Ez dut ulertzen Irulegiko eskuaren inguruan montatu dena, ostia, adituek esan dute zuhurtziaz jokatu behar dela eta ezin dela esan paleoeuskara, iberiarra edo bestelakoa ote den, ez behintzat beste aurkikuntza batzuk egin arte. Non dago arazoa? Aukerak askotarikoak izan daitezke, horrek are interesgarriagoa iten du🤔
La Marearen bideo hau, ñabarduraren bat behar duen arren, oso interesgarria iruditu zait. Hala ere, uste dut badagoela aukera erraldoi teknologiko horietatik guztietatik ateratzeko eta komunitatean egindako teknologiak erabili eta sustatzeko (eta mezu hau idaztea eta irakurtzea horren adibidea da) https://yewtu.be/watch?v=PQVp4VuEWcc
Nola eman genezake euskaraz "enshittification" edo "mierdificación"?
Haurra #xakea rekin maitemindu da eta Eguberri egunetik etengabe ari gara partidak jolasten. Hala ere, bide luzea dugu aurretik ongi jolasten ikasteko.
Xakearen munduan murgildu nahian nenbilela @lichess plataforma librearekin topo egin dut.
Bikaina iruditu zait. Partidak egiten ahal dira (lagun baten edo ordenagailu baten aurka) eta jolasten ikasteko tutorial bat ere eskaintzen du.
@gamerauntsia Barraka, Dinasty feud, Super Tux kart, Lichess, Kopanito, Pile Up, Pixel Wheels...
Joko guztiak euskaraz!
Gaur Azkueren Euskararen etxean gabiltza @gamerauntsia elkartearekin euskarazko bideojokoak erakutsi eta bideojokozale euskaldunen komunitatea plazaratuz
Kurtsoko betelana eta irakasleon aurreiritziak.
-- Tira, hamar minutu falta dira kurtsoa bukatzeko, eta zerbait partekatzea proposatuko dizuet. Zer da eguberrian jaso nahi duzuen opari ideala? Zer diozu zuk, C?
-- Beee... bat mobila.
-- Zera, mobil bat erran nahi duzu. Edo hobeki erran, sakelako bat, sakelako telefono bat. Zurea hautsi zaizu, ala?
-- Ezez, nire sakelakoa ongi da. Nire opari ideala batmobila da... Gaizki erran dut? Nola da euskaraz Batmanen autoa?
-- A! Bai, batmobila. Opari ona!
Deustuko Unibertsitateko @loretahurrek aurkezpen hau partekatu du #AdimenArtifizialari buruz: "IA. Ni inteligente, ni artificial"
https://www.slideshare.net/loretahur/inteligencia-artificial-en-las-aulas
🎉HARRO HERRI
👇23.KORRIKAren kanta hemen da
https://youtube.com/watch?v=wXRJVFng4Ug
#23KORRIKA #KORRIKA #HARROHERRI
🌟23.KORRIKAren kanta: HARRO HERRI
🎶Maite Arroitajauregi “Mursego” musikariaren gidaritzapean sorturiko kanta
📹 Amaia Badiola, bideokliparen zuzendaria
🗞️ Irakurri albistea: https://www.korrika.eus/eu/bloga/item/367-23-korrika-kanta-kalean-da-harro-herri-izenburupean
📎https://www.korrika.eus/eu/abestia
#KORRIKA #23KORRIKA #HARROHARRI
Plastiko konpostagirrizko poltsak ohikoak baino toxikoagoak omen dira.
Orduan nora bota behar dira? Errefusara?
Batez ere aldizkariekin datozenak sortzen ditugu etxean.
Etxeko konpostera bota izan ditugu azkenaldian, baina beldurtu gara.
Zuenak nora @argia @GAZTEZULO @elhuyar ?
https://aldizkaria.elhuyar.eus/albisteak/plastiko-konpostagarrizko-poltsak-ohikoak-baino-to/
Korrikako abestia oso #KauKoriKura iruditu zait 😁
Ba @rolariak elkarteak @durangokoazoka -n frogatu berri du Euskal Herriak euskarazko rol jokoak nahi dituela, eta are, jendea hauengatik dirua ordaintzeko prest dagoela.
Albiste bikainak #BurujabetzaLudiko aren hipotesian aurrera jarraitzeko.
@makinamaixu @Taroka @Atopia @adurjokoa Gudamailu, Centauri, Bilboko Gauak, Harriaren Semeak, Pastorola, ZortziMilakoa, Bellum Cretacium eta besteok: oso harro. Segi aurrera.
@Tolosa Oraintxe bertan, datorren urtearen hasieran K-9rako Thunderbird migrazioa planifikatzen ari gara.
Programatzailea eta bideojokalaria.