🏃🏼♀️🌐🏃#Korrika birtuala bihar iritsiko da!
18:30ean Minecraft|eko korrika.gamerauntsia.eus zerbitzarian euskara bideojokoetan zein sarean zabaltzeari ekingo diogu!
Zuk ere parte har dezakezu, etorri gurekin!
EiTB ere Lur4gintzan
Diru publikoarekin.
Donostia eta Bilbo urazpitik (bai!) lotzeko tunel bat ere eraiki behar izan dugu. Zorionez porlana merkea izaten da hauteskunde garaian 😆
🚨 Proiektu hau OSO interesgarria da: informatu, ezagutu, ahaldundu eta borrokatu! #Pribatutasuna
EFF-ren Street-Level Surveillance proiektuak poliziek kaleetan gu zelatatzeko erabiltzen dituzten zaintza-teknologiei buruz https://sls.eff.org/
MOZKORROTUTA: mozorratuta eta mozkortuta egotea.
BBCren tamainako komunikabide batek Mastodoni buruz hau esatea garrantzitsua iruditzen zait, are gehiago "hemen inor ez dagoela" kontuan hartuta.
"Parte-hartze maila benetan pozgarriak izan ditugu [...] Mastodonen. Argitalpen baliokide batzuetarako, X/Twitterrekin alderatuta, Mastodonek parte-hartze zifra nabarmen handiagoak dituela ikusi dugu, bereziki plataformen tamaina erlatiboak kontuan hartuta. Hori, neurri batean, Mastodonen kulturari zor zaiola uste dugu [...]" https://www.bbc.co.uk/rd/blog/2024-02-extending-our-mastodon-social-media-trial
Emateu iruzurgile batzuk ne telefono zenbakia lortuutela: lehengo astian Brasileko zenbakidun Minnie Dyer-ek eskeñi zian galantki lan izugarri ezin hobe bat ta jarraian Erresuma Batuko Stevenek hitzein zian, esanez noiz in nezaken formazioa. Nik borondate on guztia jarri banion ere, hitzeiteai utzi zian. Auskalo, bakizute, broker entrepreneur hoiek.
@porru zure profilean jarrita daukazun argazkiko lekua trenetik ikusten al da? 🤣🤭
@kudea gure Mastodon zerbitzuaren bertsioa oso atzean ari da geratzen. Ezaugarri interesgarri batzuk galtzeaz gain (adibidez mezuak editatzea) segurtasun zuloak daude tartean... Eguneratzeko ze asmo? Eskerrik asko
Ze ona Cory Doctorowren artikulu hau interneten kakaztearen inguruan. Zer den, nola garatzen den, nola egin aurre...
Hezkuntza Kurrilukumean sartzeko modukoa.
Zaila zait gauzak amaitzea, erraz aspertzen bait naiz edozein aferatan.
Helmuga txikiak jartzea konponbidea izan litekeela pentsatu izan dut, baina helmuga horiek tentuz ezarri behar dira eta ez naiz orain arte horretarako gai izan. Urte hasiera honetan helmuga txiki batzuk bete ditut, ea horrela jarraitzen dudan, sua itzali ez dadin.
Okerrena dena den, gauzak nire kabuz egitearen poza eta ezgauza sentitzearen etsipena kudeatzea zait. Iruzurtiaren sindromea indartsua da.
🐢🐘🗺️ Terry Pratchett idazlearen #Mundodisco / #Discworld irakurtzen hasi nahi dut. Zuetako inork irakurri al ditu liburu hauek? Ez dakit nondik hasi. Irakurri dudanaren arabera, 1) pertsona batzuek gomendatzen dute kronologikoki irakurtzea, lehenengotik, 2) idazleak berak gomendatzen zuen kronologikoki irakurtzea, baina hirugarren liburutik hasita, eta 3) beste pertsona batzuek gomendatzen dute "familiaka" irakurtzea. Zuek nola hasi zineten?
Mastodon, egin zure magia. 🪄
Begiratu bultzatu dudan hari hau: https://elk.zone/mastodon.eus/@gerrymcgovern@mastodon.green/111770684858332511
Izugarrizko iturri pila ematen ditu AA eta energia xahutzearen inguruan, ikaragarria da 😑
Programatzailea eta bideojokalaria.