#Googlek #OpenStreetMapen informazioa osatzea errazteko helburua duen #StreetComplete aplikazioaren Google Playko eguneraketa bat blokeatu du garapenarekin jarraitzeko dohaintzak eskatzeagatik.
Donazio bat egin nahi duten erabiltzaileak proiektuaren webgunera bideratzeko esteka kentzera behartu dituzte.
Ordainketak Googleren zerbitzutik pasatzera behartu nahi zituzten, beraiek komisioa jasotzeko.
https://github.com/streetcomplete/StreetComplete/issues/3768
Eskerrak @fdroidorg daukagun!
https://f-droid.org/
@txikillana aurreko batean komentatu zenuen Txalaparta argitaletxearen imandun markadore moloiek ez zutela funtzionatzen.
Eskaera bat egin dut eta horrelako bat bidali didate. Eguerdian jaso dut eta ez zuen funtzionatzen. Ziur nago. Imanak elkarri ez ziren itsasten, eta tartean orri bat jarrita are gutxiago.
Ba orain badabil! Ze magia klase da hau! 😱
Martxoaren 14an π (#pi) zenbakiaren eguna ospatzen da. Zenbaki irrazional, amaiezin eta zatienzin honek zure telefono zenbakia du bere hamartarretan (bai, zurea, eta baita nirea ere) eta aldi berean gauza sinplea eta ulerterraza da: zirkulu baten zirkunferentziaren luzera diametroa π aldiz da.
Berriak atera duen artikulua:
https://www.berria.eus/paperekoa/1876/030/001/2022-03-11/pi-nortasun-handiko-zenbakia.htm
Informazio gehiago:
https://eu.wikipedia.org/wiki/Pi_(zenbakia)
@aldatsa ren mezua jarraituta,
Norbaitek badaki zergatik den txarra katuen eta madarien batura? Euskal gizarte honek katu madarien baztertze sistematiko bat ari da eramaten eta lotsagarria iruditzen zait.
NFTen asmatzailetako baten iritzia teknologiak hartu duen bidez. Joan dem urtekoa da, baina oso interesgarria.
https://www.theatlantic.com/ideas/archive/2021/04/nfts-werent-supposed-end-like/618488/
Honek serioa dirudi….
LDAP pasahitza berehala aldatu beharra Euskal Herriko Unibertsitateari eta gaineko erakunde publikoei jakinarazi zaie arriskua dutela zibereraso bat izateko berehala. CCN‑CERT zentroak jakinarazi digu, baita ere, UPV/EHUko erabiltzaileen kredentzialak eta pasahitzak saldu direla, urrunetik sartzeko barruko zerbitzuetara VPN erabilita.
Hori dela eta, neurriak hartu behar dira berehala unibertsitatearen informazio sistemak babesteko. Lehen neurria da erakundearen kredentzialetako pasahitza aldatzea (LDAP kontua deitzen duguna), nahiz eta pasahitz hori orain dela gutxi aldatutakoa izan.
Pasahitza epearen barruan aldatzen ez duten kontu guztiak blokeatu egingo dira epea amaitu ondoren. Blokeatutako kontuak berriro aktibatzeko pasahitza aldatu beharko da Bilatu aplikazioan, gorago azaldu den moduan.
Mila esker zure laguntzagatik.
Kartelean jartzea ahaztu zaie 😜, baina Korrika EH birtualetik ere pasako da! Ez galdu!
@gamerauntsia bdz
Maite dut Software Librea Egunean bideo-jokoak ardatz
https://gamerauntsia.eus/bloga/maite-dut-software-librea-eguna-bideo-jokoak/
SteamDeck-aren CAD fitxategiak argitaratu ditu Valvek. 3D inprimagailuekin etab komunitateak gauzak egiteko.
Eta gainera Gitlaben deskribapenean ondorengoa dio:
As mentioned in our “Take a look inside Steam Deck” video, you have every right to open up your Steam Deck and do what you want with it.
Benetan izugarria iruditzen zait "kontsola" honekin egiten ari direna. Espero dut arrakasta izango duela.
#Metaren #Instagramek eta #Facebookek ez dute Europar legea betetzen #pribatutasunari dagokionez (#GDPR). Europak AEBkin zeukan #PrivacyShield salbuespena kendu zuen 2020an eta ez du berriz beste salbuespenik sortu nahi.
Meta enpresak Europar Batasunari mehatxu egin dio: Europarren datuak AEBtara eramaten uzten didazue berriz (azken 2 urteetan egiten jarraitu dudan bezala) edo Facebook eta Instagram kenduko ditut Europan. Ordago!
WhatsApp-ek antza GDPR betetzen du.
Argitaratu dute #TuristaKlasea audioliburua. Eskerrik asko Booktegi! https://www.booktegi.eus/audioak/turista-klasea/ berandu iritsi nintzen @elegose rekin irakurtzeko ta beranduago heldu nion. Liburu motza ta ona! 👌👌 #KattalinMiner
Gustu baduzue, @elhuyar aldizkarirako idatzi dudan azkena:
Blockchainen munduaren bide galdua
Nonahi entzuten ari garen kriptodirua, NFTak, web3... horiei buruz, energia xahutze eta espekulazio zentzugabea besterik ez direnak
https://aldizkaria.elhuyar.eus/mundu-digitala/blockchainen-munduaren-bide-galdua/
Batzuetan Fedilabek gauza xelebreak egiten dizkit 😂
@inigoortega eta @Jngorria ren tootak elkartu dira.
Gehienbat nobela beltzak, distopikoak eta teknologiarekin lotutako irakurri ditut orain arte.
Zerbait alaiagoaren bila nabil orain. Norbaitek umorezko libururen baten gomendiorik?
Inoiz irakurri dudan umorezko liburu bakarra "La conjura de los necios" da. Ikaragarri disfrutatu nuen eta barre asko egin.
Programatzailea eta bideojokalaria.