Erakutsi berriagoak
Bingen (r)en bultzada

Atzo 30 urte, Tim Berners-Lee-k 1991ko abuztuaren 6an lehen web orria argitaratu zuen. Mundua erabat aldatuko zuen World Wide Webaren garapen praktikoa eta lehen urratsak izan ziren.
Urteurren hau ForEveryOne dokumentala (ber)ikusteko baliatu dezagun!
youtube.com/watch?v=yelHxCJ4Go

@inigoortega @porru
Bikain! Pena da nola LibreJS erabilita ez duen behar bezala funtzionatzen. FSFko orrialdean dioena ikusita pentsatzen dut hasieran funtzionatuko zuela, baina mantentzeari utziko ziotela...

Herbehereetako Internet hornitzaileek router propioa erabiltzen utzi beharko diete beren bezeroei otsailetik aurrera. Ea hona ere iristen den!

fsfe.org/news/2021/news-202108

Duela aste batzuk txartela kutxazainean trabatuta geratu zitzaidan. Makinan bertan zegoen pegatinako 902 ordainpeko telefonora deitu behar izan nuen. Makina batek erantzun zidan zenbakia aldatu zela eta beste batera deitzeko esanez. Urduritasunagatik, apuntatzeko ezer ez nuelako (eskerrak emakume batek lagundu zidan) eta oso azkar esaten zuelako 4-5 aldiz deitu behar izan nuen.

Atzo iritsi zen telefono faktura. Ia 5 euro 😒

Bingen (r)en bultzada

@porru @galaipa Lehen posteo buruzko bideo bat egin dut. Nire webgunean ikusi zenezakete (media.iortegam.com/u/inigo/m/p) baina ez dakit gomendatu diezazuekedan, oso luzea da ta bueno. Uste dut bideo modu askoz ere motzagoan errepikatu behar dudala eta egingo ditudala hurrengoak

@inigoortega
Ona! Hasierako iruzkin batzuekin ados egon ez arren gustatu zait. Hurrengoaren zain!

Ni.eus aztertzeko asmorik bai?
@porru

Bingen (r)en bultzada

Euskal Herrian burutu den lapurketa politiko potoloenetarikoa ez bada...

Euskaltelek jabe berria dauka: MásMóvil. "Gutxienez bost urtez" mantenduko du egoitza soziala eta fiskala Euskal Herrian. EAJk José María Aznar Espainiako presidente egitea ahalbidetzearen truke sortu zen enpresa duela 27 urte, %100 diru publikoz. Gaur egun atzerriko hiru funts dira MásMóvil enpresaren jabeak. Operazio honengatik Euskalteleko 27 milioi euro banatuko dituzte 52 lagunen artean argia.eus/albistea/agur-euskal

@porru
Talde lanerako komunikazio tresna da. Slack edo RocketChaten estiloko zerbait.

Lanean etengabe erabiltzen dugu barne komunikaziorako, eta egia esan itzela da!

@Aitzol
Behin da berriz saiatuta ere ezin 😅 Saiatuko naiz asteburuan logak lortu eta issue bat idazten.

Eta eskerrkk asko itzulpenagatik!

Bingen (r)en bultzada

Enrique Dans, "Sobre la salida de España de Deliveroo"

Oso ados dioenarekin, batzuetan (gaurkoan bezala) asko gustatzen zaizkit esaten dituenak. Eta garrantzitsua bera moduko batek hain argi eta garbi esatea (ez da edonor, jarraitzaile asko ditu eta datorren mundutik dator eta halako tokietan argitaratzen du).

enriquedans.com/2021/08/sobre-

@Aitzol
Etxean saiatu gara baina ez dugu QRa irakurtzea lortu. Deskribapean proposatzen duen Tagger aplikazioarekin ezta ere 🤔

Game Erauntsiko webguneak erabiltzen dituen Javascript liburutegiak eta haien lizentziak zerrendatu ditugu LibreJS pluginak programatikoki irakurtzeko moduan.

Orain nabigatzaileko gehigarriak badaki erabiltzen dugun Javascript gehien-gehiena librea dela, eta beraz ez ditu blokeatzen.

Eta bide batez, espero dut librea ez den JS guztia (analyitics, recaptcha) kentzeko moduan izango garela epe ez oso luzean!

Gehigarria:
gnu.org/software/librejs/

JS eta lizentzien zerrenda:
gamerauntsia.eus/lizentzia

@desertorea
Ados! Galdetuko dut kioskoan badaezpada. Min egin dit bidalketa ia urtekaria bezain beste ordaintzea 😅
@argia @larbelaitz

Bingen (r)en bultzada

@inigoortega @galaipa baliteke Njallan registratuta izatea domeinua eta horregatik zure hornitzaileak blokeatzea (edo agian ez du zerikusirik).

Kontua da etengabe blokeatzen dizkigutela sarrerak maila desberdinetan hainbat lekutara: abortatzeko eskubidearen aldeko webguneak, leku desberdinetako disidenteak... Ez dut gaia jarraitzen baina etengabe heltzen zaizkit oihartzun desberdinak. Orain Njal.la-n erregistratutako guztiak ari omen dira blokeatzen hainbat hornitzaile :-(

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea