galtzerdiak -> Galtzak

Maskara ahaztuta dirua ateratzera joan naiz gaur bankura. Gizon bat kutxazainean begira-begira geratu zaidan arte ez naiz konturatu. Jende dexente zebilen kalean, ez dakit nola ez didan inork ezer esan. Ze lotsa!

Bingen (r)en bultzada

Teknopolisen ikusi dut Tknika lanbide heziketako ikerketa zentroak maskarak Euskal Herrian ekoizteko prozesua garatzeko alderantzizko ingeniaritza eta proba eta errore asko egin behar izan zituztela.

Askoz logikoagoa eta eraginkorragoa litzateke maskaren diseinuak eta sortzeko prozesuak software edo hardware librearen moduko lizentziak izatea. Gurpila behin eta berriz asmatzen aritzeak ez dauka inongo zentzurik.

Hilero hilero sustoa hartzen dut RadarCovid aplikazioaren jakinarazpen hau iristen zaidanean. Ez dakit kolore gorria aukerarik onena den...

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea