@bertol
Ea bai, esperantza ezin galdu...
@labrit@mastodon.eus
@inigoortega Idoloena edo erreferenteena teoria interesgarria da, eta nahiko ados nago. Baina zergatik beherakada? Idoloak aldatu dira? Puzzlean zerbait falta dela iruditzen zait. Baina ez dakit zer.
@zital elkarrizketa baten azken mezuari beti eman behar zaio FAV: "ei, irakurri dut, baina ez daukat gehitzeko ezer ez, eskerrik asko". Tartekoei ez da behar. 😆😂
🗣️🎮Jokoteknia bueltan da! Bosgarren bideojokoen euskal jardunaldia azaroaren 12an egingo dugu @AzkueFundazioa|rekin eta Harrobia Ikastola|rekin.
Aurtengo edizioa Harrobiako egoitzan egingo da. Prestatutako guztiak azaroaren 7an aurkeztuko ditugu!
@txikillana
Koba batean istripu edo ezbeharren bat gertatzen bada nola egiten da (kanpoko) laguntza eskatzeko? Pentsatzen dut telefonoek ez dutela funtzionatuko. Ezta?
Artikuluan komunikazio sistema aipatzen da, baina ez dakit hortik doazen tiroak...
@GIMP proiektuak ere kontua ireki du #fedibertsoan!
https://floss.social/@GIMP/109162167712205043
@eider
@ekaitz_zarraga @jolaus@mastodon.eus Mondejuak zehazki ez dakit, baina beste txerriki batzuk (lukaikak adibidez) tinajatan gordetzen zituzten. Lehenengo ondo lehortu, eta ondoren tinajatara olioa eta txerri gantzarekin (50/50). Pentsatzen dut antzeko prozesuren bat jarraituko zutela.
Asmatu ez duten eroglifiko baten azalpena entzutean jartzen duten aurpegia 😆
#Mihiluze
@AVU_Osoro @txikillana Ni ere antzeko parezido ostiralean. Oñatiko Arrikrutzera noa lankideekin 😆
@txikillana @desertorea 2023an itxiko dutela irakurri nuen....
Txikitan joaten ginen eta primeran pasatzen nuen, oroitzapen onak ditut.
@gorka_bm @urtzai Nik superbibentziaz ikasi nuen txokolate beltza jaten. Etxekoak txokolatezale amorratuak dira, eta erosi orduko bukatzen zen.
Orduan txokolate beltza erosten hasi nintzen, beraiek gustuko ez dutelako. Nik ere ez hasieran... baina txokolatea jan nahi banuen ez nuen beste erremediorik.
Arazoa da pixkanaka beraiek ere ohitzen hasi direla, eta kakao portzentaia igotzen joan behar izan naiz. 85ekoa bai, baina 95ekoarekin oraindik ezin dute. Ea zenbat irauten didan 😂
"Irati" pelikulien trailerra ikusizuie? 😱 😱 😱
@xabi @mikelgs Bueno, ba azkenean aurkitu eta erosi dut nire gustuko telefonoa. Jarraitzen dudan bigarren eskuko gauzen foro batean Pixel 4A jarri zuten salgai, eta orain dudana bezain txikia dela ikusi bezain pronto erosi nuen.
Googlerena bai, baina sistema aldatu diot, noski. LineageOS jarri diot, eta orain gApps beharrean MicroGḱ (alternatiba irekia) balio didan probatzen ari naiz. Oraingoz behar ditudan aplikazio guztiak dabiltza.
@zital @ekaitz_zarraga Zuri bezala sortzen zaidan zalantza da hori C1a den edo ez. Baina bestela ados nago bai!
Programatzailea eta bideojokalaria.