Azken orduetan 3 phising SMS jaso ditut. Dirudienez, bihar iritsi "ziren" pakete batzuk ditut zain "Zafiro" kalean. Gainera, mezu bakoitzean garraio enpresa desberdina da. Badaukate zer hobetu norbait engainatu nahi badute...
Dena den, ez dakit nondik demontre aterako zuten nire izena eta telefono zenbakia 😡
Hala ere, #Arduino IDEaren bertsio berri honek akats garrantzitsu bat dauka momentuz: ingelesez bakarrik erabil daiteke. Garrantzi ertaineko arazotzat sailkatu dute:
https://github.com/arduino/arduino-ide/issues/28
Arduino IDEaren bertsio zaharra 83 hizkuntzatan erabili daiteke, tartean, nola ez, euskaraz. %100 itzulita dago, hainbat @librezaleren lanari esker.
https://www.transifex.com/mbanzi/arduino-ide-15/languages/
Ea bertsio berria ere itzultzeko moduan garen laster!
#librezale
#5G gaiari/aferari buruz este artikulu interesgarri bat:
https://www.bdskoop.eus/2021/02/17/zer-ekarriko-digu-5g-teknologiak/
Dena den, egoera nahiko lotsagarria da. Administrazio publikoan egiten du lan, eta software askeko programa bakarra Firefox da. Eta hori ere Euskalbar erabiltzeko aitzakiarekin uzten diote erabiltzen 😑
Aurreko batean Hizkuntza Eskubideen Behatokiko #akuilaria aplikazioa erabilita kexa jarri nuen tren geltokiko kartel batzuk erdara hutsean zeudelako. Bada zuzendu dituzte, eta gainera euskarazkoa lehenetsiz.
Denbora luze neraman ingurukoekin marmarka, baina kexa formalik jarri gabe. Hemendik aurrera aplikazioa gehiagotan erabiltzen hasiko naiz. Eta zuek berdin egin beharko zenukete! 😁
Gaur Game Erauntsiko #Nextcloud zerbitzaria eguneratu dugu (18 -> 20). Beldur pixka bat nuen egiten genuen lehenengo aldia zelako, baina dena primeran joan da. Docker irudien bertsioak aldatu eta gutxi gehiago egin behar izan dugu. Azkar eta ondo, usoek hegan bezala 😀 .
#COVID19 Ikerketek erakutsi dute maskarak eraginkorrak direla SARS-CoV-2 birusaren transmisioa murrizteko. Eragozpenak, berriz, kulturalak dira, hein handi batean. Xehetasun gehiago:
https://aldizkaria.elhuyar.eus/albisteak/maskaren-eraginkortasunari-buruzko-datuak-argitara/
RISC-V prozesatzaile arkitektura askearen lehen ordenagailua. Bai, hardware askea. Single board motakoa (raspberry pi)
@galaipa @gamerauntsia @txakal
#Peertuberen azken bertsioak #Twitch moduko zuzenekoak egitea ahalbidetuko du, bideoa automatikoki gorde (Youtube) edo ez egitearen aukerarekin (Twitch)
Seed by Seed estudioak euskaratuta kaleratuko du bere lehen bideo-jokoa @pixelberri 2dz https://gamerauntsia.eus/bloga/pile-up-euskaraz-kaleratuko-da
Portatileko pantailan pixel bateko lodiera duen marra arros bat agertu zait 😩 Pantaila izorratuko zen? kablea? Monitorea konektatuta ez daukat arazorik, pentsatu nahi dut gpua ondo dagoela.
Behintzat pantailaren goiko aldean agertu zait, eta beraz, ez dit enbarazu gehiegirik egiten. Espero dut gehiago ez handitzea...
Programatzailea eta bideojokalaria.