Erakutsi berriagoak

Nibela: norbere sistema operatiboaren ezaugarriak ikusten ere ez dakiena (ni, oraintsura arte).

Erakutsi haria

LINUXENTE: Software librearen munduan murgildu nahi duen etorri berri xaloa.

@joxean Hórrek epiekin dabiz oin. Protokolo hori insosteniblia izango da egoera epidemiologiko honetan, datorren astetik aurrera (arazo laboral/eskolarrengaittik). Aldatu biharko dabe.

Marcel Bedaxagarrek aurkeztuta, Allande Socarrosen azken irrati kolaborazioa. "«Gamere eta Sobe» kapitülüa dü Allandek irakurten eta gisa batez botzik niz, haren azken agerraldi püblikoa hainen maite züan züberotar plain eta ezinago ejer bateki egin beitü. Beha dezagün algarreki. " podcast.ausha.co/xiberokazt/ka

@okerreko @otsokume @porru Nik ez ditut kentzen (eta) grazia egiten dit tomate kontserba batean atun etiketa bat izatea, adibidez. Dena den (tamalez) egosi eta egosi, azkenean ia beti erortzen dira.

@desertorea Gartzelan, isolamendu errejimenean bereziki, errutinak eta ordutegiak ezartzeak asko laguntzen dute. Pixkat luzeago azalduta hemen abante.eus/presuendako-urrezko

@kilkerra @porru @bixardune Bai! Justu orain egin dudan argitalpen batean antzez lan honek presentzia esanguratsua du. Eta zehatz-mehatz ulertzeko gogoa sartu zait. Horretarako, jartzea baino hoberik ez dago.

Aber, itzultzaile saiatuak. Nola emango zenukete "Get your ass outta here" euskaraz, esaldia deskafeinatu gabe? Berdin dit erdarakadak sartuta ere. Urte berri mezuen saturaziotik ihes egin nahian jartzen nabil eta...

@aldatsa Hara, hori da guk umetan jolasean askotan aipatzen genuen "la bomba H" famatua! Gaur arte ez dut jakin zer zen.

@gorka_bm Lekeition gainera "tradizio" bihurtzeko bidean. Duela urte batzutatik "correfoc" talde propio eta guzti! 😑 lafactoriadelshow.com/lekittok

@aldatsa Gurean, aurten arte, txarto pasatu dugu, seme txikienak panikoa zietelako leherketei. Orain berriz, 10 urte bete dituela, zer eta... zaletu amorratua bilakatu zaigula. 😑 Lagun artean hasiak dira, zeinek petardo/zakil luzeagoa lortu. Osaben bidez, normalean. Testosterona kontuak? (masclet = ar txikia, valentziarrez).

@txopi @txintxo Ez nekixan maleten ohittura hori. Zelako xelebria! Eta zer irudikatzen dau ba? Eze, gauza sinboliko xamarra dirudi.

Ba, urteroko moduan, abenduan 31eko arratsaldian, danak etxetik bialdu dittudaz, eta sukaldeko jaun eta jabia naiz. Musika atsegiña (doiñu nabideño arrastorik bakua) eta pakia.

Fisioterapia gimnasio ikusgarri bat ikusteko, giltza laga deste eta gabardixan ezkutuan sartu naiz bertara. Barruan nagola, marejada itzala hasi da (itsas ertzian dago) eta kristalerak hausi eta olatuak barruraiñok sartu diraz, dana apurtzen.

@Aitzol Gauza batzukin hain zorrotz, eta beste batzukin . 😈 En fin! Giza aberea.

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea