Erakutsi berriagoak

@Ruymotxo Yo no tengo remedio, pongo mote hasta a los desconocidos que me cruzo en la calle, "Buho Estreñido" y cosas asi. Menos mal que no salen de mi cabeza, porque si no me desterraban.

@admin@masto.nogafam.es @gorka_bm @desertorea @okerreko Algunos preveian que Twitter desembarcaria con su propia instancia. Supongo que es cuestion de tiempo, de momento somos pequeños, pero en el momento en que el fediverso sea comercialmente interesante, se sumaran al carro.

@desertorea @okerreko @gorka_bm Nik neuk lehendik ere Twitterren ez nuen denbora asko galtzen. Baina galtzen nuen apur hori ere, hemen sobran nuen (mugimendu gutxiago dagoelako) eta MUNDU ERREALEAN beste gauza batzuk egiteko baliatzen dut. Eta asko eskerrzen da. Paperezko liburu bat irakurtzeko adibidez!

@desertorea Irakurrita. Ez dut ulertzen zergatik nahi ez den Aiurritik aparte dibulgatzea, baina bakoitzaren motiboak ineskrutableak dira, eta elkarrizketatuak hori nahi ez badu, ados. Baina kagada @aiurri koek bakar-bakarrik egin dutela, hori ere argiki eta gardenki ikusten da.

@desertorea Irakurri dut zurea, eta ok. Orain zorioneko artikulu hori irakurri beharko dut, Aiurriko jatorrizkoa alegia (oraindik ez baitakit zer arraiori buruzkoa den, hain sekretua izan behar zuen elkarrizketa famatu hori 😂 ).

Konponente sinpatikoaren bide bihurria kontuan hartu behar da, sustrai dortsalaren / gongoil zerbikalen / besoko nerbio periferikoek izan ditzaketen papera sintomatologia atipikoak azaltzerakoan (tenperatura eta zirkulazio aldaketak, azalaren kolorea, izerdiaren distortsioa, handitasun sentsazioa, azalaren kalitatea, ikusmen gorabehera, aho lehorra...). A clinical overview of the autonomic nervous system, the supply to the gut and mind–body pathways (Gifford & Thacker)

Neguetan publizidade kanpaiñia egitten dot. Aurten Facebooken aprobia egittia pentsau dot (halaaaaa! 🤣) eta gauza xelebriak ikusten nabil. Hasteko, ni neu target bihurtu naiz ("nire produktua hobeto saltzeko" ikastaro, coach eta webinar iragarki zaparradia). Bestalde, lehen arluan detektauta nekana, orokorra dala ikusi dot: lan produktibua baiño, negoziorik haundiña langabezixan dagon jentiari formakuntzia saltzia dala.

Elhuyar Hiztegia, nere idazlanetan ezinbesteko kontsulta-tresnia, barriztu egin dabe. sustatu.eus/1631702582

@joxean Astian bi-hiru bidar pasatzen jata, gitxi gora behera. 😂 Ni, ni, ni, ni.

@AVU_Osoro Bai; géoportail hori Frantziako IGNrena da, eta copyright bat ezarria du. Baina bere kapetako bat, OpenStreetMap, cc-by-sa lizentziakoa da. Gainera, OpenGeoMap izeneko aldaera duela esan didate, eta bertatik atera dut irudi elegante hau, niri interesatzen zaizkidan lekuak zehazten duena gainera (Caque, Lepineux, Lonné-Peyret...)

@izaro @ekaitz_zarraga TIEMBLA IKASTETXE. 😂 Baina lasai hartu: nire emaztea, adibidez, borrokarako gogoz sartu zen, eta urte bira alde egin zuen, erreta. eibar.org/blogak/orakulua/desp Izan zaitez ur tanta baten modura, poliki poliki estalaktita bat hazten duena...

@izaro @ekaitz_zarraga Bakarrik, "etsaiari" tamaina hobeto hartzeko. Seguru nago irakasle zintzo eta onak daudela, gauzak egiteko prest daudela; baina beste batzuen aldetik (gehiengoa?) immobilismo handia dago, konfort-gunetik irtetzeko erresistentzia handia. Eta konforta GAFAM da. Oso berde dago dena, baina egia da, gauzek ez dutela aurrera egiten saiatu ezean. (2/2)

@izaro @ekaitz_zarraga Ikastetxeetako ezaugarri bat kontuan hartu beharra dago: irakaslegoa finko xamarra da, baina ikasleak (eta haien gurasoak) joan etorrikoak dira. Gu urte gutxitarako baino ez gaude bertan, eta honek desabantailan uzten gaitu, errazago manipulatu bait gaitzakete. Nik gauza oso zatarrak ikusi ditut honen kontura, zuzendaritzatik diktatutako politiken berresle baino ez diren guraso-elkarte-txotxongiloak, etc... Ez diot desanimatzeagatik esaten, e? 1/2

@ekaitz_zarraga @izaro Noski. Gainera, benetan diotsuet, inertzia eta alferkeri hutsa da. LOPDren konturako utzikeria dela eta, esate baterako, salaketa baten aurrean epaileak arrazoia geuri emango liguke, ikastetxea "krujituz". Baina... nor salatzen hasi? Irakasleekin muturka hasita, ikastetxeko bizimodu baketsu GAFAMosoa endredatuz... Izaro agian? 😈

@ekaitz_zarraga @izaro Gauza da, papertxo horiek txitean pitean ekartzen dituztela haurrek (argazkietan ateratzeko baimena da tipikoena). Baina ez dituzte alternatibarik ematen: edo baimena ematen duzu, edo zure haurra talde dinamikatik kanpo geratzen da (email gabe, talde argazkietan agertuko ez den bakarra...). Inertzia itzela dago, eta kontrapisurik ez.

@txopi @izaro Allustin be bada Lezateko kobia. Gizaburun Lezandipeko lezia... Burgosen cueva Cubía.... 😜

Irudi honen kalitatezko bertsio bat nahiko nuke, argitalpen batean erabiltzeko. Ahal bada librea, baina ordaintzeko prest ere banago. Ahüñemendi aldea da, Frantzia aldetik. Inork ba al daki non eskuratu dezakedan horrelakorik? (ipini dudan irudi hau Institut Géographique National-aren mapa baten argazkia da).

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea