Aizue, hasiberri baten zalantza tontoa: erabiltzaile bat instantzia batean baino gehiagotan egon daiteke, eta mezu zehatz bat honetan edo hartan argitaratu?

Ze demagun egunen batean idatzi nahi dudala eskoziar futbolaz, edo Estatu Batuetako hauteskundeez, edo katalanaren dialektologiaz... (hirurak ala hirurak adibide guztiz, er... fikziozkoak) eta halakoak agian beste zerbitzari batzuetako jendeari botatzeak zentzu handiagoa dauka "nirean" baino 🧐

@oihan esango nuke (ez dut oso garbi e!) mastodon.scotland.uk.com eko norbaiti lotu beharko diozula mezua, hango jendearekin eragiteko. Baina zurean ere ikusiko da mezu hori.
Edo traola bitartez "CelticSuporters" edo auskalo jarriz.

Jarraitu

@AVU_Osoro Iepa, Aitor. Milesker! Bale, baina hala eginda ez nuke Eskoziako zerbitzari batean argitaratuko, egile bakarrari bota baizik, eta haren bertxioa-edo beharko nuke. Gehio inbestigatu beharko dut 🤔

Kaixo @oihan

Bai, nahi duzun instantzia guztietan eman dezakezu izena. Erabiltzaile ugarik egiten du hori. Horren "arazo" bakarra zure izenaren bilaketa eginez gero zenbait kontu ezberdin agertuko direla eta bioan ez baduzu zehazten kontu bakoitza zein motatako (edo hizkuntza) tootak bidaltzeko erabiltzen duzun, zu jarraitu nahi zaituenarentzat nahasgarria izan daitekeela...

@AVU_Osoro

@oihan @AVU_Osoro Ondo ulertu badut gakoa jarraitzen zaituen jendean dago. Eskoziar batek jarraitzen bazaitu hura jarraitzen dutenen lerro federatuan agertuko dira zure txioak, ezta?

Ez dakidana da posible den (edo nola) mezuak instantzia batzuetara mugatzea.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea