Erakutsi berriagoak

TELEKOMUNIKAZIO SARE PUBLIKO-KOMUNITARIOAK

Irungo |n bildu gara egitasmoaren baitan, @ehkom eta Onarorekin batera interneterako eskubidea eta aldarrikatzeko.




Jarraitu🧵

TELEKOMUNIKAZIO SARE PUBLIKO-KOMUNITARIOAK - Lan saioa

BDSKoop-ek antolatzen duen egitasmoaren baitan interneterako sarbidea eta, orohar, telekomunikazioetarako eskubidea aldarrikatu nahi ditugu.

🗓️Ostirala 21
🕕18:00
📍Irungo Palmera Monteron

izarkom.eus/telekomunikazio-sa

@zital

Zure trasteak beti hartzen ditugu oso gustora, bai horixe!!

Milesker!!

@Joxemiel

Apirilak 6-7-10 – Herrigintzarako egunak.

🏕️Izarkomen egutegiaren arabera egun hauek Euskal Herria ezagutzeko jaiegunak dira.

☎️Egun hauetan arreta zerbitzurik ez da izango baina Elorrioko Gazte Topagunean aurkituko gaituzue!!

✊Aurkitu Izarkomen mahaia eta etorri kide egitera!

Izarkom (r)en bultzada

IZARKOM, 5 Urtez Euskal Herria Telekomunikazio Burujabetzan Ahalduntzen
"Izarkom, berez, herrigintzarako proiektu bat da, hau da, herri batek edo gizarte batek, bere telekomunikazio zerbitzuak nola jaso nahi dituen erabaki eta lantzeko proiektua da."

@izarkom

bdskoop.eus/izarkom/

@mikelgs

Zerbitzari (makina) propioa duzunean, baina etxean izan ordez, horretarako prestatuta dagoen rack batean jartzeko aukera eskaintzea da housinga, argindar horniketa jarraitua bermatuz eta Interneterako banda oso zabaleko irteera eskainiz.

Aizu @mikelgs , gure bulegoan belarria jarria duzu, ala? 😁😁 Bazkideoi Hosting, housing zerbitzuak eta Nexcloud gordailua eskaintzeko prestaketa lanetan gabiltza, bai. Baina ei, oraindik sekretua da.. 😅😅

Bazenekien Lapurdiko eta Gipuzkoa ekialdeko kostaldeko euskaran gehienbat arrantzarako tresnak gordetzeko erabiltzen den biltegi edo sotoari Xaia deitzen diogula, Gaskoierako Chai hitzetik hartua? Ba hori, laister Xaia.eus

💾💾💾

@okerreko

Honen aurrean ezer gutxi egin dezakegu oraingoz. Sentitzen dugu eragindako eragozpenak. Gaur jada datuak birkargatuta izan beharko zenituzke.

Beste zer edo zer behar izanez gero lasai idatzi! Ongi izan!!

Kaixo @okerreko !

Sare mugikor propioak eraiki ezinaren ajeak dira. Sare mugikorren hornitzaileek beraiek mugatzen dute abiadura, kontratatua dagoen datu kopurua gaindituz gero. Hau sare mugikorren jabeek sare horiek erabiltzen ditugun operadore guztioi egiten digute. Kontratatua dagoen datu kopurua gainditzean Gb 1 gehiago erabili dezakegu, baina abiadura baxuan, eta "oparitutako" Gb hori gainditzean aldiz datuak blokeatzen dizkiote linea horri...

ROAMING TARIFA BERRIAK
🌄Oporrak ate joka eta gutariko asko bidaiak antolatzen gabiltzanez, uste dugu artikulu hau lagungarria izan daitekela:
R1: etxean bezala🏠
R2: tarifa hobetua baina kontuz❗️
R3: bilatu WIFIa edo itzali 😉

izarkom.eus/hauek-dira-roamig-

Izarkom (r)en bultzada

Eta guk hemen ere erantzungo dugu!

Eskerrik asko @Ziharae !
Gure kide eta bidelagunek ez duzue gutxiagorik merezi!... 😜

mastodon.eus/@Ziharae/11008391

Izarkom (r)en bultzada

Hemen ere esango dut @izarkom eko bazkide izateko arrazoiak mila dira, baina eskaintzen duten arretak ez dauka preziorik

Gaur Flandriako ikasleen bixita izan dugu BDSKoop eta Mondragon Unibertsitatearen eskutik.
-ren garrantzia eta -ren baitan egiten dugun jardunari buruz iritzi eta esperientziak elkarbanatu ditugu.✊

[JAIEGUNA] Martxoaren 18a egun seinalatua da gure egutegian: duela 152 urte, gaurko egunez abiatu zen Parisko komuna eta herri gobernantzak ospatu eta aldarrikatzeko eguna da Izarkomen.
Kontsultatu hemen gure egutegia👉izarkom.eus/2023-lan-egutegia/

M8 JAIEGUNA DUGU IZARKOMEN

Egungo zaintza sistema irauli behar dugulako, lelopean Euskal Herriko Mugimendu Feministak hiri, herri eta auzoetan deitutako mobilizazioetan parte hartuko dugu!


Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea