@zital @doublemauler Kontuan izan Docker ez dela Kubernetes. Docker erabili daiteke Kubernetes gabe. Biak batera erabili daitezke, baina independenteak dira, eta batak ez du bestea behartzen.
Kubernetes munstro konplexua da. Googlek sortu zuen bere beharrei erantzuteko, baina jende gutxik ditu Googlen beharrak.
Docker Compose bezalako tresnak nahikoa eta sobera dira askotan.
Ez dut ulertzen Irulegiko eskuaren inguruan montatu dena, ostia, adituek esan dute zuhurtziaz jokatu behar dela eta ezin dela esan paleoeuskara, iberiarra edo bestelakoa ote den, ez behintzat beste aurkikuntza batzuk egin arte. Non dago arazoa? Aukerak askotarikoak izan daitezke, horrek are interesgarriagoa iten du🤔
La Marearen bideo hau, ñabarduraren bat behar duen arren, oso interesgarria iruditu zait. Hala ere, uste dut badagoela aukera erraldoi teknologiko horietatik guztietatik ateratzeko eta komunitatean egindako teknologiak erabili eta sustatzeko (eta mezu hau idaztea eta irakurtzea horren adibidea da) https://yewtu.be/watch?v=PQVp4VuEWcc
Nola eman genezake euskaraz "enshittification" edo "mierdificación"?
Haurra #xakea rekin maitemindu da eta Eguberri egunetik etengabe ari gara partidak jolasten. Hala ere, bide luzea dugu aurretik ongi jolasten ikasteko.
Xakearen munduan murgildu nahian nenbilela @lichess plataforma librearekin topo egin dut.
Bikaina iruditu zait. Partidak egiten ahal dira (lagun baten edo ordenagailu baten aurka) eta jolasten ikasteko tutorial bat ere eskaintzen du.
@inigoortega
@EDERTO87 @lichess
Aurreko batean izan genuen Game Erauntsiako Gamer Gela batean haur batek Lichess aipatu zuen jokatzen zuten bideojokoez galdetuta.
Tablet batean jarri genuen, eta gustura ibili ziren zenbait haur. 10 urte inguru zituzten. Egia esan, pertsonalki espero nuena baino arrasta handiagoa izan zuen.
Cc @erralin
@txikillana
Arrasaten ikasten nuenean ELMAren antzinako eraikinetako baten ondoan bizi ginen. Benetan eraikin ederra.
Orain gutxi Lanbideren bulego bat jarri dute bertan.
https://patrimonioindustrialdeeuskadi.com/eu/elemento/fundiciones-elma/
@txikillana
Txigortu, edo birrindu? 😜
@gamerauntsia Barraka, Dinasty feud, Super Tux kart, Lichess, Kopanito, Pile Up, Pixel Wheels...
Joko guztiak euskaraz!
Gaur Azkueren Euskararen etxean gabiltza @gamerauntsia elkartearekin euskarazko bideojokoak erakutsi eta bideojokozale euskaldunen komunitatea plazaratuz
Kurtsoko betelana eta irakasleon aurreiritziak.
-- Tira, hamar minutu falta dira kurtsoa bukatzeko, eta zerbait partekatzea proposatuko dizuet. Zer da eguberrian jaso nahi duzuen opari ideala? Zer diozu zuk, C?
-- Beee... bat mobila.
-- Zera, mobil bat erran nahi duzu. Edo hobeki erran, sakelako bat, sakelako telefono bat. Zurea hautsi zaizu, ala?
-- Ezez, nire sakelakoa ongi da. Nire opari ideala batmobila da... Gaizki erran dut? Nola da euskaraz Batmanen autoa?
-- A! Bai, batmobila. Opari ona!
@Ionliz
@txikillana @ekaitz_zarraga @erralin Gure amonak etxeko oilaskoak hezten zituen. Zerikusirik ez erositakoekin.
Haragi goxo horren nostalgiaz edo probatzeko hamar bat jarri genituen. A ze lana loditzen!
Eta gero...
Hil, lumatu eta odolhustesz anaia arduratu zen. Zatikatu eta garbitzeaz ama eta biok. Interneteko bideoen laguntzarekin... inoiz horrelakorik egin gabe. Baldar, baina banan-banan, bata bestearen atzetik.
Esperientzia traumatikoa.
Ez nuen batere gustora jan haragi hori.
Deustuko Unibertsitateko @loretahurrek aurkezpen hau partekatu du #AdimenArtifizialari buruz: "IA. Ni inteligente, ni artificial"
https://www.slideshare.net/loretahur/inteligencia-artificial-en-las-aulas
Programatzailea eta bideojokalaria.