Erakutsi berriagoak

@Suagaar Mastodonen ehundaka instantzia dituzu eta ziur zuk zabaldu nahi dituzun ideiekin bat egiten duenik ere badagoela, baina erabilera arauetan azaltzen dugun gisan, gurean ez dira genero diskiminazioa edo sexu-orientazioaren araberako diskriminazioa, edo haien defentsa egiten duten mezurik zabalduko.

@Suagaar Instantzia kudeatzen dugun taldekideon artean adostutako erabilera arauak oso gardenak izan dira hasieratik eta mastodon.jalgi.eus/about/more estekan ikusi ditzakezu. Hortaz, ez zaigu zilegi iruditzen instantzia honetan izena ematerakoan onartutako erabilera arauak urratu eta ondorioak zentsura eta mehatxu gisa salatzea.

@Suagaar Kaixo. mastodon.jalgi.eus zerbitzariko erabilera arauetan jartzen dugun moduan, zerbitzarian ez dugu genero diskiminazioa edo sexu-orientazioaren araberako diskriminazio, edo haien defentsarik onartzen.
Trans komunitatearen aurkako mezuak bidaltzen jarraituz gero mezu horiek ezabatzea beste aukerarik uzten ez diguzula helarazten dizugu.

RT @izarkom@twitter.com

@agara@twitter.com Eredu hori ari gara sustatzen -en. Gure esku dauden zerbitzu guztiak @goiener@twitter.com-en argindarraren elikatutako datu-zentru autonomo propio batean uztartzen ditugu; bai zerbitzu propioak eta baita ere mastodon.jalgi.eus bezalako albo ekimenak.

🐦🔗: twitter.com/izarkom/status/134

@galaipa
Eposta zerbitzariarekin arazo bat izan dugu baina dagoeneko konpondu dugu. Barka eragozpenak.

@galaipa
Email zerbitzarian akatsen bat ote dagon begiratuko dugu. Milesker abixuarengatik

Dozena bat spam kontu baina gehiago ezabatu ditugu. Dirudienez beste instantzietan ere berdina gertatzen ari da.

Spam konturik ikusten baduzue jakinarazi mesedez

@admin Gurean ere sartu zaizkigu. Momentuz, segurtasun moduan erregistro berrientzat beharrezko onarpena jarri dugu...

3.1.3 bertsiora eguneratu dugu zerbitzaria. Bidean arazotxo batzuk izan ditugu eta ordu pare batez blokeatuta geratu da, baina berriro gara abian!

@txikillana
Duela egun pare bat 3.1.2 bertsiora eguneratu genuen zerbitzaria eta agian horrek ohartugabeko eraginen bat izan du. Begiratuko dugu.

Arratsalde on tootherria!

3.1.1 bertsiora eguneratu dugu gure instantzia.

On egin!

@atxamart @3tirttezubiaga Guk dakigunez, fedilab-ekin egin daiteke baina web bidez ez dago aukera hori. Zuek ba al dakizue, @admin?

Oraindik gnusocial.net -en geratzen zen jendea irakurri ahal izango dugu jada:

gnusocial.net/main/public

Nodo hau erabiliz hasi da federatzen, azkenean!

Aupa @admin!
Guk espreski baliogabetuta daukagu joeren traola zerrenda, instantziaren balioekin bat ez datozen joera jakin bateko mezuen zabalpena ahalbidetu dezakela iruditu bait zitzaigun.
Kontatuko diguzue zuen esperientzia gai honekin...🙂

Parece ser que a la gente se le olvida que esto es una red federada. Un conjunto de servidores (con sus propias reglas), que interactuan entre sí.

¿Quién dijo que esto es un remanso de "puedo opinar, decir y mostrar lo que quiera"? Nadie. Si tú has llegado aquí con falsas expectativas, es tú problema.

Elige tu instancia con cautela, lee sus condiciones, y si ninguna te convence, te abres la tuya. No hay excusas, no necesitas ni saber programar, ni ser administrador de sistemas: https://masto.host/

Ahí tienes la libertad. La libertad de elegir o crearte tu hueco en esta red federada.

@kudea Mastodon.jalgi.eus en gitxi gara, baina emotikono moloienak daukaguz! :anarkherria:

@Suagaar Udaberriko loreak azaldu baino lehen izango duzu horren aukera!😁 😁

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea