Kanpokoak bakarrik ez, etxeko hizlariak ere izan ditugu.
RBorn estudio euskaldunak "The Five Covens" jokoaren garapen prozesua aurkeztu digu.
Eta bukatzeko, aurreko edizioten bezala, bideo-jokoekin lotutako ikasketak egiten ari diren garatzaileen mahai ingurua izan dugu.
Benetan interesgarria izan da aurtengo #jokoteknia jardunaldia.
Gales, Irlanda, Bretainia, Galizia eta Kataluniako ordezkariak izan ditugu, eta bakoitzak beren hizkuntzak bizi duen egoera eta komunitateak egiten duen lana kontatu digu. Hizkuntza desberdinak denak, baina argi ikusi da kezka eta behar oso antzekoak ditugula denok.
Ea kontaktua mantendu eta elkarrengandik ikasten jarraitzen dugun!
📢 Bideo-jokoen IV. Euskal Jardunaldia Europako hizkuntza gutxituen inguruan ardaztuko da: https://labur.eus/xJxYl
📆 BIHAR: Azaroak 6, 9:45etik 14:00etara
📲Streaming-a: Azkue Fundazioaren Youtube kanaletik eta Game Erauntsiaren Twitch kanaletik
Peertubeko zuzenekoen gabezia handiena txata zen. Orain plugin bidez gehitu ahal izango da!
via @peertube
Gero eta jasangaitzagoa iruditzen zait #Twitter. Zenbatu ditut eta lehen 12 txioen artean 3 iragarkiak ziren. Kopurua gero eta handiagoa da 🙁
Ernegatzen nauen gauza bat: scroll egiten nagoela, bat batean, txio batzuk txertatzen ditu denbora-lerroan, txioa irakurtzen hasia naizela. Baina zer da hau? 😵
Zenbait txio irakurritakoan mezu "berriak" goian gehitzearena, naiz eta berriak ez diren, jendea engantxatzeko modu oso zikina iruditzen zait 👎
Hemen askoz hobeto gaude! 😘
Heldu da Sakanara zuntz optiko aske eta komunala!
Ikusezina deitzen diote baina hor dago, eta nabigazioko keinu bakoitzak eragina du, https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gaur8/editions/gaur8_2021-10-30-07-00/hemeroteca_articles/ikusezina-deitzen-diote-baina-hor-dago-eta-nabigazioko-keinu-bakoitzak-eragina-du
#KarbonoAztarna
Atzoko 5G ezarpenaren kontrako hitzaldia primeran joan zen. Hitzaldia bukatu nuenean pertsona bat hurbildu zitzaidan eskerrak ematera: Esan zidan 5Garen aurkako borrokan bakarrik sentitzen zela, bere ingurukoek osasunari garrantzi osoa ematen ziotelako eta nirekin bat zetorrela adierazi nuenean ez dagoela ebidentziarik osasunagatik larritzeko.
Eta horrek ikaragarri poztu ninduen.
(🥰 Izturitze eta inguruak ederrak dira!)
Donostiako Eureka zientzia museoa itxiko omen dute.
Txikitan hiruzpalau aldiz egondakoa naiz, eta gogoan dut oso ondo pasatzen nuela. Oker ez banago Betizu klubekooi urtero bidaltzen ziguten sarrera bat urtebetze opari.
@aldatsa @galaipa Nik Simon Singh-en liburu guztiak irakurri ditut (https://en.wikipedia.org/wiki/Simon_Singh#Publications) eta denak asko disfrutatu: Fermat's Last Theorem, Kodeen liburua, Big Bang, Sendabide ala iruzurbide? Medikuntza alternatiboa proban eta The Simpsons and Their Mathematical Secrets
Trump-en sare sozial berria Mastodonen oinarritua dagoenez lizentzia bete eta iturburu kodea askatzeko eskatu diete garatzaileek
https://blog.joinmastodon.org/2021/10/trumps-new-social-media-platform-found-using-mastodon-code/
@argia @iametza @aldatsa @gorka_bm Argiarako ideia bat: New New York Times botak egiten duena Argiaren eta Zeruko Argiaren artxiboarekin egitea.
https://mobile.twitter.com/NYT_first_said
Aldizkarian bertan artikulu batzuk ere agian idatz litezke (nik irakurriko nituzke!) gai hauei buruz: orain arruntak diren baina berandura arte erabili ez zirenak (klikatu? saretu?), testuinguru batean jaioak (konspiranoia?), agertu ez direnak (ikuzi?), pandemia, kalimotxo, zurito, transexual, Jaungoiko, euzkadi, Kuba...
Programatzailea eta bideojokalaria.