Maltzurkeri bat okurridu jata: nere etxian ez dago ohitturarik, baiña nere lagun askok (familia erlijiotsuetakuak edo) "baietz" esateko "como hay Dios" esaldixa erabiltzen dabe. Ba igual ni be hasiko naiz hori erabiltzen, baiña "ezetz" esateko. 😈
@txikillana Bizilagun bat izan genuen aspaldi, Vita izenekoa, eta harek 'como no hay dios' erabiltzen zuen... Auzoko bilera batean, beste bizilagun batek bilera utzi zuen, aserre, espresio horrek mindu zuelako. XD
@GariGaraialde Bai, jaungoikozale askok azala oso fina dute. Guk haien fedearen dogma txoroak bai, naturaltasunez eta txintik esan gabe tragatu behar ditugu. Baina alderantziz denean... ai!
@txikillana
Txikitan "va a misa" esamoldeak zerbait aspergarria edo garrantzi gabekoa zela esan nahi zuela uste nuen. Entzun bakarrik ez, erabili ere egiten nuen noizean behin. Nahasmen asko sortzen zizkidan. Erraza dirudi, baina kosta zitzaidan ikastea 😂