Mihiluzekoek spoilerra bota dute Twiterren...
@desertorea
Justu atzo finala hasi zenean utzi nuen telebista, beraz ez nuen ikusi π
92 euskarazko bideojoko ditugu fitxatuta. Horietatik 26 aurten argitaratu edo euskaratutakoak. Urte oparoa zalantzarik gabe.
via @gamerauntsia
@irure @gorkaazk @porru Onlyoffice askoz ere hobeto dabil docx-ekin bai. Game Erauntsian erabiltzen dugu, eta ODT-rekin arazoak genituen. Oker ez banago, garatzaileek beraiek gomendatzen dute horrela erabiltzea.
OpenDocumentekin Nextclouden lan egiteko alternatiba Collabora erabiltzea omen da, baina nik ez dut probatu.
Euskarazko bideojokoen zerrenda zaharberritu du Game Erauntsiak
https://gamerauntsia.eus/bloga/euskarazko-bideojokoen-zerrenda-zaharberritua/
@gorkaazk
@porru Deabruaren abokatu lanetan jarrita esango dizuet berez docx formatu irekia dela! Jarri duzun Wikipediako artikuluan ere zerrendatuta agertzen da.
.doc ez zen irekia, eta alderantzizko ingeniaritza bidez lortu zen software librean erabili ahal izatea. .docx aldiz bai, eta ISO estandarretan dago definituta.
Beste gauza bat da nork duen estandar horren gaineko kontrola...
@xabi
Offtopic da, baina.... kasualitatez ez duzu Rhythmbox edo antzeko programa baten bidez entzungo?
Lehen horrela entzuten nuen, baina funtzionatzeari utzi zion eta orain ez dut URL berria inon aurkitzen.
@txikillana
@zital @mikelgs @ileturia Eta euria ari duenean autobus geltokitan erretzen dutenak? Horiek okerrenak
@gontxatorre
Gaurkoan Charles. Eta Ilaskiren iruzkina: "Charles erregea dagoeneko errege bihurtu zaigu mihiluzen ere" π
Euskara eta bideojokoak irrati uhinetara eramaten dituen Game Erauntsia irratsaioaren 3. denboraldia abian da
https://gamerauntsia.eus/bloga/game-erauntsia-irratsaioa-3-denboraldia/
@ekaitz_zarraga
Susto galanta hartu zuten bai. Aldameneko batek abisatu zigulako, bestela ez dakit ondo bukatuko zen kontua...
Eta oiloak beldurtzen direnean markatuta geratzen dira. Duela urte batzuk genituen oiloak pinuetan igota (bi metroko altueran) lo egiten hasi ziren etxolan beharrean. Egunero-egunero, baita ekaitza edo euria egiten zuenean ere. Orduan ere txakur batek beldurtuta.
Gomendio eske natorkizue:
Azken asteotan ezkerreko eskumuturrean min arin bat sentitzen hasia naiz eta ordenagailuaren teklatuaren eta saguaren eraginez izango dela suposatzen dut. Atzo lagun batek aipatu zidan berak hobekuntza handia sumatu zuela teklatu (bitan banatua) eta sagu (boladuna) ergonomikoa erosi zituenean. Baten batek erabiltzen du horrelako periferikorik? Merezi du horrelako baten inbertitzea ala plazeboa da? Gomendiorik (hobe haririk gabekoa balitz)?
Asimoven 'Gods themselves' liburuan euskarari aipamen bat egiten zaio. Liburuan, estralurtarrekin komunikatzeko haien hizkuntza ebazten saiatzen da munduko hizkuntzalari entzutetsuena, euskara eta etruriera (eleberriko fikzioan) familia bereko hizkuntzak direla argitu zuena, hain zuzen.
#euskeriak eta #ZiFi
@gontxatorre
Arrazoi duzu bai π
@gontxatorre
Gaur ere eroglifikoetan Elisabeth. Lhenaldian argi oraingoan.
@inigoortega
Dakizun bezala joan den astean ez nuen trena hartu Interneten lekurik ez zegoela jartzen zuelako. Azkenaldian ez, baina urtetan egin dut bidaia bera eta ez dut inoiz beteta ikusi.
Horregatik izan bazen graziarik ez π Hurrengoan geltokira joango naiz jartzen duela jartzen duela.
Programatzailea eta bideojokalaria.