Erakutsi berriagoak
Bingen (r)en bultzada

Artikulu berria blogean:

Sudokuak ebazteko programa

Konponbidea duen edozein Sudoku (ustez) ebazteko gai den Python programa bat egin dut, erronka pertsonal txiki gisa, eta libre jarri GitHub-en

eibar.org/blogak/e-gorblog/sud

Netflixen pelikula ikusten. Azpitituluak ezin dira kendu. Euskarazko eta ingelesezko ahotsak gazteleraz azpititulatuta daude,. Gaztelerazkoak aldiz ez.

Euskaraz bai, baina ez euskaldunentzat 😞

@inigoortega
Eta programazio lengoai bat aukeratzekotan, badakizu, Clojure aukeratuko nuke πŸ˜‰. Eta ez lanean, eta beraz gehien erabiltzen dudana hori delako. Nahiz eta onartzen dudan horrek ere baduela eragina.

Erakutsi haria

@inigoortega
Irakurketa interesgarria, baina nire gustorako garrantzi handiegia ematen diozu azkartasunari. Aipatzen dituzun beste ezaugarri batzuk askoz garrantzitsuagoak iruditzen zaizkit. Esate baterako, komunitatea, kodearen ulergarritasuna, eta batez ere onartutako programazio paradigmak.

Kodea mantengarria, garbia eta ulergarria bada beti izango duzu denbora azkartasunaz kezkatzeko. Alderantziz zailagoa dela uste dut.

Make it work, make it right, make it fast!

Beti iruditu izan zait bitxia nola batuan eta gure euskalkian "hanka" hitzaren esanahiak ez datozen bat:

Batua -- Burundako euskara
Hanka -> Berna
Oina -> Hanka
Oinetakoak-> Hankatakoak
Oinutsik -> Hankustan
Galtzerdiak -> Galtzak

Maskara ahaztuta dirua ateratzera joan naiz gaur bankura. Gizon bat kutxazainean begira-begira geratu zaidan arte ez naiz konturatu. Jende dexente zebilen kalean, ez dakit nola ez didan inork ezer esan. Ze lotsa!

Bingen (r)en bultzada

Teknopolisen ikusi dut Tknika lanbide heziketako ikerketa zentroak maskarak Euskal Herrian ekoizteko prozesua garatzeko alderantzizko ingeniaritza eta proba eta errore asko egin behar izan zituztela.

Askoz logikoagoa eta eraginkorragoa litzateke maskaren diseinuak eta sortzeko prozesuak software edo hardware librearen moduko lizentziak izatea. Gurpila behin eta berriz asmatzen aritzeak ez dauka inongo zentzurik.

Hilero hilero sustoa hartzen dut RadarCovid aplikazioaren jakinarazpen hau iristen zaidanean. Ez dakit kolore gorria aukerarik onena den...

Bingen (r)en bultzada

Badirudi Errigorako eskaerak egiteko webgunea ere OVHn zegoela ostatatuta.

Dena den, eskaera eginda!

Correos eta Santander bankuaren arteko akordioaren iragarkia jaso dugu etxean. Ez dut ulertzen nola den posible enpresa publiko batek horrelakoak egitea πŸ˜‘

Bingen (r)en bultzada

-koek archive.org-en wayback machinetik ateratako beraien webgunearen kopia bat jarri dute webgune nagusi bezala

Aurtengo kongresuko egitaraua argitaratu dute. Interesgarria izango dela dirudi.

Badaukazue jarraitzeko asmorik?

libreplanet.org/2021/program/

Azken orduetan 3 phising SMS jaso ditut. Dirudienez, bihar iritsi "ziren" pakete batzuk ditut zain "Zafiro" kalean. Gainera, mezu bakoitzean garraio enpresa desberdina da. Badaukate zer hobetu norbait engainatu nahi badute...

Dena den, ez dakit nondik demontre aterako zuten nire izena eta telefono zenbakia 😑

Bingen (r)en bultzada

Hala ere, #Arduino IDEaren bertsio berri honek akats garrantzitsu bat dauka momentuz: ingelesez bakarrik erabil daiteke. Garrantzi ertaineko arazotzat sailkatu dute:
github.com/arduino/arduino-ide

Arduino IDEaren bertsio zaharra 83 hizkuntzatan erabili daiteke, tartean, nola ez, euskaraz. %100 itzulita dago, hainbat @librezale​ren lanari esker.
transifex.com/mbanzi/arduino-i

Ea bertsio berria ere itzultzeko moduan garen laster!
#librezale

Erakutsi haria
Bingen (r)en bultzada

Dena den, egoera nahiko lotsagarria da. Administrazio publikoan egiten du lan, eta software askeko programa bakarra Firefox da. Eta hori ere Euskalbar erabiltzeko aitzakiarekin uzten diote erabiltzen πŸ˜‘

Erakutsi haria

Amaren lantokiko VPN zerbitzaria aldatu berri dute. Zoritxarrez ez da librea, baina etxeko Ubuntu ordenagailutik arazorik gabe konektatu ahal izan gara. Aurrekoarekin amore eman eta makina birtual bat instalatu behar izan genuen. Ez da nahiko nukeena, baina bada zerbait...

Aurreko batean Hizkuntza Eskubideen Behatokiko aplikazioa erabilita kexa jarri nuen tren geltokiko kartel batzuk erdara hutsean zeudelako. Bada zuzendu dituzte, eta gainera euskarazkoa lehenetsiz.

Denbora luze neraman ingurukoekin marmarka, baina kexa formalik jarri gabe. Hemendik aurrera aplikazioa gehiagotan erabiltzen hasiko naiz. Eta zuek berdin egin beharko zenukete! 😁

Gaur Game Erauntsiko zerbitzaria eguneratu dugu (18 -> 20). Beldur pixka bat nuen egiten genuen lehenengo aldia zelako, baina dena primeran joan da. Docker irudien bertsioak aldatu eta gutxi gehiago egin behar izan dugu. Azkar eta ondo, usoek hegan bezala πŸ˜€ .

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea