Ez nuen ezagutzen, baina dirudienez Ada Lovelace da gaur, emakumeek STEMen egindako ekarpen eta aurkikuntzak ospatzeko eguna.
Egun aproposa @inigoortega -k euskara ekarritako "Calculating Ada: The countless of computing" dokumentala ikusteko.
https://azpitituluak.eus/calculating-ada-the-countess-of-computing
🚀Imajinatu: larunbata da, elektrikoan zaude, eta bat-batean, iruzurtia agertzen da. Granatea, kapelarekin... eta kolpatu nahi dizu! ඞඞඞ
Askotan ikusiko zenuen hau Among Us ospetsuan... eta laster euskaraz biziko duzu! Adi prestatzen gabiltzanari!
Game Erauntsia da euskararentzat hiper estrategikoa den gauza horietako bat, nire ustez nahikoa baloratzen ez dena. Gaur honen berri eman dute https://gamerauntsia.eus/bloga/space-revenge-game-erauntsia-euskaraz-estreinatu/
@okerreko zenbait erreferentzia:
Teorikoak:
* El lado oscuro de Google: Historia y futuro de la industria de los metadatos, Ippolita. -> ITZELA eta ez oso ezaguna!!
* El enemigo conocé el sistema, Marta Peirano.
* El imperio de la vigilancia, Ignacio Ramonet.
* Software libre para una sociedad libre, Richard Stallman.
Praktikoak:
* Resistencia digital, Criptica.
* Sal de la máquina, Sergio Legaz.
Extra ball 🤣🤣:
* A los jóvenes, Piotr Kropotkin.
Benga, tribialeko galdera: ze artikulu, bideo edo bestelako baliabide erabiliko zenukete 19 urte inguruko talde bati azaltzeko zergatik ez duten beraien bizitza osoa googleen eskutan utzi behar. Kontuan izan DENA egiten dutela googleen (alegia, yonkiak dira) eta ez dutela 20 lerro baino gehiago ez eta 10 minutu baino gehiagoko arreta tarterik (gehienek behintzat). Come on, mastodon, eman zuen aholkuak
#Twitchen iturburu-kodearen filtrazioaren harira iruzkin interesgarri bat irakurri dut https://lemmy.eusen federatutako bidalketetan:
Gaur egungo plataforma kapitalismoak erabiltzen dituen anti-pattern (nola esan euskaraz?), zelatatze mekanismo eta informazioaren kontrola aztertzeko baliatu daiteke aukera hau.
https://lemmy.eus/post/9409/comment/38928
Steam Deck-aren barrualdea erakutsi du Valve-k bideoan
https://gamerauntsia.eus/bloga/steam-deckaren-barrualdea-erakutsi-du-valvek/
Etorkizunean gauzak (telefonoak, autoak, etxeak...) alokatu baino ez ditugu egingo? Ideia zoroa iruditu daiteke baina adibide zehatzek erakusten duten joera ikusita, posible da:
https://wallabag.nixnet.services/share/6158019da4c2e7.25302648
Glovo bezalako tresna aurreratuen aberastasuna xurgatzeko gaitasuna ez dago zerbitzuan edo banaketan, guztiok sortzen ditugun datuen apropiazio bektorialean baizik.
Tokiko ostalaritza eta merkataritzak jakin behar du.
#Orereta #Errenteria
Gure herrian #GlovoEZ!
@Teks
Pena da gama altuko telefonoa dela, eta nire beharretarako ezaugarriak onegiak direla.
Iruditzen zait jasangarritasunaz gain ezaugarri horiek direla prezioa asko igotzen dutenak. Edo beharbada ez, ez dakit.
Fairphone 4 telefonoa aurkeztu dute.
Sindikalgintza denbora galtzea besterik ez da. Grebek ez daukate inolako eraginik niregan. Eta halako pitokeriei:
Tubacexen greba amaitzeko akordioa gertu dago https://www.berria.eus/albisteak/203870/tubacexen-greba-amaitzeko-akordioa-gertu-dago.htm
Toure detektibearen zortzigarren istorioa idatzi du Jon Arretxek: #DortokarenBegirada (Erein).
https://www.berria.eus/paperekoa/1913/022/001/2021-09-29/lagun-berrien-bisitak.htm
Udan aurreko 7 liburuak irakurri ditut. Ea noiz argitaratzen duten berria!
Nafarroako ubidearen estaltzea proposatu dute, baina badirudi Indian jada estaliak dituztela ubide batzuk eguzki panelekin (beherago lotura), eta horrek duen abantailetako bi direla (berrian aipatzen ez direnak) panel berriek ez dutela lur sail erabilgarririk estaltzen, bistakoa, baina gainera panelen tenoeratura kontrolatzen duela azpiko urak, euren eraginkortasuna handituz.
https://www.bbc.com/future/article/20200803-the-solar-canals-revolutionising-indias-renewable-energy
One Last Breath abentura euskaraz kaleratuko du Moonatic Studios nafarrak
https://gamerauntsia.eus/bloga/one-last-breath-abentura-euskaraz-kaleratuko-da/
Programatzailea eta bideojokalaria.