Erakutsi berriagoak
Bingen (r)en bultzada

@inigoortega @galaipa baliteke Njallan registratuta izatea domeinua eta horregatik zure hornitzaileak blokeatzea (edo agian ez du zerikusirik).

Kontua da etengabe blokeatzen dizkigutela sarrerak maila desberdinetan hainbat lekutara: abortatzeko eskubidearen aldeko webguneak, leku desberdinetako disidenteak... Ez dut gaia jarraitzen baina etengabe heltzen zaizkit oihartzun desberdinak. Orain Njal.la-n erregistratutako guztiak ari omen dira blokeatzen hainbat hornitzaile :-(

Bingen (r)en bultzada

Irakurri dudan gauza interesgarri bat: Erabili sudoedit edo sudo -e, sudo vim/nano/nvim edo denadelako editoreak root baimenekin irekitzeko.

Hemen iturria: teddit.net/r/linux/comments/os

Aspaldiko partez K9-Mailek eguneraketa "egonkorra" jasoko du. Interfaze berrira ohitu behar orain!
k9mail.app/2021/07/24/K-9-Mail

Bingen (r)en bultzada

Eta Firefox desagertzen denean, negar egiteaz gain, zer egingo dugu?

Bingen (r)en bultzada
Hau zirimola galaxia da (M51), Canes Venatici konstelazioan. Gugandik 31 milioi argi urtera dago eta izatez bi galaxia ziren. Ikusten duzue batak bestea nola irentsi duen? Ba ikusten duzuen hori duela 31 milioi urte pasa zen.

180 segunduko 40 irudiz osatua #astronomiaBalkoitik

Bihar jarriko didate txertoaren lehenengo dosia. Urduri nago... edukiagatik baino orratzagatik. Ea lortzen dudan ez zorabiatzea!

Bingen (r)en bultzada
Bingen (r)en bultzada

Cowboy Smithy diputatu nagusia pozik izango da. Kezka bat gutxiago! 👌 blogak.argia.eus/beranduegi/20 "Basque Village Language Academy for Basque Cosmopaleton Acronyms sortu du Basque Jaurlaritzak"

Valvek gaur aurkeztu duen Switcharen estiloko kontsolarekin maitemindu naiz.

Gainerako kontsoletan ez bezala, hardwarea ez dago softwareari lotuta. Defektuz Linuxen oinarritutako SteamOs darabil, eta jokatzeko ez ezik ordenagailu batekin egin dezakezun beste edozer egiteko balio du. Steamekoak ez diren jokoak instalatu baita ere noski!

Gainera, Proton(Wine) bidez WSko jokoak ere badabiltza.

youtube.com/watch?v=oLtiRGTZvG

Bingen (r)en bultzada

Bilboko autobus geltokian emakume batek laguntza eskatu dit makinan bidaia txartela erosteko. Dirudienez leihalitan hortik erosi behar zuela esan diote.

Saiatu naiz, baina ez dut lortu. Ez dakit zerbait gaizki egiten ari nintzen edo zer baina azkenean autobusa galdu du. 6 ordu barru du hurrengoa.

Jendea laguntzeko eta gidatzeko pertsona gehiago behar dira nire ustez, eta makina, pantaila eta ditxosozko QR gutxiago.

- Nortasun agiria web aplikazio batera igotzeko. Erdaraz bakarrik dagoela eta barkatzeko. Derrigorrez Chrome erabiltzeko, besteekin ez dabilela.
- Firefoxekin sartu eta badabil! NA igo eta iraungita daukadala kexu...
- Aplikazioa beharrean idatzi bat bidali dezakedala emailez NA berritu arte itxaron behar ez izateko. Dena hasieratik berriro!

A ze amesgaiztoa...

Erakutsi haria

Euskaltelera deitu dut baja emateko. Ia ordubete egon naiz telefonoan eta ez dakit lortu dudan...

Horrela izan da abentura:
- 15 minutu zain
- Euskaraz era atsegin hasi da, baina programak errorea emaren ziola eta beste batekin pasako zidala.
- Bigarrenak gazteleraz. Euskaraz hartatzeko eskatu eta beste ordu laurden zain.
- Permanentzia neukala, nik ezetz. Eskerrak kontratua ondo gordeta dudan.
...

Bingen (r)en bultzada

Txertoa jartzeko txanda hartuta!
Oraindik 20 egun itxaron behar baina behintzat eguna jarrita.

Bingen (r)en bultzada

@galaipa bai noski 😄

"Twitch Play Pokemon" bezala pentsaten nuen.
Nire prototipoan, Ranked, Unranked eta Bot joko modu dago ("Player vs Player" joko delako), baina gainera, ideia ona izango daitekela pentsaten nuen jokozaileek "Twitchen txata"ren kontra jolastea 😁

(eta horregatik "?" ondoan idatzi nuen 😂 )

Aspaldiko partez mugikor bati pantaila aldatu diot. Lehen asko ibiltzen nintzen, baina konpontzeko gero eta zailagoak zirela eta aspertuta utzi nuen. Tartean txapuzatxo batzuk ere egin nituen eta bueno...

Honi aldiz oso erraz aldatu diot. Nabaritzen da 2016ko modeloa dela.

Bingen (r)en bultzada

Nextcloud ikaragarria da, kalitate oso handiko eta mila aukera dituen software libre aparta, eta oso komunitate eta enpresa dinamikoa du atzean. Gaur goizean plugin baten eguneraketa faltan botatzen dudala esan diet Mastodon.eus bidez, issue bat sortu dut, eta arratsalderako egin dute! Bikain!

mastodon.eus/@ileturia/1064696

Bingen (r)en bultzada

Teracube 2e proiektua ezagutu dut gaur: myteracube.com/pages/teracube-

Printzipioz 200 dolarreko prezioa duen telefono bat da —bidalketa doan— 4 urteko garantia eskaintzen duena. Bateria aldatu dakioke, hiru urtez jasoko lituzke software eguneraketak eta plastikoaren %25 birziklatua da.

Baina Googleren zerbitzuak darabiltza, ez da oso sexya, eta ez dakit nik noraino den jasangarria edo publizitate trikimailua mugikor arrunt bat saltzeko.

Pine edota Librem erakargarriagoak zaizkit, baina prezioa…

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea