🚊 Sakanako udal guztiek, Altsasukoak izan ezik, elkarrekin alegazioa aurkeztu diote AHTren Iruñea-Altsasu azterlanari. Oihana Olaberria eta Gorka Ovejero Arakil eta Arruazuko alkateak dira: "Alegazioak aurkezteak ere herritarren gehiengoa proiektuaren kontra dagoela adierazten du".
🎙️ A. A. I.
🎧 Hizketan:
https://guaixe.eus/sakana/1772043935415-alegazioak-aurkezteak-ere-herritarren-gehiengoa-proiektuaren-kontra-dagoela-adierazten-du
Benga, datorren hilabetean beste planazo bat:
Martxoak 26 17:30 @Torrekua "Bideojoko (mod) garapen tailerra: Software librea erabilita bideojokogintzan murgilduko gara!
Luanti (https://www.luanti.org) joko librearentzako mod-ak egiten ikasiko dugu... Torrekuaren metabertsoa sortzeko!
Bai, bai, serioski. Torrekuaren solarpunk online mundua jarriko dugu martxan!
Edonorentzako: programatzeaz haratago badagoelako marraztea, 3D modelatzea, soinua eta musika, gidoia...
https://torrekua.eus/agenda/ekitaldiak/bideojoko-garapena-2026-03
«Fedibertsoaren atzean pertsonak gaude, ez algoritmoak»
Gaztelu ostatuan #Fedigosaria egin ondoren, indarra harturik eta ideiak bero, @Torrekua eraikinera bidean atera dugu argazkia.
Bileran atera diren ideiekin hari txiki bat egiten joango gara.
#Fedifesta #Fedibertsoa #Orereta #Errenteria #Ingoku #DenokFedibertsora
Historikoki sistema administratzaile bolondres talde txiki batek mantendu du @openstreetmap webgunea, berrerabilitako hardware merkea erabiliz
https://en.osm.town/@osm_tech/116052404531663914
Azken hilabeteetan #AdimenArtifiziala elikatzeko trafikoa izugarri handitu izanaren ondorioz:
1. Gero eta denbora gehiago eskaintzen diote weba botatzea eragozteko babes neurriak hartzeari
2. Hardware gehiago erosi behar dute, puztutako prezioetan, AAren eraginez RAMaren burbuilagatik
https://en.osm.town/@osm_tech/116052377136625335
Aste honetako beste adibide bat: #AdimenArtifiziala entrenatzeko datuak xurgatzean @openstreetmap behera bota zuten. DDOS eraso baten parekoa 100.000 IP baino gehiagotatik. Proiektuko boluntarioei denbora galaraziz
https://en.osm.town/@osm_tech/116052113368747355
Bot "zintzoek" beren burua identifikatzen dute eta webguneak ezarritako arauak errespetatu. Hauek ez, blokeatzea zailtzeko
Okerrena, ez dagoela horretarako beharrik. #OpenStreetMap osoa doan eta arazorik eragin gabe deskargatu daiteke: https://planet.openstreetmap.org/
Zoritxarrez gero eta proiektu interesgarri gehiagotan irakurri ditut antzeko kexak azkenaldian. Oraingoan @linuxminten foroak dira arazoak izan dituztenak "#AdimenArtifizial" deitzen duten hori elikatzeko trafiko izugarria jasan dutelako. Nahikoa da!
"The volume of traffic we receive is extremely high, and it’s mostly coming from AIs, bots, scripts, and web crawlers. It got to the point where our server couldn’t cope and people weren’t able to use the forums."
https://blog.linuxmint.com/?p=4991
«Ingurune digitalak beti eramaten zaitu gaztelaniaz erabiltzera dena» https://www.berria.eus/euskal-herria/euskara-eskuragarri-dago-bai-lehen-pantailan-ez_2152439_102.html
Bozkatu kartel onena... Facebooken.
Esan bezala, Wikipediak 25 urte betetzen ditu 2026 honetan!
Ideia sinple batekin hasi zen: ezagutza biltzea, antolatzea eta libre partekatzea. Eta 25 urte geroago, ideia horrek bizirik jarraitzen du, komunitateei esker.
Egindakoa ospatzeko eta datorrena irudikatzeko unea da. Bideo honek hori gogorarazten digu.
Jarrai dezagun bide hau, ezagutza guztion artean eraikitzen.
@jurzelai Hutsune handia dugula iruditzen zait. Kalterako, gainera, eta alde askotatik: gertatutakoak ikasteko, errelatoa eta memoria sortzeko, ondorioak konpontzeko, hurrengo izurriei aurre hartzeko, dolua egiteko, ikerketa sendotzeko...
RE: https://mastodon.eus/@euwikipedia/115853131475652932
Ea norbaitek lagundu ahal didan.
Nik mugikorra euskaraz dut, eta, lehen, googlen zerbait bilatzean wikipedia beti euskaraz agertzen zitzaidan (Google ere euskaraz bainuen).
Orain google ekiditen dut, eta DuckDuckGo erabili. Zerbait bilatzean, adibidez, "Itoiz, Udako sesioak", gaztelaniazko wikipedia agertzen zait (bestela, normalean ingelesezkoa). Ez dago formarik DDG-n aldatzeko, ezta?
Zuek zein bilatzaile erabiltzen duzue?
@zital @txerren @erral @urtzai ETBko 7 plataforma ezberdinetako eduki guztia batzeko asmoz plataforma berri bat sortu dut. Orain 8 plataforma ditugu! 😂
https://xezpeleta.github.io/eitbhub/
Orain aurrekoan elkarbanatu nuen trikimailu horrekin ongi litzateke html player batekin edo Kodi bidez eduki guztia eskuragarri izatea, zuzenean ikusteko eta deskargatzeko.
PD: baita ere blacklist bat jarri, El Conquis eta holakoak ezabatzeko! 😅
Programatzailea eta bideojokalaria.