@anabasa
@IzaBetizua @joxe @txantxibiri
Gaur liburuaren eguna da, liburuak irakurtzekoa. Ireki irakurtzen ari zaren liburua 23. orrialdean eta aukeratu 26. Hauxe egokitu zait niri:

"Begirada janarian iltzatu eta lau urtez probatu ditudan arauak betetzen hasi naiz."

Europar Batasunen 2027tik aurrera mugikorrek bateria aldagarria izan beharko dute.

HackerNewsen iritziak irakurtzen, eta sorpresa: jende pila bati SUPER ideia TXARRA iruditzen zaio.

Nola egon zaitezke horrelako berri on baten kontra? Ez bada anbizio gehiago eskatzeko behintzat.

Kakatara goaz.

news.ycombinator.com/item?id=4

Berriaren txukun! Atsalde polita eman zigun.

@desertorea KeyEngimaren besterik jokatu duzu? Tentatuta nago, baina arestitxoak dira iritzi gabe arriskatzeko jeje.

Bingen (r)en bultzada

Bilbon 1300entzako otordu bat antolatzen ahalik eta zabor gutxien sortzeko intentzioarekin. Plater, kubierto eta edalontzi konpostagarriak etabar.
Ba udaletik diote ez dagoela gaitasunik HAINBESTE konpost kudeatzeko. Serio?
BBK live, Aste Nagusia, futbola... nola krixto kudeatzen ote dute horko zabor dena... Dena behar da makro birziklapena ezik. Hori mini.
Zabortegi eta errauskailuak elikatzera kondenatu nahi gaituzte.

@tfe
@garkopeke Horrela publikoan ez, baina nork zenbat diru eman duen apuntatzea bai ikusi dudala... eta horren arabera "bueltan" ematea rolek buelta ematean.

Bingen (r)en bultzada

Autobusaren markesinan ikusitako hau, zaldiak lotzeko? Geltoki intermodala da? 🤔

Bingen (r)en bultzada

Asteburu on!

Badakizue #DeltaChat @delta mezularitza-aplikazio deszentralizatu eta segurua %100 #euskaraz erabilgarri dagoela?

Zalantzarik baduzue, orain webgune ofizialean azalpenak ere euskaraz @desertorea eta @trikutik kideen lanari esker: delta.chat/eu/

Asteburu euritsu hau momentu egokia izan daiteke ezagutu, probatu eta trantsizioa abiatzeko ☺️

#MezularitzaBanatua #Sarebanatuak #SoftwareLibrea #Pizkundea #Euskara

Bingen (r)en bultzada

Nabigaziorako egokiagoa da Mercator, eta pareta edo liburu batean mundu osoa erakusteko Peters.

Gainera, izan kontuan UTM ez dela ohiko Mercator, baizik eta bertsio hobetua. Ekuatorean jarritako ardatz bakarra erabili beharrean, mundua N zati egiten da. Eta beraz distortsio arazoak zati bakoitzean gertatzen dira arazoa txikituz eta banatuz.

@AVU_Osoro @porru

@AVU_Osoro
@porru Ez dut gaia asko kontrolatzen, baina lanean tokatu zait GIS proiektu batzuetan parte hartzea, eta ulertuta dudananez ez da horren sinplea/kontu politikoa bakarrik.

Mercatorrek formak, eta beraz norabideak hobeto erakusten ditu. Trukean azalerak distorsionatzen ditu (ekuatoretik zenbat eta urrutiago orduan eta handiago).

Petersek aldiz azalerak/tamainak mantentzen ditu, baina formak eta norabidea distortsionatu.

Horregatik, mapen erabileran dago gakoa.

Ez dut konpetentziaren mirarian sinisten, baina gauden egoeran egonda ezinbesteko baldintza ikusten dut arrakalak bilatzen hasteko.

Beraz: plataformak ahuldu, ez konpondu.
3/3
@txo_elurmaluta
@XabierSoto

Plataformek erabiltzaileak soka motzarekin lotuta dituzten bitartean gauzak aldatzea zaila izango da. Aldaketa kostua garestia da maila indibidualean.

Aldiz erabiltzaileek edozein momentutan egin badezakete alde, plataformak hobeto portatuko dira (neurri batean behintzat), eta gainera alternatiba komunitarioak erakargarriagoak izango dira.
2/3
@txo_elurmaluta @XabierSoto

@txo_elurmaluta
@XabierSoto "jende guztia hor dagoelako" <- Ze zaila honi aurre egitea.

Cory Doctorowek "enshitification" liburuan interoperabilitatea aipatzen du soluzio gakoetako bat bezala. Instituzioetatik plataformak "konpontzeko" mugimendu txiki bat somatzen da azkenaldian, baina neurriak praktikan ez dira batere eraginkorrak, eta plataformei botere gehiago ematea eskatzen dute (mezuen kontrolerako zifraketa puskatzea adibidez).

1/2

Bingen (r)en bultzada

Milaka bultzada eta hamaika arrazoi. Zorionak eta eskerrik asko denoi! Lortuko dugu!

Jaso berri dudan email baten agurra: "AgurE bat, xxxx yyyy" 🤣

Bingen (r)en bultzada

Flipatzen linuxerako QBZ bezeroarekin. Qobuz aplikazio ofiziala baino 400 aldiz hobea da!

Gora komunitatea!! Super totxoak gara!!

Bingen (r)en bultzada

Kaixo! FritzBox router bat erosi dut. Etxean izarkom dugu. Norbaitek ba al du esperientziarik etxeko routerra aldatzen?

@anderedo
@izarkom Gurean lortu genuen mugikorretik telefono finkoaren bidez deiak egin ahal izatea. Baina wifian bakarrik funtzionatzen du. Edozein kasutan denbora pasa besterik ez zen, ez dugu benetako horren beharrik jaja.

@anderedo
Lagun batek ere horrelako bat erosi zuen, eta lau saio luzee eta gero amore eman genuen.

Instalatzaileak gakoak eman zizkion, baina hala ere ez genuen lortu. Zuntz OLTra ematen zuen konektatzen zela, baina ez genuen IP helbiderik ematea lortu.

Gure etxeko routerraren (Izarkom kasu hontan) gakoak ateratzea lortu genuen ere. Baina arazo bera.

@izarkom​en laguntza eskatzea zen hurrengo plana, baina bidean nekatu ginen...

Zorte on!

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea