Erakutsi berriagoak

@NurTaraki @josebagabilondo

Bozka dezagun

@atxamart @aldakur Gargronek iritziz aldatu eta, taldeak egon bitartean behintzat, aplikazio ofizialetan denbora-lerro lokala gehitzeko asmoa duela dirudi:
"While we have decided against including the local timeline in our apps initially, understanding that this feature is important for many community servers on Mastodon in the absence of still theoretical and not yet proven groups, we will be adding it to the explore tab."
blog.joinmastodon.org/2022/04/

Gure alabatxoak gaur bota digun galdera:
- Nola izan naiteke euskaldun zaharra hain urte gutxi baditut?

Ulertzea kostatzen zitzaigula edo ikusirik, jarraian beste modu batera saiatu da:
- Ni ez naiz zaharra, orduan nola naiz euskaldun zaharra?

Haurren pentsakera honek urrea balio du! 😆

Bideo honetan, @CorioPsicologia El Xokasek (nik adierazpen hauengatik ezagutu dut) bere zuzenekoetako batean bortxaketaren kulturaren alde egindako hitzak sakon aztertzen ditu. Ikustea gomendatzen dizuet fediverse.tv/w/egKve1p4mr4tUfV

Gracias Aurora por explicarlo con tanta claridad, por aportar material para desmontar sociópatas de este tipo y, sobre todo, por tu compromiso. Un vídeo estupendo que ojalá jamás hubieras tenido que hacer.

Tresna digital libreak erabili ditzagun Hezkuntza Sisteman!

Digital Democràtic, Nextcloud, Collabora Office, jitsi, Thunderbird, Libre Office, Only Office, Firefox, Signal, Mastodon, OBS Studio, Kdenlive, Peertube, VLC, Luberri, Txikilinux, etab.

Ez dugu digital gehiago behar. Hobea eta humanoagoa, baizik.

Tresnak egon badaude, azken hauek ikasi eta baliatzea baino ez zaigu geratzen.

Tresna libreak ikasle libreentzat!

Dirudienez gurasoek iratzargailu bat erosi zidaten gabonetan oparitzeko. Baina ematea ahaztu, eta orain ez dute aurkitzen 😂 🤦‍♂️

🎧 PODCAST SAIO BERRIA SARERATU DUGU
Azkeneko honetan Sakanako Garapen Agentzia, Arakilgo Udala eta Guifi.net-eko lagunekin elkartu gara haien proiektua ezagutzeko: #Sakananet zuntz optikoko sare mankomunatua da eta sakandar guztiei Interneteko konexioa eskaintzea du helburu 📡
iametza.eus/saioa/hodeia-ez-da

Nafarroan Errenta Aitorpenaren proposamena zein hizkuntzatan jaso nahi duzun adierazi daiteke Erregistro elektronikoan. Baina...

Dirudienez aukeratutako hizkuntza urte batetik bestera ez da gordetzen. Eta nola ez, defektuzkoa gaztelera da. Hau da, euskaraz jasotzeko urtero gogoratu behar zara hizkuntza garaiz aldatzeaz.

Aurten eskaera egitea ahaztu zait, eta beraz erdaraz jaso dut 😡

🎶 Albuma argitaratu berri det: porrumentzio.bandcamp.com/albu

💿 CD formatuan ere salgai ditut, eskatu zazue

🎉 Apirilan 9an Bilbon emango det albuma aurkezteko lehen kontzertua, Erriberako Bizinahi-en urteurren-festan

Entzun ta partekatu, sortzaile txikiontzat benetan garrantzitsua da ahoz ahokoa. Are gehio margen digitaletan bizi geanontzat

Musika dohain deskargatu dezakezute :)

#Google​k #OpenStreetMap​en informazioa osatzea errazteko helburua duen #StreetComplete aplikazioaren Google Playko eguneraketa bat blokeatu du garapenarekin jarraitzeko dohaintzak eskatzeagatik.

Donazio bat egin nahi duten erabiltzaileak proiektuaren webgunera bideratzeko esteka kentzera behartu dituzte.

Ordainketak Googleren zerbitzutik pasatzera behartu nahi zituzten, beraiek komisioa jasotzeko.
github.com/streetcomplete/Stre

Eskerrak @fdroidorg daukagun!
f-droid.org/

@txikillana aurreko batean komentatu zenuen Txalaparta argitaletxearen imandun markadore moloiek ez zutela funtzionatzen.

Eskaera bat egin dut eta horrelako bat bidali didate. Eguerdian jaso dut eta ez zuen funtzionatzen. Ziur nago. Imanak elkarri ez ziren itsasten, eta tartean orri bat jarrita are gutxiago.

Ba orain badabil! Ze magia klase da hau! 😱

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

E.H.ko Mastodon instantzia burujabea