@Lastotxapel
@mikelgs Zuk esandakoari kontra egin baino azkenaldian buruan bueltaka dudan dilema hori planteatu nahi nuen: juerga naturala al da? gozagarria al da edonorentzat edan gabe? eguerdian atera, eta eguzkiaren batera etxera itzultzea egingarria da edan gabe?
@Lastotxapel
@mikelgs Ados egin daitekela, eta batzuek egiten dutela. Zurekin ados nago jarri duzunean.
Baina gehitu nahi nuena da batzuek egiten duten arren ez dela horren erraza. Gaur egungo juergak edatera bultzatzen zaituelako. Ezin zaiola norbaiti eskatu juergan ez edateko juerga bera aldatu gabe.
Ez naiz asko ateratzekoa, baina edan gabe are gutxiago atera nintzateke. Edan gabe egoteko nahiago ditut beste plan batzuk.
Baina beharbada adikziotik ari naiz iritzi hau ematen...
@mikelgs
@Lastotxapel Horrekin ez dut alkohola defendatu nahi e! Esan nahi dudana da juergak orokorrean birpentsatzea behar duela drogez garbitzeko.
@mikelgs
@Lastotxapel Alkoholik gabe ondo pasatu daitekelarekin guztiz ados.
Baina ez nago ziur gaur egungo juerga eredua ez edatearekin bateragarria den. Ordu asko, musika altua, beste mozkor batzuk aguantatu beharra, jendetza, beroa, bultzadak... pixkat tontatu gabe ez da erraza hori dena aguantatzea. Edo niretzat ez behintzat.
Juergak alkoholaren inguruan daude antolatuta edo diseinatuta.
Eneko Oroz bideo ugari igotzen ari da https://peertube.eus plataformara.
Mastodonetik jaso nahi dituzu bere bidalketa berrien abisuak? 💫 💫
#Jarraitu bere PeerTube erabiltzailea 👉 enekin@peertube.eus eta eman kanpaitxoari 🔔 jakinarazpenak jasotzeko 😉
CC @ekintaekin
La Sextan oraintxe:
"Zergatik debekatu dute Barbie Errusian?"
Bostenbat minutuko erreportajea eta gero elkarrizketa zuzenean aditu batekin. Adituak esan du Barbie EZ dagoela debekatuta. Warner Brosek boikota egiten diola Errusiari (Ukraniakoaren harira), eta beraz ez duela lizentziarik eman (ez barbie ez beste film berrirentzat). Are gehiago, zinema batzuetan ekoiztetxearen baimenik izan gabe ere emititzen ari omen dira.
Barkamenik, ez bigarren berrespenik ez noski.
@xabi
6.1 euro Altsasu - Bilbo. Lehen 10.8. Asko jaitsi dute.
Edo hori dio webguneak. Oraindik ez dut erosi.
@xabi
Nik hartu izan dudanetan (urtean hiruzpalau aldiz edo joaten naiz) Gasteizen gelditu izan da bai. Ez dakit beti izaten zen edo orduaren arabera. Ze noizbait zuzenean ere joan naizela esango nuke (itzulerakoa behintzat).
Baina kontzesio berriarekin ematen du ez dela geratuko.
Diozun bezala garesti izaten jarraitzen du, baina behintzat prezioa jaitsi dute. Lehen 10,8€ (!!!) ziren era orain 6,1€
Beraz teorian orain azkarragoa eta merkeagoa izango da. Ia praktika nola doan.
@xabi
Ba pixka bat gehiago ikertuta, ematen du lehen ere beraiena zela.
Bidaiaren zati handiena Arabako lurretan da, eta horregatik beraiei omen dagokiei.
Eta argazkiko honek ere zerikusia izango du. Arabako administrazioak dirua jarri beharrean irabazi egiten omen du linea honekin.
@xabi
Nik aipatutakoa linea lehen La Burundesa enpresaren esku zegoen. Eta orain antza denez CuadraBusena da.
Enpresa aldatzea ez da oso harritzekoa. Baina zergatik da orain Arabako autobus zerbitzu publikoaren parte? Araban ez da geratu ere egiten.
Edo agian lehen ere bazen? Behintzat autobusetan etab ez zuen ezer jartzen. Zentzuzkoagoa izango zen Nafarroakoa edo Bizkaiakoa izatea.
Iruñea-Altsasu-Bilbo autobus ibilbidea La Burundesaren webgunetik desagertu dela ikusi dudanean sustoa hartu dut.
Gero lagun batek aurkitu du orain Alavabusek eskaintzen duela.
Arabako Foru Aldundiak Araban geratzen ez den autobus bat kudeatzen du? Ez nuen espero, kuriosoa.
Maiztasuna handitu da, beraz pozik.
Debian sistema eragile libreak 30 urte bete berri dituen #DebianDay honetan, zorionak Debian garatzen, diseinatzen, itzultzen, probatzen eta erabiltzen duzuen guztioi!
Programatzailea eta bideojokalaria.