Bingen (r)en bultzada

Historikoki sistema administratzaile bolondres talde txiki batek mantendu du @openstreetmap webgunea, berrerabilitako hardware merkea erabiliz
en.osm.town/@osm_tech/11605240

Azken hilabeteetan #AdimenArtifiziala elikatzeko trafikoa izugarri handitu izanaren ondorioz:

1. Gero eta denbora gehiago eskaintzen diote weba botatzea eragozteko babes neurriak hartzeari

2. Hardware gehiago erosi behar dute, puztutako prezioetan, AAren eraginez RAMaren burbuilagatik
en.osm.town/@osm_tech/11605237

Erakutsi haria
Bingen (r)en bultzada

Aste honetako beste adibide bat: #AdimenArtifiziala entrenatzeko datuak xurgatzean @openstreetmap behera bota zuten. DDOS eraso baten parekoa 100.000 IP baino gehiagotatik. Proiektuko boluntarioei denbora galaraziz
en.osm.town/@osm_tech/11605211

Bot "zintzoek" beren burua identifikatzen dute eta webguneak ezarritako arauak errespetatu. Hauek ez, blokeatzea zailtzeko

Okerrena, ez dagoela horretarako beharrik. #OpenStreetMap osoa doan eta arazorik eragin gabe deskargatu daiteke: planet.openstreetmap.org/

Erakutsi haria
Bingen (r)en bultzada

Zoritxarrez gero eta proiektu interesgarri gehiagotan irakurri ditut antzeko kexak azkenaldian. Oraingoan @linuxmint​en foroak dira arazoak izan dituztenak "#AdimenArtifizial" deitzen duten hori elikatzeko trafiko izugarria jasan dutelako. Nahikoa da!
"The volume of traffic we receive is extremely high, and it’s mostly coming from AIs, bots, scripts, and web crawlers. It got to the point where our server couldn’t cope and people weren’t able to use the forums."
blog.linuxmint.com/?p=4991

@desertorea
Inork inoiz irakurri gabeko testu mardul esklusiboa jaso, eta gainera kexaka?!

Bingen (r)en bultzada

"Baimentzen badugu ikurriña, orduan Palestinako bandera ere baimendu beharko genuke"

"Ikurriña bandera iraultzaile bat da"

@izarobasurko
@desertorea @Izaskun @txerren @txo_elurmaluta Animatu naiz probatzera, eta oso inpresio ona bai!

Egin nahi dudan hurrengo proba niree email kontuarekin konfiguratzea, ia zer moduz.

@txerren
@Izaskun @desertorea @txo_elurmaluta @izarobasurko Eta ondo dabil? Ez dira mezuak bidean galtzen?

Arrazoirik gabe desagertzen diren emailek burukomin asko eman dizkidate lanean, eta beldurra ematen dit jeje

Bingen (r)en bultzada

Sakanako txoko guztietara iritsiko gara AHTren zentzugabekeria salatzeko eta beste bide bat badagoela aldarrikatzeko. Orain da momentua indarrak batzeko eta proiektua geldiarazteko.

Bingen (r)en bultzada

Adi egon! Datozen asteetan batzarrak herrietan eta alegazio jasotze masiboa. Martxoaren 14ean Altsasuko kaleak beteko ditugu. Orain da garaia!

AHTaren txikizioaren aurrean herritarron trena

Bingen (r)en bultzada

@gontxatorre
@garkopeke eta SDDRak birtziklapena igotzen laguntzen badu ongi etorria. Baina dagoeneko birtziklatzen dugunontzat saria baino ez dakit ez ote den zigorra... botilak etxe ondoan bota beharrean dendaraino eraman behar izatea, garbi gordetzea gainerako plastikoetatik aparte...

Gainera botilentzat bakarrik da, ez?

@gontxatorre
@garkopeke Ba ez dakit isunak badiren bidea, baina uste dut badirela beharrezkoak.

Herrian atez-atekoa dugu, baina zenbaitek larrialdi gunea erabiltzen dute egunerokoan (zerri eginda egoten da gainera). Batere dismulurik gabe doaz gainera. Jakingo nituzke beti hor dauden familia batzuk zerrendatzen... eta ez ditut onean oso kontzientziagarriak ikusten.

Bingen (r)en bultzada

X . com utzi eta BlueSky-n kontu bat irekitzea tabakoa utzi eta bapeatzen hastearen modukoa da: modernoagoa dirudizu, baina adikzio-arrisku antzekoa izango duzu, eta atzetik dagoen negozio-eredua berdina da.

Bingen (r)en bultzada
Bingen (r)en bultzada

Esan bezala, Wikipediak 25 urte betetzen ditu 2026 honetan!

Ideia sinple batekin hasi zen: ezagutza biltzea, antolatzea eta libre partekatzea. Eta 25 urte geroago, ideia horrek bizirik jarraitzen du, komunitateei esker.

Egindakoa ospatzeko eta datorrena irudikatzeko unea da. Bideo honek hori gogorarazten digu.

Jarrai dezagun bide hau, ezagutza guztion artean eraikitzen.

#Wikipedia25

Bingen (r)en bultzada

@jurzelai Hutsune handia dugula iruditzen zait. Kalterako, gainera, eta alde askotatik: gertatutakoak ikasteko, errelatoa eta memoria sortzeko, ondorioak konpontzeko, hurrengo izurriei aurre hartzeko, dolua egiteko, ikerketa sendotzeko...

Bingen (r)en bultzada

Covidari buruzko liburu baten lehen hiru lerroak. Ezin esan indartsu hasten ez denik.

Halakoak badaude. Badago zerbait bestaldean? Covid garaien inguruko analisi hotz eta fundamentuzkorik? Ingeleraz ere ez dut topatu izan.

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea