@UnaiFdB Berri txarrak Aluaraba leiho-instalazio enpresarentzat

@xpil@fosstodon.org Didn't know Safari was so popular in Greenland.

@Anaisni Jo, maite ditut halakoak 😍 Araban eta Nafarroa erdialdean halako milaka euskal hitz fosildu daude tokiko erdaretan, eta asko galtzen hasiak dira. Zorionez, horietako asko ondo dokumentatuta daude.

@gorka_bm Entzunda daukat badakiela Teslaren akzioak pikutara doazela, ke salmenta hutsa delako, eta $44bn horiek gastatu nahi izan dituela balioa galdu aurretik. Nolanahi ere, ziur nago pentsatzen zuela (duela?) Twitter errentagarri bilakatzea erraz egingo zitzaiola berari, jeinu handi horri.

@hedoi_etxarte berdin zait euskalkia edo batua, baina alfabeto baskoian izan behar du.

@gorka_bm @txerren Benga, serio jarriko naiz.

Ulertzen dut diozuna, eta giro lasaiago/zintzoago/gertukoagoa eskertuko dut, baina esan duzu "hitz egiteko sartzen zarela, ez posizio bat defendatzeko", eta dei egidazu arraroa, baina nik hitz egiten dudan askotan... posizio bat defendatzen dut 😌

oihan (r)en bultzada

@AVU_Osoro Iepa, Aitor. Milesker! Bale, baina hala eginda ez nuke Eskoziako zerbitzari batean argitaratuko, egile bakarrari bota baizik, eta haren bertxioa-edo beharko nuke. Gehio inbestigatu beharko dut 🤔

Aizue, hasiberri baten zalantza tontoa: erabiltzaile bat instantzia batean baino gehiagotan egon daiteke, eta mezu zehatz bat honetan edo hartan argitaratu?

Ze demagun egunen batean idatzi nahi dudala eskoziar futbolaz, edo Estatu Batuetako hauteskundeez, edo katalanaren dialektologiaz... (hirurak ala hirurak adibide guztiz, er... fikziozkoak) eta halakoak agian beste zerbitzari batzuetako jendeari botatzeak zentzu handiagoa dauka "nirean" baino 🧐

@gorka_bm oso gai interesgarria da. Bere garaian apurtxo bat hobeto ulertu nahian zergatik Irlandar bipartidismoa gorpuzten zuten kanpotik ikusita antzekoak diren bi alderdi kontserbadorek, honetara ailegatu nintzen. Idazlea FGko kidea da, beraz ez nuen karikaturarik espero, eta zertxobait ikasi nuen. Urteak ditu eta akaso lan modernoago/osoagoren bat egongo da, baina tira.

@birasuegi Milesker! 1. saiakeran hanka sartu dut eta ez dut aurkitu aukera, hurrengoan probatuko dut. Jakin beharreko desberdintasun logistiko inportanterik? 😂

Kaixo ta eskerrik asko jarraitzen hasi zaretenoi! Oraindik ez diot honi neurria hartu, baina pentsatu dut hobe zela txoritxoa hondoratu aurretik hastea. Ea zer moduz.

(hemen ere ez dago editatzeko botoirik, ezta?)

mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea