Clive Sinclair zendu da, ZX Spectrum-aren sortzailea
https://gamerauntsia.eus/bloga/clive-sinclair-zendu-da/
Chromebook-a norentzat da tresna bat? https://www.argia.eus/argia-astekaria/2746/teknologia
Elhuyar Hiztegia, nere idazlanetan ezinbesteko kontsulta-tresnia, barriztu egin dabe. https://sustatu.eus/1631702582
Lizentzia libreak, euskal hedabideen etxea eraikitzeko tresna https://blogak.argia.eus/argia/2021/09/16/lizentzia-libreak-euskal-hedabideen-etxea-eraikitzeko-tresna/
Androiderako @matrixen Element bezeroa @fdroidorg bidez instalatuta baduzue azken segurtasun eguneraketa eskuragarri daukazue.
https://f-droid.org/en/packages/im.vector.app/
Segurtasun arazoari buruzko informazio gehiago:
https://matrix.org/blog/2021/09/13/vulnerability-disclosure-key-sharing
Jakingo bazenu zenbat herrietan dauden beste helburu batekin ezarritako zuntz sareak, gutxienez 24 zuntzeko mangera jarri eta zuntz pare bat edo asko jota bi pare erabili eta gainontzekoak erabili gabe geratzen direnak...
@galaipa
Argindar kontagailuen konzentradoreen saretzerako eta tentsio ertaineko tranformadoreen monitorizaziorako ezarri zen zuntz sarea udalerri osoan baina horretarako zuntz pare bat erabiltzen da soilik, mangeraren gainontzeko zuntz guztiak zuntz ilun edo erabili gabeko zuntza bezala geratu zirelarik. Argindar sistemarako erabiltzen ez zen zuntz ilun guzti hori hasi dira erabiltzen interneten hedapenerako.
Gaur jakin dot Facebooken ezin dala jarri http://joinmastodon.org estekarik, "spama" dalako.
Ez ahaztu bihar #Matrix bezeroak eguneratu behar ditugula https://matrix.org/blog/2021/09/10/pre-disclosure-upcoming-critical-fix-for-several-popular-matrix-clients
Gustora ikusi ditut eitb-k berriki bikoiztu duen #Bikia tesailaren lehenengo bi atalak.
Dirudienez egile eskubideak direla eta astebetez bakarrik egongo da atal bakoitza Nahieranen 😓 Beraz ezin despistatu!
@galaipa @ileturia @elhuyar Garapenak egiteko Firefox erabiltzen dut eta gustura asko nago berarekin. Duela urte batzuk Firebug-ekin eta ondoren integratutako garatzaile tresnekin. Chromen webguneek funtzionatzen dutela egiaztatzea besterik ez dut egiten. Erabilera pertsonalerako beti Firefox.
Androideko Firefoxen gehigarriak instalatu ahal izatea, adibidez uBlock, abantaila handia da, baina zoritxarrez jende gehiena mugikorrak dakarren Chromerekin geratzen da.
Sarrera berria Teknopataren Txokoan: Isun erraldoia Whatsappentzat, datuak babesteko araudi europarra urratzeagatik
Iraileko @elhuyar aldizkarian @ileturiak argitaratu duen "Googleren nagusikeria erabatekoa" artikulua irakurtzea gomendatzen dizuet:
https://aldizkaria.elhuyar.eus/mundu-digitala/chromeren-nagusitasunkeria-erabatekoa/
Pena da jendeak Chrome ze akritikoki erabiltzen duen ikustea 😔
Programatzailea eta bideojokalaria.