Erakutsi berriagoak
Bingen (r)en bultzada

@txo_elurmaluta
Beldurtzen hasita nago Telegramekin. Azkenaldian gero eta ezaugarri gehiago dira ordainpekoak.

Bingen (r)en bultzada

Egon daiteke eguzkipean EAEko hauteskunde kanpaina eta Athleticen partidak baino ezer zirraragarriagorik? Bada bai, egon daiteke eta badago!

Hemen dugu Rolaldia 2024!!

Planez beteta dator datorren astea hemengo eta hango munduetan:

erabili.liberaforms.org/rolald

cc @rolariak

Bingen (r)en bultzada

Nire "Eskua" letra-tipoa eguneratu dut!
Irulegiko eskua oinarrituta da, eta ipar-ekialdeko glifoak gehitu ditut.

Itchio-en eskugarria da, 5$ prezioan soilik, eta Godot, Unreal, Unity etab... batekin erabiltzen ahal da 😄

"Cursive" aldaera bat ere egiteko asmoa dut, zuen laguntza oso garrantzitsua da!

➡️ mastodon.gamedev.place/@tokiko

➡️ twitter.com/tokiko_studio/stat

Milesker ❤️
#sorioneku #irulegi #eskua #bideojokoak

@Alexiturbe
@porru @bertol Ez dut gezurrik esango, Just Eat askotan erabiltzen genuen. Lan baldintzak zehazki nolakoak izango ziren ez dakit esaten, baina behintzat banatzaileak jatetxetako langileak ziren (bakoitzak bere banatzaileak). Garrantzisua nire ustez, Glovo eta beste batzuengadik desberdintzen duena.

Hori bai, horrelako elur egun batean ez litzaidake eskatzea okurrituko. Euria eta hotza bakarrik bada aldiz bai.

@Alexiturbe
@porru @bertol Gogoan dut Arrasaten bizi nintzeneko elur egun bat. Errepideak guztiz txuri eta eguna ilunduta. Kalean inor ez. Delivery motorrak geratu gabe alde batera eta bestera.

Gidariei begira ibili ginen, eta bat baino gehiago ikusi genituen guztiz beldurtuta. Geldi-geldi, irristska, hankak lurrean jartzeko prest. Motor ziztrin horiek ez daude prestatuta horrelakoetarako.

Rubialesen atzoko elkarrizketaren hasiera ikusi nuen.

Gizona kexu zen ezin izan omen duelako asiako NFT enpresa batean inbertitu, presio mediatikoagatik. Behingoatik bererekin ados, dirua zakarretara botatzen utzi behar zioten.

@kudea barkatu kritika, eta berriro insistitzea, baina pixka bat kezkatuta nago instantziaren etorkizunarekin 😅

Oso aspalditik eguneratu gabe, segurtasun eta funtzionalitate faltak tarteko... SSL ziurtagiria iraungitzen den aldiro hainbat egun zerbitzuz kanpo... Eta txarrena arazoak daudenean informazio falta.

Ulertu dezaket ez dela Izarkomen lehentasuna, baina...

Bingen (r)en bultzada

Apirilaren 25ean (osteguna) 19:00-20:30 artean fedibertsoari buruzko hitzaldi+tailertxoa emango dut @Izarkom Eskola saio batean (Bilboko alde zaharreko egoitzan: Goenkale 14). Izen emateko aukera irekita dago, animatu edo/eta zabaldu mezua mesedez! izarkom.eus/ekitaldiak/ongi-et

Bingen (r)en bultzada

Baltimoren datozen egun hauetan ez omen daukate zubirik.

🤦‍♂️ 20 urte "desagertuta", baina gogoratzen dudanetik urtero-urtero etorri izan da gure herriko festetan tirapitxonarekin. Aski ezaguna herrian. Sorpresa berria irakurri dugunean.

Bera ez dakit, baina ez ditu batere leku onean utzi bere bila aritu direnak 😅

naiz.eus/eu/info/noticia/20240

Bingen (r)en bultzada

Instagramen ikusi dut lekukoa hautsia iritsi zela baionara eta berehala jarri naiz lanean, jakiteko non gertatu zen "tragedia"

Azkenean zedarritu dut: 2252 eta 2253 kilometroen artean.

Bingen (r)en bultzada

Telegramen blokeoaren albistea zentzu askotan irakur daiteke. Horietako bat da mezularitza zentralizatuko aplikazioen mende egotea (zerbitzari zentral bat dutenak), akats bat dela. (Eta Whatsapp ez dela irtenbidea hauteskunde garaian gauden arren.)

@joxe
@txo_elurmaluta @urtzai @mikelgs Errusiarra kakotxen artean horregatik jartzen nuen 😅 EB edo AEBkoa ez dela esan nahi nuen.

Beharbada arrazoi duzu, eta Metak erantzungo ez balu ere berdin jokatuko lukete. Baina ez dakit ba...

Dena dela, irakurri dudanez, telegrameko kanal konkretuak debekatu eta itxiarazi izan dituzte gobernuek lehenago.

@joxe
@mikelgs @txo_elurmaluta @urtzai Geopolitikaz ezer gutxi dakit, beraz ez dakit zer esan. Baina, nire ustez, Telegram "errusiarra" izateak ziuraski bai izan duela zerikusia. Ez dut imaginatzen inor Meta blokeatzen... blokeatzeko arrazoia edozein dela ere.

@joxe
@txo_elurmaluta Metaren (eta beste batzuen) zerbitzuetan futbola pirateatzean hasi beharko gara beraz 🤔

Bingen (r)en bultzada

Audientzia nazionalak Telegram zentsuratu du. Ezkertiar alderdi baten lehen hitzak ezin du izan "ba etorri WhatsAppera".
@ehbildu @pellootxandiano

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea