Erakutsi berriagoak
Bingen (r)en bultzada

Ez dago lo egiteko autobusa baino leku hoberik!

Bingen (r)en bultzada

3.0.12 VLC multimedia erreproduktoreak urrutiko kode exekuzio hainbat akats zuzentzen ditu; urruneko erabiltzaile batek ahultasun horiek esplotatu ditzake bereziki maltzurrak diren bideo edo audioak sortuz eta erabiltzailea horiek VLCkin irekitzera engainatuz. bleepingcomputer.com/news/soft

@porru OpenTTD adibidez, baina ez dut inoiz probatu. Oker ez banago euskaraz dago (ez dakit osorik)
openttd.org/

@agaraialde Aurrekoan trenean niregandik gertu zegoen batek zeraman horrelako(?) bat. Gainera zerbait jaten ari zen. Hori bai, mokadu artean maskara(sarea?) jartzen zuen 🤷‍♂️

Egia esan deseroso xamar sentiarazi ninduen...

@porru
Instalatuta neukan baina ez nuen erabiltzen (aurrekora ohituta honekin ez nintzen moldatzen). Joan den astean nahigabe aktibatu nuen, eta momentuan ezarpenetan nola aldatu aurkitu ez nuelako bere horretan utzi nuen. 😂

Ohiko teklatua berreskuratzeko ezarpena aurkitzeko nagitasuna > AnysoftKeyboardek dituen aldaketa txikietara moldatzeko nagitasuna. 😂 😂

Oraingoz gustura eta mantentzeko asmoarekin!

@inigoortega
Baliteke, egun ofiziala ez dakit zein den. Baina unibertsitatean beti ostegunarekin ospatzen da.

Eta imaginatuko duzun bezala Elizak dioena gutxienekoa da. Beste edozein izen izan lezake... jeje

Deitu dut bankuko arreta telefonora, eta dirudienez Berangoko bulegoan egingo zuten hanka sartzea. Gaur bulegoa itxita omen dago, eta beraz bihar arte itxaroteko esan didate. Ez dakit mugimenduak paperean dituzten edo ze kristo 😂 Eskerrak pazientzia badudan

Erakutsi haria

Falta zitzaiguna... Harpidetza bidez funtzionatzen duen airbag txalekoa.

Baina lasai! LED bidez gogoraraziko dizu harpidetza ordaindu behar duzula, eta kasualitatez bidaian zaudela harpidetza bukatzen bada ez dio funtzionatzeari utziko itzaltzen duzun arte.

Produktuaren orrialdea, non harpidetzak nola funtzionatzen duen azaltzen den:
klim.com/Ai-1-Airbag-Vest-3046

Xatakan ikusia

Berangoko Udalak 300 euroko ordainagiri bat kobratu dit kontu korrontetik 😳. Egia esateko herria ezagutu ere ez nuen egiten. Ea bihar deitu eta argitzen dudan...

Bingen (r)en bultzada

:mastodon: Laster #Mastodon​en v3.4.0 bertsio berria argitaratuko dute. Euskarazko itzulpena egunean jartzen aritu naiz 🚀
#librezale

@inigoortega
Dirudienez, azkenean ez dute konturik ezabatuko, eta ezta funtzionalitateak mugatu. Hori bai, pribatutasun politika onartzeko mezua agertzen jarraituko da.

Nik ere oraindik ez dut onartu, baina horrenbestetan agertzen zait, ziur azkenean nahi gabe onartzeko botoari emango diodala.

genbeta.com/mensajeria-instant

@porru
Gaur egun suposatzen da gurasoek erabakitzen dutela abizenen ordena. Ez ote zen benetako arrazoia beste bat izango...
@inigoortega

Bingen (r)en bultzada

Ba ni gogoz nabil euskal "chaton" bat sortzeko. "Chaton" deitzeiote frantzian kolektibo/talde/elkarte multzo bat juntatu ta zerbitzarirako software libreak eskeintzen dituzten plataforma hoiei.

Disroot kasu, edo Anartist edo Sindominio edo beste hainbeste

Holako euskaldun bat etzan bate gaixki eongo, Peertube, Nextcloud, Gitea ta abar sartuta

Bingen (r)en bultzada

#Instagram iragarleei zuzenduta dago, erabiltzaileak dira produktua.

Instagramek erabiltzaileei buruz zenbat dakien erakusteko kanpaina irudimentsu bat hasi zuen Signalek, baina #Facebook​ek galarazi die.

Egia begien aurrean ikustean erabiltzaileak izutuko direnaren beldur direla dirudi.

signal.org/blog/the-instagram-

#Pribatutasuna

@porru @desertorea @okerreko @bertol @izaro @txopi
Bai! Hala dirudi behintzat. Nire ordenagailuan zein gurasoenean badabil orain.

Zuei ere itzuli zaizue?

Bingen (r)en bultzada

Txertaketa prozesuaren jarraipena egiteko honako webgunearekin topo egin dut:

➡️ | covid-vacuna.app/eu |

Badirudi datuak nahiko azkar berritzen dituztela (Euskarazko itzulpean akatsen bat izan arren).

Erakutsi haria
Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea