Telebista bere kasa itzali, eta piztu eta itzali hasten zen etengabe. Arazoa egokigailuan egon zitekeelakoan, beste bat erostea pentsatu nuen.
Markaren web dendan ez nuenez aurkitu, bigarren eskuko gauzen online denda batean erosi eta gaur iritsi zait.
Batetik, gustura arazoaren jatorria aurkitu eta konpondu dudalako. Telebista ondo dabil eta pena zen botatzea.
Bestetik, haserre, ordezko piezak aurkitzea baino errazagoa delako zaborretara bota eta berria erostea.
#KonpontzekoEskubidea
"Bideojokoen munduan barneratzen ikas-egoera argitaratu dugu", @Talaioskoop eta @gamerauntsia bidelagun.
Informazioa gure blogean: https://wikimedia.eus/2025/06/bideojokoen-munduan-barneratzen-ikas-egoera-argitaratu-dugu/
Ikas-egoera eskuragarri: https://eu.wikipedia.org/wiki/Atari:Hezkuntza/Wikikasi/Bideojokoen_mundua_barneratzen
Konturatuko zineten oraingo honetan ez dugula irakurtzeko proposamenik eskatu. Zergatik? Nekatu al gara irakurtzeaz? Amaitu al dira euskarazko irakurketa guztiak?
Ba ez.
Ekainean irakurriko dugun liburua mastodon.eus-en bertan adostu dugulako izan da!
Hauxe izango da ekaineko irakurketa:
Iraileko zazpi egun https://paperjale.eus/book/76952/s/iraileko-zazpi-egun
Traola #IrailekoZazpiEgun izango da.
Laguntza, gailu elektroniko batean, pilen tokia, zilindrikoa da, hau da pilak "juxtu" eta bertikalki sartzen dira, tapa kendu dut baina pilak ez dira irteteten, litekeena puztuta egotea pilak. WD40 erabiltzea, ideia ona izan daiteke? ez ditut aukeran pilak lehertu nahi. @txo_elurmaluta @galaipa @zital
Email bat bidali dut galdera konkretu batzuk egiteko zerbitzu publiko batera. Erantzuna oso ondo (eta euskaraz!), baina amaierak grazia egin dit: "Eta eman dugun informazioa zuzena ez bada, eskertuko genuke jakinaraztea, ematen dugun zerbitzua hurrengorako hobetzeko"
Beraz eman didaten erantzuna agian okerra da? Eskerrak ez den hil ala biziko ezer jaja 🤣🤣
Desagertuta telesaila bai euskaraz eta bai gazteleraz grabatu omen dute. Ez dute bikoiztu, eszena bakoitza errepikatu dute.
Horrelako zerbait egiten den lehen aldia? 😮
Bestela ere itxura ona du.
110 milioi jarraitzaile dituen Youtuber bat Linux instalatzeko gomendatzen...
https://www.youtube.com/watch?v=pVI_smLgTY0&ab_channel=PewDiePie
Edukiaren egokitasunaren kritika egin daiteke, baina esan dezakegu oso albiste onak direla software libre eta Linux komunitatearentzat
Ba gaur aspaldi amesten nuen gauza bat egin dut @euwikipedia|n: kalkulagailu bat jarri "Kalkulagailu" artikuluan. Funtzionatzen duen kalkulagailu bat: https://eu.wikipedia.org/wiki/Kalkulagailu
¿Quieres qué te lo entregue en formato Word o HTML?
🫤🤖
Komunikabideei buruzko inkesta bat egiteko deitu didate gaur. Orokorra zen, baina galdera batzuk eitb-ri buruzkoak, beraz pentsatzen dut beraiek agindu dutela.
Espero gabe harrapatu nau, eta orain pentsatuta desberdin/hobeto erantzungo nuke...
Baina hortaz gain, atentzioa (beldurra?) deitu dit azkenaurreko galdera osasun aseguru pribaturik neukan izan dela 🤔
Ez dut bukatu, baina ze ona #Adolescence telesaila. Ukituta noa ohera.
Programatzailea eta bideojokalaria.