@AVU_Osoro
@porru Tabernatan botilekin oraindik (neurri batean) egiten da. Botilak itzultzean ordaindutakoaren zati bat itzultzen du banatzaileak. Eta ez da diru gutxi izaten.
Gaztetxean festatan urteroko bronka izaten dugu... batzuek botilak zakarraretara bota, eta gero ezin itzulita diru galera...
@maitetxuela
BQ Cervantes 4. Ezarpenetan euskaraz jartzeko aukera dauka.
Kindleak oso onak direla niri ere iritsi zait bai. Baina Amazon atzean egonda... espiatzeko makinak omen dira. Eta beraien dendara guztiz lotuts.
Koboak ez dakit zer moduzkoak diren zentzu horretan.
@maitetxuela
Nik ere BQrena daukat. Eta izugarri pozik nago: software librea darabil, euskaraz dago, hardware txukuna, bateria...
Ez dakit gaur egun ezaugarri horiek dituen besterik badagoen merkatuan... behin bila jarri nintzen kuriositatez eta ez nuen ezer aurkitu.
Ezer interesgarririk aurkitzen baduzu kontatu hemen! Oraindik espero nireak irautea, baina batek daki... urtetxo batzuk baditu eta.
"Ni ez naiz Joseba Larretxe" izena duen komiki bat egin beharko duzu, @Josevisky 🤣
#NiEzNaizMikelLaboa
@EDERTO87
@Elkartenet @ilargikoop Primeran!
@EDERTO87
@Elkartenet @ilargikoop Ona!
Gaztetxeko eskolagorrian probatu beharko dugu😁 Pantailaren distira ezin genion aldatu, eta nahiko modu txapuzeroan konpondu nuen. Ia driver horiekin hobeto dabilen. Hori da orain arte izan dugun arazo (txiki) bakarra.
Adibidez, mastodon.eus instantziaren denbora-lerro publikoa jarraitzen ibili naizenez (nabigatzailetik zuzenean sartuta), konturatu naiz #GauarenUsaina elegose irakurketari buruzko mezu batzuk faltan daudela. @Izaskun @aldatsa zuen azken mezuak ezin ditut Jalgitik ikusi, ez erantzun. Baina irakurri ditut kanpotik 😉
Azken egunetan Jalgi instantzian arazo teknikoren bat egon da.
Konturatu naiz erorita egon den egunetako beste instantzietako mezuak Jalgin ez daudela. Perfiletan sartu eta mezuak faltan daude. Jakinarazpenak ere berdin.
Beraz, instantzia bat erabilgarri ez dagoenean, ezin ditu besteen mezuak jaso, eta hutsuneak sortzen dira.
@zital
@Ionliz @bekereke @ekaitz_zarraga @eider @pancake Ze ona! Asko gustatu zait eta eskatu dut nik ere...
Euskaratzearena begira ibili naiz, eta erronka polita dirudi. Zitalek dioen bezala firmwarea aldatu daiteke, baina pantailaren muga teknikoek ez dute oso erraz jartzen.
Adibidez, astegunaren lehen posizioan A, F, M, S, T edo W letrak, eta bigarrenan A, E, H, L, O, R, T, edo U bakarrik marraztu daitezke.
Hardwarea ingeleserako dago espreski diseinatuta.
Kaixo!
Hementxe daukazue #2023UrrirakoProposamenak traolan egindako ekarpenekin osatu dugun inkesta https://erabili.liberaforms.org/202310-elegose
🗓️ Inkesta betetzeko muga-eguna 2023-10-04 da.
Eman zure iritzia. 🤟
Urria heldu da, eta #GauarenUsaina ri buruzko iruzkin gutxi ikusi ditut 🤭 Ni (berriro ere) azken momentuan ibili naiz.
Hori bai, behin hasita berehala bukatu dut, engantxatuta. Intriga oso ondo mantentzen du.
Ez nuen autorea ezagutzen, baina antza nahiko famatua da. Poztu naiz Montalbanoren ikerketa gehiagoz gozatu ahalko dudala jakitean. Ia gehiago euskaratzen dituzten.
⚠️ Despistatu egin gara!!! Eta honezkero urrirako proposamenak bozkatu beharko genituzke! Baina ez gaitezen beldurtu.
Hauek izango dira datak. ADI!, tarte laburragoak baitira:
📖 Irailak 25 - 28: proposamenak egin #2023UrrirakoProposamenak traola erabiliz.
📊 Irailak 29 - urriak 1: Proposamenak bozkatzeko tartea!
Ekin, ekin, ekin!!
Peertubeko bideoak NewPipe bidez ikusteak ez du eraginik ikustaldi kopuruan 🫤
@inigoortega
Pixkat bai 🤣
@inigoortega
A ze beldurra ematen didazun.
Urte batzuk dira esan zidatela atera gabeko agin baten gainean beste bat daukadala. Atera gabekoak ez omen dauka itxura txarrik, baina atzetik datorrenak bai. Min egiten hasten bada biak kendu beharko dizkidate.
Zorionez urte batzuk daramatza geldi... baina ez dut oso altu esango.
Programatzailea eta bideojokalaria.