Erakutsi berriagoak
Bingen (r)en bultzada

Hala ere, #Arduino IDEaren bertsio berri honek akats garrantzitsu bat dauka momentuz: ingelesez bakarrik erabil daiteke. Garrantzi ertaineko arazotzat sailkatu dute:
github.com/arduino/arduino-ide

Arduino IDEaren bertsio zaharra 83 hizkuntzatan erabili daiteke, tartean, nola ez, euskaraz. %100 itzulita dago, hainbat @librezale​ren lanari esker.
transifex.com/mbanzi/arduino-i

Ea bertsio berria ere itzultzeko moduan garen laster!
#librezale

Erakutsi haria
Bingen (r)en bultzada

Dena den, egoera nahiko lotsagarria da. Administrazio publikoan egiten du lan, eta software askeko programa bakarra Firefox da. Eta hori ere Euskalbar erabiltzeko aitzakiarekin uzten diote erabiltzen 😑

Erakutsi haria

Amaren lantokiko VPN zerbitzaria aldatu berri dute. Zoritxarrez ez da librea, baina etxeko Ubuntu ordenagailutik arazorik gabe konektatu ahal izan gara. Aurrekoarekin amore eman eta makina birtual bat instalatu behar izan genuen. Ez da nahiko nukeena, baina bada zerbait...

Aurreko batean Hizkuntza Eskubideen Behatokiko aplikazioa erabilita kexa jarri nuen tren geltokiko kartel batzuk erdara hutsean zeudelako. Bada zuzendu dituzte, eta gainera euskarazkoa lehenetsiz.

Denbora luze neraman ingurukoekin marmarka, baina kexa formalik jarri gabe. Hemendik aurrera aplikazioa gehiagotan erabiltzen hasiko naiz. Eta zuek berdin egin beharko zenukete! 😁

Gaur Game Erauntsiko zerbitzaria eguneratu dugu (18 -> 20). Beldur pixka bat nuen egiten genuen lehenengo aldia zelako, baina dena primeran joan da. Docker irudien bertsioak aldatu eta gutxi gehiago egin behar izan dugu. Azkar eta ondo, usoek hegan bezala 😀 .

Bingen (r)en bultzada

Ikerketek erakutsi dute maskarak eraginkorrak direla SARS-CoV-2 birusaren transmisioa murrizteko. Eragozpenak, berriz, kulturalak dira, hein handi batean. Xehetasun gehiago:
aldizkaria.elhuyar.eus/albiste

Gaur kuadrillako bi laguni jarri diote Covidaren aurkako txertoa. Nire inguruan jaso duten lehenak. A ze poza !

Bingen (r)en bultzada

RISC-V prozesatzaile arkitektura askearen lehen ordenagailua. Bai, hardware askea. Single board motakoa (raspberry pi)

beaglev.seeed.cc/

Arrasaten elurra mara-mara, errepideak txurituta. Burger Kingeko motorra oraintxe pasa zait aurretik. Nabaria zen beldurrez ari zela gidatzen.

Motor ziztrin horiek ez daude elurrerako prestatuta. Ez dut ulertzen nola ez duten zerbitzua gelditzen

Bingen (r)en bultzada

@galaipa @gamerauntsia @txakal

#Peertube​ren azken bertsioak #Twitch moduko zuzenekoak egitea ahalbidetuko du, bideoa automatikoki gorde (Youtube) edo ez egitearen aukerarekin (Twitch)

Proxmox instalatzeko euskarazko blog sarrera bat irakurri nuen duela hilabete batzuk, baina orain ez dut aurkitzen. Esango nuke hemengo norbaitek idatzitakoa (edo behintzat partekatutakoa) zela. Ideiarik?

Eitb Nahieranen Altsasu telesailaren 1.kapitulua desagertu da. Zergatik ote?

Bingen (r)en bultzada

Badirudi Interneteko ordainketak berresteko metodoa aldatu dutela. SMS kodea ordainketa egiteko webgunean sartu beharrean bankuko aplikazioan sartu behar izan dut.

Nola izango da aplikazioa erabiltzen ez dutenentzat?

Bingen (r)en bultzada

Justu orain lodiera bikoiztu zaio. Beldurtu beharko nintzateke? 😨

Erakutsi haria

Portatileko pantailan pixel bateko lodiera duen marra arros bat agertu zait 😩 Pantaila izorratuko zen? kablea? Monitorea konektatuta ez daukat arazorik, pentsatu nahi dut gpua ondo dagoela.

Behintzat pantailaren goiko aldean agertu zait, eta beraz, ez dit enbarazu gehiegirik egiten. Espero dut gehiago ez handitzea...

Bingen (r)en bultzada

Mozillaren egoera ekonomikoa uste baino txarragoa dela dirudi eta nabigatzaileen artean Firefoxen erabilera ikaragarri txikitu da:
zdnet.com/article/endangered-f

Urtarrilerako lokalez aldatuko omen dira kostuak are gehiago gutxitzeko, baina hainbeste langile kaleratu ondoren, Mozillaren berrikuntza gaitasuna asko murriztu da eta diru iturri oso txikiak ditu (ia guztia Googlek Firefoxen lehenetsitako bilatzaile bezala Google jartzeagatik ordaintzen duena). Mozillaren etorkizunarekin arduratuta nago 😒

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea