@kilkerra
Bai, noski! Gainera ez daukagu opariak egiteko ohitura handirik etxean.
Dena den, grazia egin dit gaur eta bat batean gogoratu izana 😂
🎧 PODCAST SAIO BERRIA SARERATU DUGU
Azkeneko honetan Sakanako Garapen Agentzia, Arakilgo Udala eta Guifi.net-eko lagunekin elkartu gara haien proiektua ezagutzeko: #Sakananet zuntz optikoko sare mankomunatua da eta sakandar guztiei Interneteko konexioa eskaintzea du helburu 📡
https://iametza.eus/saioa/hodeia-ez-da-existitzen-2x03-sakananet-sare-mankomunatua/
Izabako Udalak argindarra merkaturatzeari utziko dio energiaren prezioen gorakadagatik https://www.argia.eus/albistea/izabako-udalak-argindarra-merkaturatzeari-utziko-dio-energiaren-prezioen-gorakadagatik
Heroi baten bila ari bazineten, hemen daukazue https://www.lavanguardia.com/cribeo/fast-news/20220318/8134286/multado-conductor-2-000-identificarse-dni-republica-errante-menda-lerenda.html
Nafarroan Errenta Aitorpenaren proposamena zein hizkuntzatan jaso nahi duzun adierazi daiteke Erregistro elektronikoan. Baina...
Dirudienez aukeratutako hizkuntza urte batetik bestera ez da gordetzen. Eta nola ez, defektuzkoa gaztelera da. Hau da, euskaraz jasotzeko urtero gogoratu behar zara hizkuntza garaiz aldatzeaz.
Aurten eskaera egitea ahaztu zait, eta beraz erdaraz jaso dut 😡
@inigoortega @otsokume @bertol
Baina ez dezatela mezu horiek zuen esperantza piztu. Ze ondoren hauek jarri ditu 😑
@inigoortega
@otsokume @bertol
Duela egun batzuk Twitterren sortzailetako batek korporazio handiek Interneti kalte egin diotela eta bera ere errudun dela aitortu du. Soluzioa web3 EZ dela ere esan du.
🎶 Albuma argitaratu berri det: https://porrumentzio.bandcamp.com/album/bularretik
💿 CD formatuan ere salgai ditut, eskatu zazue
🎉 Apirilan 9an Bilbon emango det albuma aurkezteko lehen kontzertua, Erriberako Bizinahi-en urteurren-festan
Entzun ta partekatu, sortzaile txikiontzat benetan garrantzitsua da ahoz ahokoa. Are gehio margen digitaletan bizi geanontzat
Musika dohain deskargatu dezakezute :)
@txikillana
@kilkerra
Bai! Hau antolatu dugun hirugarren edizioa izan da. Oraingoan AEKarekin batera modu "ofizialean" 😄.
Minecraft oso joko aproposa da horrelakoak egiteko ze oso malgua eta pertsonalizagarria da. Jokuan lekukoa ikusi eta Korrikako musika entzutea lortu genuen adibidez!
Ekitaldia 360 gradutan grabatu genuen. Ea laster dugun bideoa prest.
@txikillana
Galdetu zidan norbaitek ea ezagutzen zintudan bai! Baina momentuan ezin izan nion kasu askorik egin 😅 Erotuta genbiltzan lekukoa eramango zuten pertsonak agertu ziren edo ez begiratzen.
Esperotakoa baino askoz kaotikoagoa izan zen, baina nik behintzat ondo pasatu nuen. Espero dut berak ere hala egingo zuela jeje
#NuclearBlazeren GNU/Linuxerako bertsioaren beta probatzen. Momentuz dena ondo dabil eta gainera euskaraz, @josuigoaren itzulpenari esker!
https://deepnight.net/nuclear-blaze/
#bideojokoak
#Googlek #OpenStreetMapen informazioa osatzea errazteko helburua duen #StreetComplete aplikazioaren Google Playko eguneraketa bat blokeatu du garapenarekin jarraitzeko dohaintzak eskatzeagatik.
Donazio bat egin nahi duten erabiltzaileak proiektuaren webgunera bideratzeko esteka kentzera behartu dituzte.
Ordainketak Googleren zerbitzutik pasatzera behartu nahi zituzten, beraiek komisioa jasotzeko.
https://github.com/streetcomplete/StreetComplete/issues/3768
Eskerrak @fdroidorg daukagun!
https://f-droid.org/
@txikillana aurreko batean komentatu zenuen Txalaparta argitaletxearen imandun markadore moloiek ez zutela funtzionatzen.
Eskaera bat egin dut eta horrelako bat bidali didate. Eguerdian jaso dut eta ez zuen funtzionatzen. Ziur nago. Imanak elkarri ez ziren itsasten, eta tartean orri bat jarrita are gutxiago.
Ba orain badabil! Ze magia klase da hau! 😱
Martxoaren 14an π (#pi) zenbakiaren eguna ospatzen da. Zenbaki irrazional, amaiezin eta zatienzin honek zure telefono zenbakia du bere hamartarretan (bai, zurea, eta baita nirea ere) eta aldi berean gauza sinplea eta ulerterraza da: zirkulu baten zirkunferentziaren luzera diametroa π aldiz da.
Berriak atera duen artikulua:
https://www.berria.eus/paperekoa/1876/030/001/2022-03-11/pi-nortasun-handiko-zenbakia.htm
Informazio gehiago:
https://eu.wikipedia.org/wiki/Pi_(zenbakia)
@aldatsa ren mezua jarraituta,
Norbaitek badaki zergatik den txarra katuen eta madarien batura? Euskal gizarte honek katu madarien baztertze sistematiko bat ari da eramaten eta lotsagarria iruditzen zait.
NFTen asmatzailetako baten iritzia teknologiak hartu duen bidez. Joan dem urtekoa da, baina oso interesgarria.
https://www.theatlantic.com/ideas/archive/2021/04/nfts-werent-supposed-end-like/618488/
@inigoortega
Zer gertatu zaizu ba? Ura? Edo kolpea?
Programatzailea eta bideojokalaria.