Bingen (r)en bultzada

Nabigaziorako egokiagoa da Mercator, eta pareta edo liburu batean mundu osoa erakusteko Peters.

Gainera, izan kontuan UTM ez dela ohiko Mercator, baizik eta bertsio hobetua. Ekuatorean jarritako ardatz bakarra erabili beharrean, mundua N zati egiten da. Eta beraz distortsio arazoak zati bakoitzean gertatzen dira arazoa txikituz eta banatuz.

@AVU_Osoro @porru

@AVU_Osoro
@porru Ez dut gaia asko kontrolatzen, baina lanean tokatu zait GIS proiektu batzuetan parte hartzea, eta ulertuta dudananez ez da horren sinplea/kontu politikoa bakarrik.

Mercatorrek formak, eta beraz norabideak hobeto erakusten ditu. Trukean azalerak distorsionatzen ditu (ekuatoretik zenbat eta urrutiago orduan eta handiago).

Petersek aldiz azalerak/tamainak mantentzen ditu, baina formak eta norabidea distortsionatu.

Horregatik, mapen erabileran dago gakoa.

Ez dut konpetentziaren mirarian sinisten, baina gauden egoeran egonda ezinbesteko baldintza ikusten dut arrakalak bilatzen hasteko.

Beraz: plataformak ahuldu, ez konpondu.
3/3
@txo_elurmaluta
@XabierSoto

Plataformek erabiltzaileak soka motzarekin lotuta dituzten bitartean gauzak aldatzea zaila izango da. Aldaketa kostua garestia da maila indibidualean.

Aldiz erabiltzaileek edozein momentutan egin badezakete alde, plataformak hobeto portatuko dira (neurri batean behintzat), eta gainera alternatiba komunitarioak erakargarriagoak izango dira.
2/3
@txo_elurmaluta @XabierSoto

@txo_elurmaluta
@XabierSoto "jende guztia hor dagoelako" <- Ze zaila honi aurre egitea.

Cory Doctorowek "enshitification" liburuan interoperabilitatea aipatzen du soluzio gakoetako bat bezala. Instituzioetatik plataformak "konpontzeko" mugimendu txiki bat somatzen da azkenaldian, baina neurriak praktikan ez dira batere eraginkorrak, eta plataformei botere gehiago ematea eskatzen dute (mezuen kontrolerako zifraketa puskatzea adibidez).

1/2

Bingen (r)en bultzada

Milaka bultzada eta hamaika arrazoi. Zorionak eta eskerrik asko denoi! Lortuko dugu!

Jaso berri dudan email baten agurra: "AgurE bat, xxxx yyyy" 🤣

Bingen (r)en bultzada

Flipatzen linuxerako QBZ bezeroarekin. Qobuz aplikazio ofiziala baino 400 aldiz hobea da!

Gora komunitatea!! Super totxoak gara!!

Bingen (r)en bultzada

Kaixo! FritzBox router bat erosi dut. Etxean izarkom dugu. Norbaitek ba al du esperientziarik etxeko routerra aldatzen?

@anderedo
@izarkom Gurean lortu genuen mugikorretik telefono finkoaren bidez deiak egin ahal izatea. Baina wifian bakarrik funtzionatzen du. Edozein kasutan denbora pasa besterik ez zen, ez dugu benetako horren beharrik jaja.

@anderedo
Lagun batek ere horrelako bat erosi zuen, eta lau saio luzee eta gero amore eman genuen.

Instalatzaileak gakoak eman zizkion, baina hala ere ez genuen lortu. Zuntz OLTra ematen zuen konektatzen zela, baina ez genuen IP helbiderik ematea lortu.

Gure etxeko routerraren (Izarkom kasu hontan) gakoak ateratzea lortu genuen ere. Baina arazo bera.

@izarkom​en laguntza eskatzea zen hurrengo plana, baina bidean nekatu ginen...

Zorte on!

Bingen (r)en bultzada

Aber, laguntza pixka bat beharko nuke: telebistari jartzeko Amazonen Fire Stick moduko zerbaiten bila nabil, baina bilaketa azkar batean agertu zaizkidan aukera guztiak Ku Klux Klanen enpresetakoak dira. Alternatibarik ezagutzen duzue?

@gorka_bm
Ni ere ibili nintzen bila, eta uste dut ez dagoela alternatiba benetan onik...

@desertorea
@pluralistic Oraindik ez dut bukatu, baina asko gustatzen ari zait.

Plataformak ahuldu vs konpondu proposamenak zer pentsatu asko ematen ari dit.

@txopi
Ados arazo orokorra dela bai! Lotuta zegoela aprobetxatu nahi nuen gaia pixkat desbideratu arren.

Kontua da iruditzen zaidala librearen esanahia desitxuratzen ari dela LLMen inguruko proiektuekin. Modeloek lizentziaren aldetik beteko dute bete beharrekoa, baina libretasunak eskaintzen zigun softwarearen gaineko kontrola galtzen ari garela uste dut.

Eta modelo horien gainean eraikitako wrapper(?) libreekin ez ote ari garen gure buruak engainatzen librea kontsumitzen ari garelakoan.

@okerreko
@porru Enpresa batzuek kobratu egiten dute, baina Izarkomen doakoa da.

@txopi
AA irakasle eta ikaskideak izatearen ideia (nire ustez) katrastrofikoan sartu gabe.

Horrelakoak benetan libreak direla esatea ez da tranpa egitea? Programa bera bada, ados, baina kanpoko LLM batekin erabili behar dira (gpt, claude, gemini edo deepseek kasu honetan), eta hor gertatzen da benetako mamia.

Modelo ustez libreak ere ez dakit zein punturaino diren horrela. Datasetak ez dira publikatzen, izugarrizko konputazio potentzia behar da entrenatzeko... funtsean binario opakoak ez dira?

Alarma etxe batetik deitu didate esanez gure zonaldean presentzia areagotzeko kanpaina bat egiten ari direla, eta alarma doan jarriko liguketela plaka fatxadan leku ikusgarri batean jarriz gero.

Eta hau justu azken astetan ondoko herritan hainbat lapurreta izan direnean.

Ez naiz bereziki kospiranokoa, baina...

@okerreko
@porru Beste arrazoi batzuengatik, baina CGNATetik ateratzeko eskatu eta 24 orduan egin zidaten.

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea