Erakutsi berriagoak

MILA ESKER
Izarkom komunitateko kide izateagatik!

Arrasate Euskaldun Dezagun elkartearen baitan emakumeontzako gune euskaldunak sortzeko helburu nagusiarekin 1985ean sortu zen Ekin Emakumeak taldea, emakumeon jabekuntzan euskaraz eragiteko asmoaz.

Ekin Emakumeak Izarkom kide da!
Zu zeren zain zaude?

Gaur, urtarrilak 6, lan eguna dugu izarkomen.

Izarkomen lan egutegi propio bat dugu, gure baloreekin bat datorrena.

Honenbestez ez dugu jaiegun arrotzik zein erlijioekin edo zapalkuntzekin zerikusia dutenik ospatzen.

Horregatik, gure arreta bide guztiak zabalik izango dituzue.

MILA ESKER @udalbiltza
Izarkom komunitateko kide izateagatik!

Udalbiltza Euskal Herriko udalen partzuergoa da, Euskal Herria nazio gisa hartzen duen erakunde publiko bakarra. Euskal Herri burujabea eraikitzeko bidean, udal eta eragileekin elkarlanean hainbat proiektu garatzen diharduena.
Udalbiltza Izarkom kide da!

Zu zeren zain zaude?

@soniagerein orain bai.
Ez dakigu lehenago arazoak eman ote dituen, baina irain entzuten da.

-n gertatzen ari denaren inguruan infomazioa zabaltzeko, plataforman Venezuelako Radio Nacional de Venezuela jarri dugu entzungai.

Web bidez ere streaming.mediacast.pro/audio/ helbidean entzun daiteke

Medioren batek denbora errealeko audioa behar izango balu, RMTP seinalea sortzen ari gara
rtmp://streaming.mediacast.pro/audio/RNV helbidean

Izarkomek eta Onarok beste hainbat eragilerekin batera osatu eta eskaintzen duten online bidezko telebista zerbitzuen plataforma da BEGIZTA

Euskal Herriko tokiko telebistei herritar guztiengana heltzeko zubia eta aldi berean herritar guztiei Euskal Herrian sortzen den eduki guztietarako sarbidea eskaintzen die

MILA ESKER @HamaikaTb Izarkom komunitateko kide izateagatik!

Euskal komunitateari zerbitzua eskaintzen dion hedabidea da, komunikazio esparru zabalean euskal nazioa egituratu nahi duena konfiantzazko informazioa eskainiz.

Hamaika Telebista Izarkom kide da!

Zu zeren zain zaude?

@ekaitz_zarraga @zital
Txol ondo zainduko zaitugu

*Beste guztiak zaintzen ditugun moduan 😉

@ekaitz_zarraga
Animo, oso erraza da!
Eta zalantzarik izanez gero Arreta Sailera deitu lasai, 900 909 777 telefonora, astegunetan 10.00etatik 14.00ak bitartean! @zital

@ekaitz_zarraga
Konexio aurreratua zerbitzarien konexiorako aholkatzen dugu gehienbat, bestela ohiko konexioa nahikoa izan ohi da.

Momentuz ez dugu IPv6 eskaintzen, baina epe motzean Konexio Aurreratuan eskaintzeko asmoa dugu.

Edozein zalantza edo galdera izanez gero lasai idatzi!
@zital @erralin

Aupa @ekaitz_zarraga
Bi konexio mota eskaintzen ditugu:
1. Ohikoa: 300 Mb/s, 600 Mb/s eta 1 Gb/s.ko abiaduretan. Printzipioz CG-NAT barruan ematen da, baina ez dago arazorik CG-NATetik ateratzeko eta nahi izanez gero bideragailua bridgeatzeko ere ( @zital ek duen moduan). IP estatikoa ere jarri dakioke (prezio gehigarriarekin).

2. Aurreratua: 100 Mb/s, 300 MB/s, 600 Mb/s eta 1 Gb/s.ko abiaduretan. Latentzia oso txikia, IP estatikoa eta Mikrotik bideragailu erabat konfiguragarriarekin.
@erralin

ONGI ETORRI @arturocampionika
Eta eskerrik asko Izarkom komunitatea sendotzera etortzeagatik!

Euskaraz ariz ikastea, eta euskaraz aritzeko ikastea helburu du Arturo Campion euskaltegiak, ahal den jende gehiena euskaldundu ahal izateko.

Iruñeko Arturo Campion IKA euskaltegia Izarkom kide da jada!

Zeren zain zaude?

@ekaitz_zarraga mila esker abisuarengatik.
Zerbitzarian aldaketak egiten ari gara eta ...

Izarkomek ere ASKE izan nahi dugulako
larunbatean Atarrabian izango gara.

ONGI ETORRI
Eta eskerrik asko Izarkom komunitatea sendotzera etortzeagatik!

Ikuspek estrategia, diseinua eta sormenarekin jolasten du bezeroen helburuak lortzeko, eta Erronka handiei aurre egiteko gai den lan-taldea da.

Ikuspe sormen estudioa Izarkom kide da jada!

Zu zeren zain zaude?

🎄 Gabonetako kanpaina bete betean burutu dugu Izarkom eskolako 4. saioa. Mirene Berian pediatra eta altxa buruako kideak ohartarazi digu pantailek haur eta gazteen osasun eta heziketa hankaz gora jarri dezaketela 🎁 Beraz, bi aldiz pentsatu opariak egin baino lehen! Laster Hamaikan ikusgai 📺

@HamaikaTb @enpresabidea

ONGI ETORRI
Eta eskerrik asko Izarkom komunitatea sendotzera etortzeagatik!

Bilbon dugu epizentroa duen eta ‘escape’ esperientziak lantzen espezializatutako enpresa da, batez ere, aire libreko escape room jarduerak. Epikana diziplina anitzeko talde profesional batek osatzen du, eta hainbat urteko esperientzia dugu mekanika eta gai askotariko jokoak egiten.

Epikana Izarkom kide da jada!
Zeren zain zaude?

Zorionak Leire G.
Zuretzako DA! @errigora ren saskia eta @izarkom materialarekin osatu dugun saria.
Emailez jarriko gara zurekin harremanetan.

Mila esker zozketan parte hartu duzuen guziei.
‼️

Izarkomek gure lan egutegia irizpide laikoen arabera antolatzen dugunez, gaur lan egun arrunta dugu geurean, beraz, bai @durangokoazoka n eta bai geure bulego eta arreta puntuetan normaltasun osoz ari gara lanean.

*Oharra: astelehenak dituen aje guztiekin, baina lan egun arrunta

Meloi berri bat irekiko dugu Izarkom eskolako 4.saioan: "Pantailen inpaktua haur eta gazteengan". Mirene Beriain pediatra eta altxaburuako kidea gonbidatu dugu honi buruz mintzatzeko:

🗓️ Abenduak 17
🕛 19:00
➡️ izarkom.eus/ekitaldiak/pantail

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea