Euskal Herrian proiektu eraldatzaile askok, loratzeko, ezinbestekoa dute (dir)ureztatzea.
Proiektu gehiago ureztatu ahal izateko bazkide eta aurrezki gehiago behar ditugu @koop57eh n. https://koop57.eus/geure-aurrezki-apurrekin-mundua-alda-dezakegu/
Biziola, bizitzaren fabrika
GOGOETA
https://www.enbata.info/articles/biziola-bizitzaren-fabrika/
Biziola irabazi asmorik gabeko eta gizarte ekimeneko kooperatiba da, Lazkaon kokatua. Goierri eskualdeko herritarrak eta ekonomia sozial eraldatzaileko eragileak saretu nahi ditu, eskualde burujabeago, iraunkorrago eta orekatuago baten bidean proiektu zehatzak gauzatzeko.Biziolako Kontseilu Errektoreko kidea den Andoni Mikelarena Urdangarin Beasaindarrak Enbataren galderei erantzuten die. (...) @Biziola @mrafundazioa @birasuegi
Gogratu bihar hasten dela #EguneanBehin jokoaren 17. denboraldia, eta #IzarkomLiga taldean astero tixerta zozketatuko dugula Ligako partehartzaile guztien artean.
Izarkom Liga taldean parte hartzeko kodea 99C64A da.
Jokatu gurekin eta lortu zure tixerta!
👋 ONGI ETORRI Ataungo Udala
Mila esker Izarkom komunitatea sendotzera etortzeagatik!
Ataungo Udala Izarkom.eko kide egin da eta hemendik aurrera izarkomek kudeatuko ditu Udaleko telefonia eta internet zerbitzuak.
Zu zeren zain zaude?
Izan kide! 👉 https://www.izarkom.eus/izan-kide/
Gaur zortzi, datorren astelehenean hasiko da Egunean Behinen 17. denboraldia, @Euskaraldia izango da denboraldiko babeslea
Izarkomek bat egiten du iazko martxoaren 14an, Korrika baliatuz, zirkulazio askea debekatuta zuten 36 lagunei muga zeharkatzen laguntzeko antolatu zen desobedientzia zibileko ekintzarekin.
Ekintza honen ondorioz 7 lagun epaituko ditu Frantziak datorren urtarrilaren 28an, pertsonen trafikoko talde antolatuaren ustezko delitua egotzita.
Autoinkulpazio kanpainarekin bat egin nahi duzu, baina ez dakizu nola egin?
Etorri Izarkomek Irunen duen bulegora eta sinatu hemen.
@zital
Argibide edo laguntza gehiago nahi izan ezkero, idatz zuzenean Arretara eta talde teknikoa zurekin harremanetan jarriko da. Ongi izan!
Kaixo @zital
Begiratu egin beharko genuke ea router hori goiburuetako Huawei OLTekin bateragarria den, baina printzipioz ez dugu uste. Guk dakigunez Huawei, Nokia/Alcatel eta ZTE daude homologatuta goiburu horientzat eta Ubiquitiren Ufiber Nano G-k ere funtzionatzen du perfil egokiarekin.
Routerra aldatu nahi izanez gero, egokiena marka horietako ONT bat jarri eta ondoren nahi den router neutroa jartzea litzateke, baina honek arazotxo bat dakar, horrela telefono finkoa desgaitu egiten dela...
🎄ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!
Neguko solstizoan hainbat jai egun ditugu Izarkomen:
21 Neguko solstizioa.
24 Mari Domingi gaua.
25 Eguzkiaren berpiztea.
31 Urtezahar gaua.
Egun hauetan urgentziaren bat izanez gero, bidali SMSa 693922997 zenbakira.
Gaur @izarkom en Ez-Ohiko Batzar Orokorra egin dugu, Estatutu sozialen zenbait artikulu moldatzeko.
Milesker presentzialki nahiz telematikoki parte hartu duzuen bazkide guztioi.
@igebara Iparraldean Izarkomen zerbitzuak eskaini ahal izateko Europar Kooperatiba bihurtzeko pausuak ematen ari gara. Ea hori ere lehen bait lehen egiten dugun...
@igebara Nextcloudarena aurten egin nahi genuen proiektua da baina azkenean telebista plataformari eman behar izan digo lehentasuna. 2025ean abian izango dugu Xaia biltegia!
Ama* Eme* Ume* | Dispositibo digitalak
Noiz da momentu ona telefono bat emateko haur edo nerabe bati? Zein jarrera izan behar ditugu helduok?
@HamaikaTb ko saioan solasaldia egin dugu.
🔗 Osorik 👉https://www.hamaika.eus/saioak/podcastak/m/izarkom-dispositibo-digitalak.html
@elkarteaparean
📗 💿 Horrez gain, Durangoko Azoka izan da asteko hizketagai nagusia
🪺 Urtero bezala Kabi@ gunean hainbat ekitaldi interesgarri egin dira. Esaterako, "BerPiztu ordenagailu zaharra" tailerra eman dute Elkarteneteko kideek
https://iametza.eus/hodeia-ez-da-existitzen/behategia/albistea/kabi-2024-durangoko-azokan-eremu-digitala-pentsatzen-eta-garatzen/
📺 Begizta izeneko Internet bidezko telebista plataforma ere Kabi@-n aurkeztu dute @izarkomek eta Oñatiko Onaro telekomunikazio operadoreek. Euskarazko kateek izango dute lehentasuna
https://iametza.eus/hodeia-ez-da-existitzen/behategia/albistea/izarkomek-eta-onarok-internet-bidezko-telebista-plataforma-bat-sortu-dute/
@izarkom Ederra #onati-ko udala telekomunikazio lanetan egiten ari dena, herriko barne-zuntz egitura erabiliz, koste oso baxuko Internet eta telefonia finkoko zerbitzua eskaini, herritik kanpo diren baserri ia guztietan Interneta zabaldu, eta #Izarkom-ekin batera telefonia mugikorra eskaini. Orain, hau dakarzue batera.
Hemen gaude, @durangokoazoka n @izarkom en inguruko informazioa ematen.
Bazkidetu nahi baduzu edo beste edozein duda argitzea nahiko bazenu, pasa zaitez Goienkale 41 postutik eta plazer handiz artatuko zaitugu.
TDTko kanal guztiekin batera, euskarazko tokiko telebistak ere izango dituen telebista plataforma izango da #begizta. Euskarak ere dagokion lekua izan dezan audiobisualetan.
#Onaro_Onati
@izarkom
https://www.berria.eus/komunikazioa/izarkomek-eta-onarok-internet-bidezko-telebista-plataforma-bat-sortu-dute_2134410_102.html
Izarkomek eta Onarok Internet bidezko telebista plataforma bat sortu dute
https://www.berria.eus/komunikazioa/izarkomek-eta-onarok-internet-bidezko-telebista-plataforma-bat-sortu-dute_2134410_102.html
Euskal Herriko telekomunikazio kooperatiba - Euskal Herrian telekomunikazio eredu aske eta eraldatzailea sortuz