Erakutsi berriagoak

@gorkaazk
@porru Deabruaren abokatu lanetan jarrita esango dizuet berez docx formatu irekia dela! Jarri duzun Wikipediako artikuluan ere zerrendatuta agertzen da.

.doc ez zen irekia, eta alderantzizko ingeniaritza bidez lortu zen software librean erabili ahal izatea. .docx aldiz bai, eta ISO estandarretan dago definituta.

Beste gauza bat da nork duen estandar horren gaineko kontrola...

@xabi
Offtopic da, baina.... kasualitatez ez duzu Rhythmbox edo antzeko programa baten bidez entzungo?

Lehen horrela entzuten nuen, baina funtzionatzeari utzi zion eta orain ez dut URL berria inon aurkitzen.

@txikillana
@zital @mikelgs @ileturia Eta euria ari duenean autobus geltokitan erretzen dutenak? Horiek okerrenak

@gontxatorre
Gaurkoan Charles. Eta Ilaskiren iruzkina: "Charles erregea dagoeneko errege bihurtu zaigu mihiluzen ere" 😂

Bingen (r)en bultzada

@ekaitz_zarraga
Susto galanta hartu zuten bai. Aldameneko batek abisatu zigulako, bestela ez dakit ondo bukatuko zen kontua...

Eta oiloak beldurtzen direnean markatuta geratzen dira. Duela urte batzuk genituen oiloak pinuetan igota (bi metroko altueran) lo egiten hasi ziren etxolan beharrean. Egunero-egunero, baita ekaitza edo euria egiten zuenean ere. Orduan ere txakur batek beldurtuta.

Bingen (r)en bultzada

Gomendio eske natorkizue:

Azken asteotan ezkerreko eskumuturrean min arin bat sentitzen hasia naiz eta ordenagailuaren teklatuaren eta saguaren eraginez izango dela suposatzen dut. Atzo lagun batek aipatu zidan berak hobekuntza handia sumatu zuela teklatu (bitan banatua) eta sagu (boladuna) ergonomikoa erosi zituenean. Baten batek erabiltzen du horrelako periferikorik? Merezi du horrelako baten inbertitzea ala plazeboa da? Gomendiorik (hobe haririk gabekoa balitz)?

Bingen (r)en bultzada

Asimoven 'Gods themselves' liburuan euskarari aipamen bat egiten zaio. Liburuan, estralurtarrekin komunikatzeko haien hizkuntza ebazten saiatzen da munduko hizkuntzalari entzutetsuena, euskara eta etruriera (eleberriko fikzioan) familia bereko hizkuntzak direla argitu zuena, hain zuzen.

#euskeriak eta #ZiFi

@gontxatorre
Gaur ere eroglifikoetan Elisabeth. Lhenaldian argi oraingoan.

@inigoortega
Dakizun bezala joan den astean ez nuen trena hartu Interneten lekurik ez zegoela jartzen zuelako. Azkenaldian ez, baina urtetan egin dut bidaia bera eta ez dut inoiz beteta ikusi.

Horregatik izan bazen graziarik ez 😑 Hurrengoan geltokira joango naiz jartzen duela jartzen duela.

@ekaitz_zarraga
@zital Teorian hobea bai, baina ez dut ohitzea lortu. Saiatu naiz, baina etsi dut...

Bingen (r)en bultzada

@zital
@ekaitz_zarraga Ni ere berdin ibili nintzen, eta azkenean AEBtako layouta duena erosi nuen ohituko nintzelakoan... Baina ez...

Teklatu espainiar bezala konfiguratua erabiltzen dut. Baina fisikoki aipatzen dituzun teklak falta direnez ez da erosoa. Baina badirudi UKakoak baietz.

Agian orain dudanaren UK bertsioa erosiko dut 😂 Keychron K2 da, begiratu nahi baduzu.

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea