Erakutsi berriagoak
Bingen (r)en bultzada

Ez dut ulertzen Irulegiko eskuaren inguruan montatu dena, ostia, adituek esan dute zuhurtziaz jokatu behar dela eta ezin dela esan paleoeuskara, iberiarra edo bestelakoa ote den, ez behintzat beste aurkikuntza batzuk egin arte. Non dago arazoa? Aukerak askotarikoak izan daitezke, horrek are interesgarriagoa iten du🤔

Bingen (r)en bultzada

La Marearen bideo hau, ñabarduraren bat behar duen arren, oso interesgarria iruditu zait. Hala ere, uste dut badagoela aukera erraldoi teknologiko horietatik guztietatik ateratzeko eta komunitatean egindako teknologiak erabili eta sustatzeko (eta mezu hau idaztea eta irakurtzea horren adibidea da) yewtu.be/watch?v=PQVp4VuEWcc

Nola eman genezake euskaraz "enshittification" edo "mierdificación"?

Bingen (r)en bultzada

Haurra #xakea rekin maitemindu da eta Eguberri egunetik etengabe ari gara partidak jolasten. Hala ere, bide luzea dugu aurretik ongi jolasten ikasteko.

Xakearen munduan murgildu nahian nenbilela @lichess plataforma librearekin topo egin dut.

Bikaina iruditu zait. Partidak egiten ahal dira (lagun baten edo ordenagailu baten aurka) eta jolasten ikasteko tutorial bat ere eskaintzen du.

Plataforma #librea eta #euskaraz eskainia.

lichess.org

Bingen (r)en bultzada

@gamerauntsia Barraka, Dinasty feud, Super Tux kart, Lichess, Kopanito, Pile Up, Pixel Wheels...

Joko guztiak euskaraz!

Erakutsi haria
Bingen (r)en bultzada

Gaur Azkueren Euskararen etxean gabiltza @gamerauntsia elkartearekin euskarazko bideojokoak erakutsi eta bideojokozale euskaldunen komunitatea plazaratuz

Internet bidez zerbait erostean saiatzen naiz denda txikitan egiten. Gehienetan ezin da ziurtasunez jakin nor dagoen atzean, baina iritzi batera edo...

Bada oraingoan faktura inprimagailu matrizialarekin inprimatuta bidali didate. Uste dut asmatu dudala 🤣

Bingen (r)en bultzada

Kurtsoko betelana eta irakasleon aurreiritziak.
-- Tira, hamar minutu falta dira kurtsoa bukatzeko, eta zerbait partekatzea proposatuko dizuet. Zer da eguberrian jaso nahi duzuen opari ideala? Zer diozu zuk, C?
-- Beee... bat mobila.
-- Zera, mobil bat erran nahi duzu. Edo hobeki erran, sakelako bat, sakelako telefono bat. Zurea hautsi zaizu, ala?
-- Ezez, nire sakelakoa ongi da. Nire opari ideala batmobila da... Gaizki erran dut? Nola da euskaraz Batmanen autoa?
-- A! Bai, batmobila. Opari ona!

Bingen (r)en bultzada

Hau da "Adimen Artifizial" direlakoekin gertatuko zaigula uste dudana.

Badirudi. Baina ez da. Eta horrek gure errealitatearekiko, egiarekiko, informazioarekiko harremana sakonki eraldatuko du.

Ez da polita izango.

Bingen (r)en bultzada
Bingen (r)en bultzada
Bingen (r)en bultzada

🌟23.KORRIKAren kanta: HARRO HERRI
🎶Maite Arroitajauregi “Mursego” musikariaren gidaritzapean sorturiko kanta
📹 Amaia Badiola, bideokliparen zuzendaria
🗞️ Irakurri albistea: korrika.eus/eu/bloga/item/367-
📎korrika.eus/eu/abestia
#KORRIKA #23KORRIKA #HARROHARRI

Plastiko konpostagirrizko poltsak ohikoak baino toxikoagoak omen dira.

Orduan nora bota behar dira? Errefusara?

Batez ere aldizkariekin datozenak sortzen ditugu etxean.

Etxeko konpostera bota izan ditugu azkenaldian, baina beldurtu gara.

Zuenak nora @argia @GAZTEZULO @elhuyar ?

aldizkaria.elhuyar.eus/albiste

Bingen (r)en bultzada

Ba @rolariak elkarteak @durangokoazoka -n frogatu berri du Euskal Herriak euskarazko rol jokoak nahi dituela, eta are, jendea hauengatik dirua ordaintzeko prest dagoela.

Albiste bikainak #BurujabetzaLudiko aren hipotesian aurrera jarraitzeko.

@makinamaixu @Taroka @Atopia @adurjokoa Gudamailu, Centauri, Bilboko Gauak, Harriaren Semeak, Pastorola, ZortziMilakoa, Bellum Cretacium eta besteok: oso harro. Segi aurrera.

Bingen (r)en bultzada
Bingen (r)en bultzada

Benetan, webgune batera sartzea, eta ikusi nola automatikoki betetzen diren cookien afera guztiak, denak ezeztatzeko, izugarrizko gozada da. Dena Consent-O-Matic hedapenari esker 🤩

Bingen (r)en bultzada

@Tolosa Oraintxe bertan, datorren urtearen hasieran K-9rako Thunderbird migrazioa planifikatzen ari gara.

Bingen (r)en bultzada

@elegose@mastodon.eus #AzkenEtxea oso ona. (Izorrakia dator) 

Lehenengo kapituluetan istorioa ondo ulertzen ari ez nintzenaren sentsazioa izan dut. Atzera eta aurrera ibili naiz txanoduna eta kaskagorria pertsona bakarra edo bi ziren ezin asmatu. Ni behintzat tranpan erori naiz. Zerbait sumatzen nuen hasieratik noski, baina ez zegoen argi adierazita. Gustatu zait "joko" hori.

Hori bai, badago benetan ulertu ez dudan zerbait. Hildako emakumea zer? Nondik eta nola? Zerbait galdu dut?

Bingen (r)en bultzada

#EuskalGameJam|eko bideojokoek grafikoak, jokagarritasun mekanikak, musika eta gehiago dituzte jadanik!

Biharko txukuntzea geratzen zaie orain partaideei😏

#Bideojokoak #Euskara

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea