Erakutsi berriagoak
Bingen (r)en bultzada

#BaiEuskarariSariak2023 jolasa, irabazi 50 euroko bi bono!

Parte hartzeko, erantzun galdera eta 🔃 bultzatu.

🔸Zein urtetan banatu ziren lehen aldiz Bai Euskarari Sariak ? 🔸

Bilatu erantzuna: baieuskarari.eus/eu/bloga/2023

Izebaren etxera (90urte) eskutitza esanez kobrezko telefonia linea kenduko dutela. Galdetzeko deitu dut eta eskaini diguten alternatiba bakarra telefonia mugikor bidezko teknologia erabiltzea. Harrizko etxea, pareta lodiak... barruan ez dago estaldurarik. Beldur naiz ziurrenik ez duela funtzionatuko 😰

Hori + hilean 10 euro gehiago ordaintzea.

🤬🤬🤬🤬

Bingen (r)en bultzada

Tablet bat erosi behar dut baina ez dakit ezer honi buruz.

Existitzen al da tablet bat Linux-ekin?

Gaurkoa bezalako egunetan botatzen dut faltan Twitter 🙃

Fritter bidez erabiltzen nuen (oraingoz hor daukat marra gorria), baina duela aste batzuk funtzionatzeari utzi zion...

Bingen (r)en bultzada

#BaiEuskarariSariak2023 jolasa, irabazi 50 euroko bi bono!

Parte hartzeko, erantzun galdera eta 🔃 bultzatu.

Bilatu erantzuna: baieuskarari.eus/eu/bloga/2023

🔸Hauetako zein entitatek EZ du jaso Bai Euskarari Saria? 🔸

Bingen (r)en bultzada

#BaiEuskarariSariak2023 jolasa, irabazi 50 euroko bi bono!

Parte hartzeko, erantzun galdera eta 🔃 bertxiotu.

Argibideak hemen ⬇️
baieuskarari.eus/eu/bloga/2023

🔸Noiz eta non egingo da aurtengo Bai Euskarari Sariak ekitaldia?🔸

Bingen (r)en bultzada

The Last of Us telesaila bikaina da, ikusi
Torrentez jeixtea dao

Banuen euskal fedibertsoko topaketara joateko gogoa eta asmoa. Baina azkenean ezin izango naiz bertaratu. Ia hurrengoan.

Asko ikasi, eta ondo pasa!

Bingen (r)en bultzada
Bingen (r)en bultzada

Kalean idazteko esaldi polit bat okurritu zait, hemen irakurritakotik.

"Nor(k) hil du ergatiboa(k)?"

Azalpena behar badu, hobetzeko edo, interpretazioak:
- Nor hil du ergatiboa? (azpierabiltzea)
- Nork hik du ergatiboak? (gainerabiltzea)
- Nor hil du ergatiboak?
- Nork hil du ergatiboa?

Bingen (r)en bultzada
Bingen (r)en bultzada

@galaipa liburuak amua ziren, jendeak galdetzeko eta Paperjalen horrelakoak baloratu, kritikatu, gomendatu... daitezkeela adierazteko.

Askok uste zuten salgai geneuzkala, baina gehienek ulertu dute interneteko sare soziala zela erakutsi nahi genuena 🤞😂

Bingen (r)en bultzada

Dena prest Euskaltzaleen Topagunean gure proiektuaren berri emateko!

Berako institutuaren alboan, 11:00-15:00 artean egongo gara. Hurbildu kaixo esatera!

Bingen (r)en bultzada

Pirritx eta Porrotxen autobus bat Urduñako tiobibotan. Zer esan nahi ote zuen "Izozkia Gizon" margotu zuenak?? 🤯

Oraindik ez dut apirileko liburua irakurri 😅 Irakurketari ematen diodan denbora telesailengatik aldatu dut. Zikloka funtzionatzen dut, itzuliko naiz.

Bingen (r)en bultzada

Badakizu zer den energia-komunitate bat? Oierrek laburki azaltzen du #SakanaGaratzen​ek Twitterren argitaratutako bideo honetan.
labur.eus/tSbqu

Bingen (r)en bultzada
Bingen (r)en bultzada

📍 🔲 Antimineren proposamenak @miren harrapatu ondoren, hau euskaratzeari ekin dio zaleak.

Ekin, eta bukatu: Android|erako doako kode irekiko dragamina jokoa gure hizkuntzan goza dezakegu dagoeneko!

#Bideojokoak #Antimine #Euskara

gamerauntsia.eus/bloga/antimin

Tabernan, bezero batek lanean ari zen banatzaile bati: "un machupichu que habla vasco!!". Tabernariak errieta egin dio, noski.

Aurreko batean esan zuen "hijo y hermano del cuerpo" zela. Enfin...

Bingen (r)en bultzada

Jardunaldi bat ari gara antolatzen maiatzaren 20rako, Fedibertsoari buruz! :fedibertsoa:

Kataluniako eta bertako hizlariak, Fedibertsoaren 15 urteko historiaren berri eman, komunikabideak eta fedibertsoari buruz, saio praktiko informala ere bai...

Maiatzak 20, Oreretan, 9:30etatik aurrera. Animatuko zara? Mastodoneko kideontzat bereziki interesgarria, kafe orduan elkar desbirtualiza dezagun!

Datorren astean zehar zabalduko ditugu egitaraua eta izen-emateko formulario bat.

Asteburu on!! 😘

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea