#Instagram iragarleei zuzenduta dago, erabiltzaileak dira produktua.
Instagramek erabiltzaileei buruz zenbat dakien erakusteko kanpaina irudimentsu bat hasi zuen Signalek, baina #Facebookek galarazi die.
Egia begien aurrean ikustean erabiltzaileak izutuko direnaren beldur direla dirudi.
https://signal.org/blog/the-instagram-ads-you-will-never-see/
Txertaketa prozesuaren jarraipena egiteko honako webgunearekin topo egin dut:
➡️ | https://covid-vacuna.app/eu |
Badirudi datuak nahiko azkar berritzen dituztela (Euskarazko itzulpean akatsen bat izan arren).
Joan den urte amaieran Ready Player Two liburua argitaratu zutela irakurri berri dut.
#MaitekiroIrakurri ren harira komentatu nuen bezala, asko gustatu zitzaidan lehenengoa. Irakurtzeko liburuak pilatzen ari zaizkit, baina erostekotan nago.
Norbaitek irakurri du? @ileturia
Plazera izan da unibertsitatean @joxean -en eskutik alderantzizko ingeniaritzaren oinarriak ezagutzea. Benetan interesgarria! Eskerrik asko!
Ongi Brave eta DuckDuckGo, Googleren FLoC blokeatzen. Ea Firefox...
Izan ere, Googlek esatea hirugarrenen cookieen alternatiba bat sortu duela gure pribatutasuna babesteko, gainera heroi gisa agertuz... Inork sinisten al die? Errealitatea beste bat da:
⬇️ ⬇️ ⬇️
Firefox erabiltzeko arrazoi bat gehiago:
Zergatik dabil uBlockOrigin gehigarria Firefoxen beste nabigatzaile batzuetan baino (askoz) hobeto?
https://github.com/gorhill/uBlock/wiki/uBlock-Origin-works-best-on-Firefox
Euskarazko irratiak Kodi multimedia-zentroan entzuteko pluginaren jarioen zerrenda eguneratu dut. Hemen duzue:
https://gitlab.com/aldatsa/plugin.audio.euskarazko-irratiak/-/blob/master/streams/streams.json
Probatzen hasi naizenean konturatu naiz plugina ez dela bateragarria Kodi 19 bertsio berriarekin. Python 3ra egokitu beharko dut.
https://kodi.tv/article/kodi-broke-my-addons
Egia esan, aipatutako gauzek poztu naute. Baina ez dut ahazten oraindik herrian badagoela gaixo, eta gaizki pasatzen ari den jendea. Espero dut dena ondo bukatuko dela, eta hau izango dela azken olatua.
Herrian behaketa masibo egin dute gaur, emaitza guztiak negatiboak izan dira! Espero dut genuen olatua geratu dela esan nahi duela horrek.
Horretaz gain, gaur bukatuko da nire konfinamendua anaiak positibo eman zuelako. Bera ongitu da, eta etxeko guztiok negatibo eman dugu.
Amonaren ahizpari ere gaur jarri diote txertoaren bigarren dosia.
Egun oso pozgarria beraz. Orain oporrak ahal den moduan disfrutatzera!
@desertorea@mastodon.eus -k bere blogean behin baino gehiagotan gomendatutako Asel Luzarragaren Bioklik liburua bukatu berri dut. Asko gustatu zait, benetan gomendagarria! Dena den... (spoiler)
Bukaerak nahiko tristetuta utzi nau. Espero nuen ondo bukatuko zela...
Baina, errealista izanda. Nola bukatuko zen ezer ondo horrelako gizarte gaixo batean? 🙃
Artikulu berria blogean:
Sudokuak ebazteko programa
Konponbidea duen edozein Sudoku (ustez) ebazteko gai den Python programa bat egin dut, erronka pertsonal txiki gisa, eta libre jarri GitHub-en
https://eibar.org/blogak/e-gorblog/sudokuak-ebazteko-programa
Netflixen #BlackIsBeltza pelikula ikusten. Azpitituluak ezin dira kendu. Euskarazko eta ingelesezko ahotsak gazteleraz azpititulatuta daude,. Gaztelerazkoak aldiz ez.
Euskaraz bai, baina ez euskaldunentzat 😞
@inigoortega
Eta programazio lengoai bat aukeratzekotan, badakizu, Clojure aukeratuko nuke 😉. Eta ez lanean, eta beraz gehien erabiltzen dudana hori delako. Nahiz eta onartzen dudan horrek ere baduela eragina.
@inigoortega
Irakurketa interesgarria, baina nire gustorako garrantzi handiegia ematen diozu azkartasunari. Aipatzen dituzun beste ezaugarri batzuk askoz garrantzitsuagoak iruditzen zaizkit. Esate baterako, komunitatea, kodearen ulergarritasuna, eta batez ere onartutako programazio paradigmak.
Kodea mantengarria, garbia eta ulergarria bada beti izango duzu denbora azkartasunaz kezkatzeko. Alderantziz zailagoa dela uste dut.
Make it work, make it right, make it fast!
Teknopolisen ikusi dut Tknika lanbide heziketako ikerketa zentroak maskarak Euskal Herrian ekoizteko prozesua garatzeko alderantzizko ingeniaritza eta proba eta errore asko egin behar izan zituztela.
Askoz logikoagoa eta eraginkorragoa litzateke maskaren diseinuak eta sortzeko prozesuak software edo hardware librearen moduko lizentziak izatea. Gurpila behin eta berriz asmatzen aritzeak ez dauka inongo zentzurik.
Euskaraz estreinatuko da Pile Up! Box by Box martxoaren 18an
https://gamerauntsia.eus/bloga/pile-up-box-by-box-martxoaren-18an-euskaraz/
Programatzailea eta bideojokalaria.