Marta Triviri elkarrizketa benetan interesgarria: "Emakumeak nahita kanporatu ziren bideo-jokoen ekoizpen prozesutik"
https://www.argia.eus/argia-astekaria/2733/marta-trivi-bideo-jokoetan-aditua
Eusko Jaurlaritzak euskara ingurune digitalean sustatzeko 2021-2024 aldirako bide orria aurkeztu du.
Diagonalean baino ez dut irakurri, baina lan bikaina dirudi. Zorionak (eta eskerrik asko) @euskaljakintza eta talde osoari! https://www.irekia.euskadi.eus/mobile/eu/news/69233-gobierno-vasco-presenta-hoja-ruta-2021-2024-para-promocion-del-euskera-entorno-digital
Game Erauntsia irratsaioa gaur abiaraziko da zuzeneko emanaldiarekin
https://gamerauntsia.eus/bloga/game-erauntsia-irratsaioa-gaur-abiaraziko-da/
3.0.12 VLC multimedia erreproduktoreak urrutiko kode exekuzio hainbat akats zuzentzen ditu; urruneko erabiltzaile batek ahultasun horiek esplotatu ditzake bereziki maltzurrak diren bideo edo audioak sortuz eta erabiltzailea horiek VLCkin irekitzera engainatuz. https://www.bleepingcomputer.com/news/software/vlc-media-player-3012-fixes-multiple-remote-code-execution-flaws/
Deitu dut bankuko arreta telefonora, eta dirudienez Berangoko bulegoan egingo zuten hanka sartzea. Gaur bulegoa itxita omen dago, eta beraz bihar arte itxaroteko esan didate. Ez dakit mugimenduak paperean dituzten edo ze kristo 😂 Eskerrak pazientzia badudan
Falta zitzaiguna... Harpidetza bidez funtzionatzen duen airbag txalekoa.
Baina lasai! LED bidez gogoraraziko dizu harpidetza ordaindu behar duzula, eta kasualitatez bidaian zaudela harpidetza bukatzen bada ez dio funtzionatzeari utziko itzaltzen duzun arte.
Produktuaren orrialdea, non harpidetzak nola funtzionatzen duen azaltzen den:
https://www.klim.com/Ai-1-Airbag-Vest-3046-000
Xatakan ikusia
Laster #Mastodonen v3.4.0 bertsio berria argitaratuko dute. Euskarazko itzulpena egunean jartzen aritu naiz 🚀
#librezale
Ba ni gogoz nabil euskal "chaton" bat sortzeko. "Chaton" deitzeiote frantzian kolektibo/talde/elkarte multzo bat juntatu ta zerbitzarirako software libreak eskeintzen dituzten plataforma hoiei.
Disroot kasu, edo Anartist edo Sindominio edo beste hainbeste
Holako euskaldun bat etzan bate gaixki eongo, Peertube, Nextcloud, Gitea ta abar sartuta
#Instagram iragarleei zuzenduta dago, erabiltzaileak dira produktua.
Instagramek erabiltzaileei buruz zenbat dakien erakusteko kanpaina irudimentsu bat hasi zuen Signalek, baina #Facebookek galarazi die.
Egia begien aurrean ikustean erabiltzaileak izutuko direnaren beldur direla dirudi.
https://signal.org/blog/the-instagram-ads-you-will-never-see/
Txertaketa prozesuaren jarraipena egiteko honako webgunearekin topo egin dut:
➡️ | https://covid-vacuna.app/eu |
Badirudi datuak nahiko azkar berritzen dituztela (Euskarazko itzulpean akatsen bat izan arren).
Joan den urte amaieran Ready Player Two liburua argitaratu zutela irakurri berri dut.
#MaitekiroIrakurri ren harira komentatu nuen bezala, asko gustatu zitzaidan lehenengoa. Irakurtzeko liburuak pilatzen ari zaizkit, baina erostekotan nago.
Norbaitek irakurri du? @ileturia
Plazera izan da unibertsitatean @joxean -en eskutik alderantzizko ingeniaritzaren oinarriak ezagutzea. Benetan interesgarria! Eskerrik asko!
Ongi Brave eta DuckDuckGo, Googleren FLoC blokeatzen. Ea Firefox...
Izan ere, Googlek esatea hirugarrenen cookieen alternatiba bat sortu duela gure pribatutasuna babesteko, gainera heroi gisa agertuz... Inork sinisten al die? Errealitatea beste bat da:
⬇️ ⬇️ ⬇️
Firefox erabiltzeko arrazoi bat gehiago:
Zergatik dabil uBlockOrigin gehigarria Firefoxen beste nabigatzaile batzuetan baino (askoz) hobeto?
https://github.com/gorhill/uBlock/wiki/uBlock-Origin-works-best-on-Firefox
Euskarazko irratiak Kodi multimedia-zentroan entzuteko pluginaren jarioen zerrenda eguneratu dut. Hemen duzue:
https://gitlab.com/aldatsa/plugin.audio.euskarazko-irratiak/-/blob/master/streams/streams.json
Probatzen hasi naizenean konturatu naiz plugina ez dela bateragarria Kodi 19 bertsio berriarekin. Python 3ra egokitu beharko dut.
https://kodi.tv/article/kodi-broke-my-addons
Egia esan, aipatutako gauzek poztu naute. Baina ez dut ahazten oraindik herrian badagoela gaixo, eta gaizki pasatzen ari den jendea. Espero dut dena ondo bukatuko dela, eta hau izango dela azken olatua.
Herrian behaketa masibo egin dute gaur, emaitza guztiak negatiboak izan dira! Espero dut genuen olatua geratu dela esan nahi duela horrek.
Horretaz gain, gaur bukatuko da nire konfinamendua anaiak positibo eman zuelako. Bera ongitu da, eta etxeko guztiok negatibo eman dugu.
Amonaren ahizpari ere gaur jarri diote txertoaren bigarren dosia.
Egun oso pozgarria beraz. Orain oporrak ahal den moduan disfrutatzera!
Programatzailea eta bideojokalaria.