Erakutsi berriagoak
Bingen (r)en bultzada

⚡ EUSKAL GAME JAM 2🎮

Bideojoko sortzaile euskaldunen topaketa bueltan da!

Urriaren 18tik 20ra egingo da. Game Erauntsian aurkituko duzue informazio guztia!

#Bideojokoak #EuskalGameJam #Euskara @badalab @Torrekua #ZomorroStudio

Bingen (r)en bultzada

Sensor Watch Pro campaign is live! Learn more about the hackable ARM Cortex M0+ brain upgrade for Casio's iconic F-91W: crowdsupply.com/oddly-specific

Adinekoendako oinarrizko informatika ikastaro baten programa:
1- Interneten nabegazioa
2- Mezularitza aplikazioak
4- Sare sozialak eta fake newsak
5- Mugikorren konfigurazioa, eta fitxategien biltegiratzearen kudeaketa

Horrarte zentzuzkoa izan daiteke. Baina bapatean:
6- Errealitate birtuala, eta errealitate areagotua 🤣

Ezinbestekoa hasiberrientzat VR betaurrekoak ezagutzea 🤣

Bingen (r)en bultzada

Arratsalde on! Hona hemen euskaratu dudan azken #jokoa : Death's Door. Bertan, Heriotzaren Komisioan lan egiten duen bele baten papera hartuko dugu. Guk segatu beharreko arima beste bele batek lapurtu ostean, abentura zirraragarria biziko dugu mundua bere onera bueltatzeko. 3D grafiko ederrek eta bidaide xelebreek maiteminduko zaituzte. Info gehiago eta itzulpena: ibaios.eus/itzulpenak/deathsdo #bideojokoak #euskaraz youtube.com/watch?v=yq3wJW1Vpk

Bihar bidaia eguna, Lovainara, Heart of Clojure topaketetara.
- Altsasura autoz
- Donostiara autobusez 55min
- Pausokan Amarara
- Donostiatik Hendaiara euskotrenean 37min
- Hendaiatik Parisera trenez 4ordu37min
- Metroz geltoki aldaketa
- Parisetik Bruselara trenez 1ordu20min
- Bruselatik Lovainara trenez XXmin

Etxetik 9tan atera, eta ongibidean 23:00ak aldera iritsiko gara. Edozein kasutan, konpañia onean, uste dut ez zaidala luzeegia egingo.

Bingen (r)en bultzada

Gaur Gernikako Arbolan alardeko beste konpainiek egindako boikotak erakusten du problema nagusia Hondarribian ez direla kale nagusiko plastikoak, emakumeekin desfilatu nahi ez duten gizonak baizik. Eredu eskasa ondorengo belaunaldientzat. Ondo ospatu eguna eta gora Jaizkibel konpainia!

Bingen (r)en bultzada

Orduak behar izan ditut, baina azkenean lortu dut software pribatibo batekin izaten ari nintzen arazo bat konpontzea. Dokumentatu gabeko konfigurazio parametro bat aurkitzea izan da gakoa.

Kodea eskuragarri nuen, baina ofuskatuta. Gainera, ezagutzen ez dudan Visual Basicen idatzita.

Zorionez debuggera martxan jartzen asmatu dut, eta proba eta proba ikusi dut zer ari zen gertatzen eta nola ekidin.

Dibertigarria izan da, baina horrela ibili behar izatea...

telesaila txarra dela irakurri nuen han eta hemen, eta atera zenean ez nuen ikusi.

Ba azken egunetan animatu naiz, eta gustatu zait. Azken atalek engantxatzea ere lortu dute.

Bingen (r)en bultzada

📢 #Lur-1 sateliteak #SoftwareLibrea erabiltzen du

:linux: Satelitearen kontrol gelan dauden ordenagailuen pantailetan Ubuntu 22.04.4 LTS (Jammy Jellyfish) atzematen da.

Linuxtarrak garelako!!!🐧🚀🐧🚀

Irudian azken urtetan ikusi ditudan telesail eta pelikulen estatistikak.

Pelikula gehiago ikusi beharko nuke... baina aitortu behar dut kosta egiten zaidala ordubete baino gehiagoz kontzentrazioa mantentzea. Batez ere mugikorra eskura badut...

Bingen (r)en bultzada
Bingen (r)en bultzada

Zergatik bilakatu zubiak amildegi

berria.eus/euskal-herria/zerga

Europako beste herrialde batzuetara joan nahi duten migratzaileentzako pasabide bilakatu da Bidasoa 2018tik, eta migrazioa kontrolatzeko laborategi bilakatu du Frantziak. Kontrol horren lekuko zuzenak dira Ortego eta Garaialde.

Bingen (r)en bultzada

Bilboko Aste Nagusia hasi da! 🚀

Gora Mari Jaia! 🎉

Ondoko bideoan Itziar Ituñoren pregoi feministaz eta aldarrikatzaileaz gozatu dezakezue: migratzaileak, feminismoa, palestina, Bilboren arima, Mari Jaia... ia osorik euskaraz.

Bingen (r)en bultzada

Uste dut aurtengo ikasturtean oso ongi pasatuko dugula.

:fedibertsoa: Hardware eta software tailerra (Toshiba Satellite + @luberrilinux)

:fedibertsoa: Ni.eus + Nextcloud

:fedibertsoa: Fedibertsoa

:fedibertsoa: Web/Internet (kaixomundua.eus)

:fedibertsoa: OpenStreetMap

:fedibertsoa: Ikasturte bukaerako proiektua (#Yunohost)

#SareakBerreskuraDitzagun
#BurujabetzaDigitala
#GazteekinMunduaEraldatzen

Bingen (r)en bultzada

Egun on!!

Martxan dago guztia, zerbitzari berrian:

:lemmy: kaixo.lemmy.eus/ web orria
:lemmy: lemmy.eus sare soziala (foroak)
:fedibertsoa: fedibertsoa.eus web orria
:paperjale: paperjale.eus sare soziala (liburuez)
:peertube: peertube.eus bideo plataforma

Azkar eta ondo dabiltza, usoak bezala!

Zerbait arraroa sumatuz gero, abisatu mesedez, horrela azkarrago jakiten dugu.

Eskerrik asko pazientziagatik!

Bingen (r)en bultzada
Bingen (r)en bultzada

The new EU rules on the Right to Repair enter into force today!

They will support consumers in repairing their defective products instead of replacing them by:

🔸 obliging producers of certain products to offer timely repair service at a reasonable price
🔹 requiring these manufacturers to offer spare parts
🔸 extending the legal guarantee for the repaired product
🔹 creating a European repair platform to find suitable repairers.

Learn more 🔗 europa.eu/!NqPMj4

#EUGreenDeal

Bingen (r)en bultzada
Bingen (r)en bultzada

Bero izugarriko egun hauetarako gomendioa: @txikillana bezala espeleologo aditu bat izan gabe bisitatzeko egokitutako kobak

Adibidez, #Oñati​ko #Arrikrutz. Bisita gidatu gehienak gazteleraz dira, baina badira euskarazkoak ere, gida jatorrekin

Ikusgarria da. #Irati filmeko Mariren eszenaren zati bat bertan grabatu zen

Ez dago batere masifikatuta, gaur 4 katu ginen, eta 10ºCko tenperatura dago bertan urte guztian. Zer gehiago nahi duzue?

Euskarazko bisitaren erreserbak:
reservaonline.support/cuevas-o

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea