Erakutsi berriagoak

Gaur kontu korrente bat ireki behar izan dut Kutxabanken (bertan izan behar zuen derrigor), eta hau galdetu didate: "zure inguruan badabil norbait politikan?"

Ez dakit zergatik ez dudan zertarako zen galdetu, baina erantzuna ordenagailuan sartu du. Arraroa, ezta? 🤔

Aurtengo ere itzela izan da! Benetan hitzaldi interesgarriak nire ustez. Ze plazera den horrelakoak euskaraz izatea!

Dagoeneko Youtuben ikusgai!
youtube.com/watch?v=SQWamz0vHH

Bingen (r)en bultzada
Bingen (r)en bultzada

Bikain Ikastolen Elkartea, Amazon ukatzen tinko, argudioz eta arrazoiz.

Baina, mesedez, egin behingoz gauza bera Googlerekin. Urteak dira beraien besoetara gogo biziz jauzi egin zenutela, gure haurrak beraien atzaparretan utziz eta Ikastolen guztiz kontrako baloreetan heziz, eta baten aurka emandako arrazoi berberek balio dute bestearen aurka ere.

mastodon.eus/@argia/1052433781

Bingen (r)en bultzada

Dena den, hobeto pentsatuta, ez dakit zergatik deitzen dioten "algoritmo", eta ez "lan baldintza". Ematen du lan baldintza kaskarren errua teknologiari egotzi nahi diotela

Erakutsi haria

Dirudienez Glovo eta antzeko enpresek langileen artean lana banatzeko erabiltzen dituzten algoritmoen "pseudokodigo edo fluxu diagramak" publikatu beharko dituzte espainiar gobernua prestatzen ari den Rider legearen arabera.

Ez dakit ohikoa den, baina kuriosoa iruditu zait. Hori bai, zergatik ez kode osoa emateko eskatu? Bestela nola ziurtatuko dute paperean diotena egia dela?

xataka.com/legislacion-y-derec

Bingen (r)en bultzada
Bingen (r)en bultzada

Ez nekien Youtube-dl proiektuaren jatorrizko garatzailea asturiarra zenik. 2006an hasi zuen garapena. Konexio oso kaxkarra zuen eta streaming bidez ezin zituen Youtubeko bideoak ikusi. Irtenbidea bideoak deskargatzeko script bat sortzea izan zen.

Nik ere antzeko arazoa nuen duela urte batzuk. Katuen bideo laburrak ikus nitzakeen kargatu arte itxaronda, baina bideo luze bat ikusi nahi nuenean, adibidez hitzaldi bat, Youtube-dl erabiltzen nuen.

rg3.name/202011071352.html

#SoftwareLibrea #YoutubeDL

@kudea
Kontuaren eposta helbidea aldatu nahian nabil, baina ez dut lortzen. Helbide berria berresteko mezu bat jasoko dudala esaten dit, baina ez da sekula heltzen. Laguntzerik bai?

Bingen (r)en bultzada

Fedilab aplikazioan ez zaizkit jakinarazpenak iristen. Norbaiti gertatu zaio antzekorik? Nola konpondu edo zer begiratu ideiarik?

Googleren hatzaparretatik urrundu nahian Androideko Youtube bezeroa erabiltzen hasi nintzen duela urtebete inguru. Izugarri gustatzen zait, baina arazo bat dauka: noizean behin aplikazioak funtzionatzeari uzten dio Youtubek zerbait aldatu duelako.

Normalean garatzaileek berehala konpontzen dute, baina era iristeko egun batzuk behar izaten ditu. Bada, gaur ikasi dut eguneraketa jasotzea asko azkartu daitekeela Newpipen errepositorioa konfiguratuta:

newpipe.schabi.org/blog/announ

Bingen (r)en bultzada

EiTBren Olentzero errobotak euskaraz ulertzen ez zaituenean, espainolez erantzuten dizu... euskaraldia eta otxokuartoak azkar ahaztu dituzte!

Bingen (r)en bultzada

@galaipa Gu aurkezten egongo gara, beraz, zaila aurkezpena grabatzea... 😔
Dena den, herri desberdinetan egiten ari garen Izarkomen aurkezpenetan ere azalduko dugu aurrerantzean Izarkomen kideen komunitate sarea

Bingen (r)en bultzada

Primerako eguna izan da gaurkoa! Goizean aurkezpen batzuk egin, eguerdisn Zuzenean zure esku telebista saioa emititu eta arratsaldean berriz, jendez lepo egon da @kabiadurango. Euskarazko hainbat jokuz gain @izarkom​ eta gure artean eraikitako Minecraft zerbitzaria ezagutu eta bertan jolasteko aukera izan dute!

Bingen (r)en bultzada

Egun on zahar eta gazte!
Gaur 13:00etan Izarkom-en kide eta laguntza/eragintza taldeen arteko harreman eta elkarlanerako sortu dugun web aplikazioaren aurkezpena izango :durangokoazoka: @durangokoazoka -ko @kabiadurango gunean

mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea