Arberoako Ikastola sustengu eske.
https://www.helloasso.com/associations/arberoa-ikastola/formulaires/1
Hezkuntza Sailak gailuetan #SoftwareLibre ko Sist. Eragilearen ezarpena onartzen ez duenean eta badakizunean ezinbestekoa dela:
#AhalduntzeDigitala,
#DigitalizazioarenDemokratizazioa,
#BurujabetzaTeknologikoa n
aurrerapausoak emateko.
Gaurkoa etsigarria izan da.
Hezkuntza-akordioan jasota dagoen digitalizazio-ereduari jarraiki, hala nahi duten ikastetxeetan, GNU/Linux (Luberri, Txikilinux ... ) banaketa ezartzeko erraztasunak eta bermeak emateko legez besteko proposamena eztabaidatuko dugu bihar.
⚡ 🎮 #EuskalGameJam2 bukatu da!!!
9 bideojoko argitaratu dituzte parte hartu duten 20+ garatzaileek! Orain bozketa epeari ekin diogu, baina sortutakoak probatzeko aukera duzue dagoeneko.
Eskerrik asko benetan parte hartu duzuen guztioi, izugarria izan da!
⚡EUSKAL GAME JAM 2🎮
Euskal bideojoko sortzaileak abian dira!
Oreretako Badalab laborategian (eta sarean) batu gara, 48 euskarazko jokoak sortzeko. Giro ederrean eta elkarlanean gabiltza!
#Bideojokoak #EuskalGameJam2 @badalab @Torrekua #ZomorroStudio
Diskriminazioa ez da existitzen baina kantzelazioa bai. Horrela betetzen dira bi BEC.
https://www.berria.eus/iritzia/arkupean/kantzelazioa-zatoz-mese_2132130_102.html
@kanaldude hedabideko lagunek #XareJardunaldia -ri buruzko erreportaia
Euskarazko Kultura Digitala sustatu dezagun!
⚡ EUSKAL GAME JAM 2🎮
Bideojoko sortzaile euskaldunen topaketa bueltan da!
Urriaren 18tik 20ra egingo da. Game Erauntsian aurkituko duzue informazio guztia!
#Bideojokoak #EuskalGameJam #Euskara @badalab @Torrekua #ZomorroStudio
Sensor Watch Pro campaign is live! Learn more about the hackable ARM Cortex M0+ brain upgrade for Casio's iconic F-91W: https://www.crowdsupply.com/oddly-specific-objects/sensor-watch-pro
Adinekoendako oinarrizko informatika ikastaro baten programa:
1- Interneten nabegazioa
2- Mezularitza aplikazioak
4- Sare sozialak eta fake newsak
5- Mugikorren konfigurazioa, eta fitxategien biltegiratzearen kudeaketa
Horrarte zentzuzkoa izan daiteke. Baina bapatean:
6- Errealitate birtuala, eta errealitate areagotua 🤣
Ezinbestekoa hasiberrientzat VR betaurrekoak ezagutzea 🤣
Arratsalde on! Hona hemen euskaratu dudan azken #jokoa : Death's Door. Bertan, Heriotzaren Komisioan lan egiten duen bele baten papera hartuko dugu. Guk segatu beharreko arima beste bele batek lapurtu ostean, abentura zirraragarria biziko dugu mundua bere onera bueltatzeko. 3D grafiko ederrek eta bidaide xelebreek maiteminduko zaituzte. Info gehiago eta itzulpena: https://ibaios.eus/itzulpenak/deathsdoor #bideojokoak #euskaraz https://www.youtube.com/watch?v=yq3wJW1VpkU
Bihar bidaia eguna, Lovainara, Heart of Clojure topaketetara.
- Altsasura autoz
- Donostiara autobusez 55min
- Pausokan Amarara
- Donostiatik Hendaiara euskotrenean 37min
- Hendaiatik Parisera trenez 4ordu37min
- Metroz geltoki aldaketa
- Parisetik Bruselara trenez 1ordu20min
- Bruselatik Lovainara trenez XXmin
Etxetik 9tan atera, eta ongibidean 23:00ak aldera iritsiko gara. Edozein kasutan, konpañia onean, uste dut ez zaidala luzeegia egingo.
Orduak behar izan ditut, baina azkenean lortu dut software pribatibo batekin izaten ari nintzen arazo bat konpontzea. Dokumentatu gabeko konfigurazio parametro bat aurkitzea izan da gakoa.
Kodea eskuragarri nuen, baina ofuskatuta. Gainera, ezagutzen ez dudan Visual Basicen idatzita.
Zorionez debuggera martxan jartzen asmatu dut, eta proba eta proba ikusi dut zer ari zen gertatzen eta nola ekidin.
Dibertigarria izan da, baina horrela ibili behar izatea...
#Itxaso telesaila txarra dela irakurri nuen han eta hemen, eta atera zenean ez nuen ikusi.
Ba azken egunetan animatu naiz, eta gustatu zait. Azken atalek engantxatzea ere lortu dute.
Programatzailea eta bideojokalaria.