Erakutsi berriagoak

@rawr
Ba itxura ona dauka! Hori bai, hain ona izateko merkeegia dirudi? 🤔

@txikillana
Errazena beraiei eskatzea da bai, ziur eskainiko dutela zerbitzua. Kontua da ea zenbat kobratuko dizuten... galdetu behar

Ziurtagiriak doan lor daitezke, baina ez dakit Wordpressen kasuan nola instalatu behar diren. Ez zait tokatu egitea eta bilaketa batzuk eginda ez dut ezer argirik topatu 😅

Ez dakit Wordpressen ariturik baden hemendik. Bestela Lemmyn edo SoftwareLibreZalantzak txatean galdegin dezakezu.

@txikillana
Beraz, gomendatuko nizuke zure webgunean https ziurtagiria ezartzea. Ez dakit zein teknologia erabiltzen duzun edo nola daukazun, beraz xehetasun gehiago gabe ezin lagundu

@txikillana
Labur azalduta HTTPS-ek esan nahi duena da webgunearen eta erabiltzaileen arteko konexioa zifratuta dagoela. Gaur egun oinarrizkotzat jotzen da eta webgune ia guztiek izaten dute.

Hori horrela, bilatzaileek ziurtagiririk ez duten (httpS ez diren) webguneak penalizatzen dituzte bilaketetan. Gainera, nabigatzaile batzuek gorriz markatzen dituzte, eta webgune seguruak ez direla adierazi.

@txikillana
HTTP bidez arazorik ez, baina HTTPS-ek errorea ematen dit. Orain arte bi modutan zenuen?

@porru
Ondo! Weblatek berak eskaintzen duen Dockerreko gida jarraitu genuen, oso txukun dago dena azalduta.

Dena den, arazorik edo baduzu esan eta laguntzeko prest!

@porru
Game Erauntsian Weblate instantzia bat daukagu bideo-jokoen itzulpenak egiteko (itzulpenak.gamerauntsia.eus). Instalazioa oso erraza da Docker erabiltzen baduzu. Nahi baduzu guk erabiltzen ditugun konfigurazio fitxategiak pasako dizkizut.

Ez dakidana da RPI batean zer moduz ibiliko den. Itzulpen memoria handitu ahala hardware eskakizunak dexente igotzen dira.

Bingen (r)en bultzada

🥔 Pataten izaera neurtzeko deialdia 🥔

Pataten azalak patata azaldun osoaren zein ehuneko pisatzen duen ikertu nahi degu, patata beraren altueraren arabera kalkulatuta.
Honekin funtzio bat atera nahi degu ta honela kalkulua findu.

Horretarako, patatak zuritzean, honakoa kalkulatu eta bazkizopa@anartist.org eposta helbidera bidaltzea eskatzen dizuegu:

+ Patataren altuera (luzera luzeena)
+ Patata azaldunaren pisua
+ Patataren azalaren pisua (azalgabe pisatu ta aldea kalkulatu daiteke)

Bingen (r)en bultzada

Uste dut ek 2019ko buletin honen ale gehiegi inprimatu zituela eta ez dakitela zer egin. Bidali didaten laugarren aldia da!

Denak batera jaso izan banitu pentsatuko nuke nire datuak laukoiztuta dituztela, baina denboran oso banatuta joan dira iristen..

Bingen (r)en bultzada
Bingen (r)en bultzada

Sakanan bizi eta lan: telelanaren aukerak

Oso ados artikuluarekin. Telelanagatik ez balitz ziurrenik herritik alde egingo nuke.

sakanagaratzen.com/eu/sakana-a

@ileturia
Hori da partekatu nahi zenuen helbidea? Edo non irakur daiteke diozuna?

Bingen (r)en bultzada

«Pantailak euskaratzeko, ez da nahikoa euskaraz sortutako ikus-entzunezkoak sustatzea; horretarako itzulpena, dela bikoizketaren dela azpidatzien bidez, ezinbestekoa da». 👇

#JuanLuisZabala​k, #Berria​n:
👇👇👇
t.co/WEkLk6wOQ1

Redditen sartu eta txertoekin lotutako "inbertsioen" iragarki pila bat agertu zaizkit. Batzuen diru zaletasunak ez dauka mugarik...

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea