@arasanse @argia Arraioa! Saria txandaka eduki beharko dute @admin eta @kudea ek, antzinan portaleko amabirjinekin egiten zen bezala. 😂

🏆 @argia sarien 2023ko Interneteko saria Mastodoneko euskal komunitateentzat izan da:
▪️Mastodon.eus @iametza, @AzkueFundazioa, Laborategia.eus, @puntueus eta @Talaioskoop|en artean martxan jarrita
▪️Mastodon.jalgi.eus @izarkom@mastodon.jalgi.eus-ek abiatua

🔴 Interneteko Argia Saria euskal Mastodon komunitateentzat! Sare sozial libreak eta euskaldunak dira mastodon.jalgi.eus eta mastodon.eus komunitateak. #argiasariak

Zorionak hemengo toot-lari guztiei!

Kaixo @AVU_Osoro ! Ez dizugu oso ongi ulertzen non txertatu nahi dituzun Pixelfed edo Mastodonen sinboloak... Adibide bat ematerik?

Kaixo @AVU_Osoro !

Guk ez dugu arazorik nabaritzen. Fedilab, Tusky eta Mastodon app ofizialarekin frogatu dugu eta arazorik gabe ikusten ditugu bideoak pantaila osoan.

Agian zure mugikorraren zerbait izango da??

Aupa @AVU_Osoro

Jakinarazpenak desgaituta genizkian eta ez genian hire mezua ikusi... Sentitzen diagu. Gaitu diagu jada :hikaldia: txapa!

@desertorea

Gaurko gai nagusia ikusirik, https://mastodon.eus-ek egin duen :sorioneku: emojia gehitu dugu gure emojien bildumara

@iayestaran

Erabiltzaileren batek soilik euskarazko mezuak ikusi nahi izanez gero,bere kontuaren ezarpenetan hizkuntzaren inguruko iragazki bat sortzeko aukera ematen da.

@oihan

@iayestaran

mastodon.jalgi.eus instantziaren hizkuntza euskara da, ondorioz, bertako erabiltzaileak euskaraz jardutera animatzen ditugu. Bide beretik ere, administrazio taldeak (@kudea) euskaraz soilik bidaliko ditu mezu eta erantzunak. .

Haatik, erabiltzaileren batek beste hizkuntzaren bat erabili nahi izan ezkero, ez zaio horretarako mugarik jarriko, baina kontutan izan dezala bertako hizkuntza euskara dela.

@oihan

Kaixo @iayestaran !

Bertako arauetan jartzen dugun moduan, Jalgi instantziako hizkuntza euskara da eta aurrerantzean ere hala izatea nahi dugu.

Haatik, ulertzen dugu Fedibertsoan hizkuntza ugari erabiltzen direla eta beste instantzia batetako norbaitekin mezu truke bat izanez gero, ziurrenik euskara ez den beste hizkuntza bat erabiliko dugula horretarako. Hortaz, Jalgi instantzian euskaraz toot-atzera animatzen dugu jende guztia, baina ez da beste hizkuntzak erabiltzea "zigortzen".

@oihan

@galaipa
4.0.0 bertsioa argitaratzeko zain gaude. Kaleratu bezain pronto eguneratuko dugu gure instantzia.
Ongi izan!

Aupa @Loko_Bortx !!

Jarri dugu jada! :nafarroa:

Beste emotikonoren bat jarri nahi baduzu bidaliguzu eta jarriko dugu!!

Laster 'etxe' berria izango du zerbitzariak eta aurrerantzean arazo gutxiago izatea espero dugu

Erakutsi haria

Zerbitzariaren -k uste baina lan gehiago eman digu baina oraingoan bai, oraingoan egonkortu dugu eta berriz martxan dago...
Barka eragozpenak!...

Gaur goizean bat izan dugu Mastodon zerbitzarian, baina dagoeneko martxan da berriro!
✊ ✊

@txikillana
Minutu bateko gauza izango zela pentsatzen genuen eta horregatik ez genuen aurrez abixatu, baina horrelakoetan ohi den bezela, dena berriro muntatzean torloju batzuk soberan soberan geratu zitzaizkigun... 😁😁
Hurrengoan aurretik abixatuko dugu!!

Atzo mastodon.jalgi.eus Mastodon 3.4.3 bertsiora eguneratu genuen. Arazorik sumatzen baduzue abisatu iezaguzue.

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea