@porru Eta software librea sustatzen duen talde horren baitan, gauza beretsua: nahiago dute googlezalearen nahietara makurtu, hura "molestatzea" baino.
@porru Beno, 19 euskaldunek ez dute bere hizkuntza behar den beste estimatzen; horretara, "ez molestatzeagatik", nahiago dute bere gogoa tragatu, eta erdaldun bakarraren erosotasuna ez urratzea, beste 19ak gazteleraz egitera bultzatuz.
@porru Billeretan 20tik batek euskeraz ez jakitziangaittik erderaz egittian parekua. Norbere autoestimuaren neurria.
@desertorea @aldatsa Albiste beltza. Ardi elektrikoa sentitzen naiz, iragarritako norabidean doan artalde elektrikoaren norabideari uko egin ezin diona.
@jon Nik blogian, zeozer esateko dakatenian bakarrik idazten dot. "X denporan behin" idazteko erabakixa hartuko baneu, derrigortasunak berak gogua kenduko lestake. 😀
@desertorea Kristoren grazia egiten didan auzia da. Lekeitioko Eroskin ere, torsonudisten aurkako kartelak apropos ipintzen dituzte, alegria guztiarekin ibiltzen diren atzerritarrei zuzenduak. 😂 Eta niri ez zait gaizki iruditzen torsonudismoa, e? Halere, beste ñabardura bat: emakumeek ere gauza bera egitera, seguru nago horrela dabiltzan askori ez zitzaiokeela ongi irudituko...
Oin barriro irakorritta, artikulu inkietante xamarra urten jatan. Dibertsitate funtzionaldun herritarren destinu aldakorra, garaien arabera. http://abante.eus/cornelio-putxaputxa/
@desertorea Ze arrrrrraaaio da hori????? 😂 Euskal Herri osoko bariante, saihesbide eta kunetetan ibiltzen diren jubilatu petxonudistak ere mugimendu ultra.honen partaideak ote?
@tarteka Espero que no haya pasado a mejor vida con la cafetera llena y bullente, sobre tus pies descalzos.
ETA-K BILDUTAKO ARTELAN GALDUAK | Kultura | Berria https://www.berria.eus/paperekoa/1959/032/001/2021-05-30/eta-k-bildutako-artelan-galduak.htmeta-k-bildutako-artelan-galduak.htm
Fito Eraso hil da, azken-azken momentura arte #zientzia eta #ingurumena lantzen aritutako #speleo laguna. http://euskalespeleo.com/adolfo-eraso-romero/
@darkanael Así que esta noche vamos a tenerte al teclado hasta "las pequeñas horas" (como se dice en euskera).
Sci-Hub, artikulu zientifikoak sarean librean banatzeko tresna desagertzeko zorian. Hura salbatzeko deia: https://sustatu.eus/1622123026
Ipar Euskal Herriko tipo bat ezagutu dot: euskalduna, euskaltzalia -moderatua, sare sozialetako interbentziño gehixenak frantsesez egitten dittu-, eta oin enterau naiz... hauteskundietan Le Penen alderdixari botua emoten detsala!! Gero eta interesgarrixaguak egitten jataz halako elementuak (Hegoaldian be Vox-i botua emoten detsen euskaldunak barne).
@desertorea @izaro Nik? Pajinen orden naturalean. Eta liburu erdia irakurria nuela konturatu nintzen Kortazarren proposamenaz... eta hala, berriro hastera (horrela askoz ere hobeto ulertzen delako).
@izaro @desertorea Egin kasu Kortazarri... niri damutu egin zitzaidan kontrara egitea.
Aupa @zital , liburu honetan Bermio aittatzen da. Sorpresia hartu dot! 😂 https://eibar.org/blogak/orakulua/oin-dala-800-urteko-mezu-bat-botilla-batian
@desertorea Apuntatua. Merkea da gainera!
@desertorea Baietz gizona. Lehenengoan ere ulertu dizut. 😜 Bada, orain ale bat etxerako erosi nahi dut, Parisera joan baino lehen (gure aspaldiko ametsa) etxekoek ere irakurri ahal izan dezaten. Baina ez dakit zein edizio erosi...
@desertorea Mmm! On egin. Neri asko be asko gustatu zitzaidan. https://eibar.org/blogak/orakulua/garuneko-gimnasixia Zer irakurtzen zabiltza, orrialdeen ordenean, ala idazleak proposatzen duen direkzio-tableroarenean?
Oier Gorosabel Larrañagaren B kontua. Normalian hamen idatzikot: https://mastodon.eus/@txikillana