@mikelgs
Ez dakit gero emaitzek ze bide egiten duten, baina nik uste ondo dagoela erantzutea. Berriro egingo nuke. Kuriosidadez ia enteratzen naizen argitaratzen dutenean.
Baina osasun aseguruen galdera ez zitzaidan gustatu. Ez zetorren bat gaiarekin. Beste erantzunekin lotuta informazio baliotsua izan daiteke aseguru etxeentzat...iragarki eta abarrentzat. Edo agian gaizki pentsatzen ari naiz, eta ez doa hortik...
Komunikabideei buruzko inkesta bat egiteko deitu didate gaur. Orokorra zen, baina galdera batzuk eitb-ri buruzkoak, beraz pentsatzen dut beraiek agindu dutela.
Espero gabe harrapatu nau, eta orain pentsatuta desberdin/hobeto erantzungo nuke...
Baina hortaz gain, atentzioa (beldurra?) deitu dit azkenaurreko galdera osasun aseguru pribaturik neukan izan dela 🤔
@euwikipedia
@Txillar@mastodon.eus @txo_elurmaluta @AVU_Osoro Niri ondo, eskerrik asko!
@CroquetaPeligro
Estekarik?
Euskal Herria Baterarena? Kartela bila jarri naiz, eta antza denez Joxeba Larratxe marrazkilariarena da 😅 Besterik ez dut aurkitu
@theklan
Eta iruzkin hori AAk idatzi badu? 😵💫
@Izarrarte
@porru Guri behin gailletak bota zizkiguten leiho batetik, Pokemon GOra gauez jokatzen ari ginela.
Oraingo betaurrekoekin, ondo merezita, egia esan...
@urtzai
@iarantzabal @joxe @matrix
Ba ni ere etsita nago. Joxek zioen bezala, nahikoa lan batzuk Telegramera mugitzeko. Eta orain berriro deseroso...
Signal FDroiden ez jarri nahi izateko erabakiak atzera botatzen nau.
Eta Matrixekin... saiatu naiz, baina niri behintzat oso gaizki funtzionatzen dit. Eta Librezaleko eta SoftLibreZalantzako zubiak zer esanik ez...
Ez dut bukatu, baina ze ona #Adolescence telesaila. Ukituta noa ohera.
Bueeeeno, ba noizean behin albiste onak ere bai. Euskal Herriko Unibertsitateak #X elikatzeari utzi dio. 😍
https://www.ehu.eus/eu/web/campusa/-/upv-ehuk-x-uztea-erabaki-du
Burujabetza teknologikoa inoiz baino beharrezkoagoa dugu, baina atzeraka ari gara, hezkuntza komunitatearen datu pertsonalak Google-ren esku utzita.
Horregatik da hain garrantzitsua software librean oinarritutako #Iradi hezkuntza-plataforma digitala hedatzea.
@joxe
@desertorea Ba nik ez dut harrapatzen 😅
Premium dutenek edonori idatzi ahal diotela ulertu dut hasieran. Baina gero Dabiden mezuan dio izartxoen truke dela?
😅😅
Play Station 3arekin jolasteari utzi nion, pizten nuen bakoitzean ondoko aireportuetan aireratzeko baimena eskatu behar nuelako. Haizagailua ero moduan martxan jartzen zen eta sekulako soinua egiten zuen.
Behingoz, ireki, garbitu eta pasta termikoa jartzeko aukera izan dut. Tamalez, antzeko jarraitzen du. Dirudienez arrunta da PS3 zaharretan.
Baina tira, duela 5 urte egiteke neukan gauza bat zerrendatik kendu dut eta gustura geratu naiz.
La Liga, gizateriarentzako hain ekarpen nabarmenak egin dituen GKE hori: bere aplikazioaren erabiltzaileak zelatatu, Hego Euskal Herriko eta Espainia osoko internet osoa izorratu... Eta orain: bere partiduetako ikusleen datu biometrikoak legez kanpo bildu! Porque yo lo valgo!
Programatzailea eta bideojokalaria.