Erakutsi berriagoak

Espeleologian, bizkarra apoiatzeko lekurik ez dakagunian, hau egitten dogu. Beste aktibidaderen baten egitten ete da hori?

Aupa, triptiko batzuen autoedizioari ekin behar diot; lehen Microchof Publisher erabiltzen nuen (MS Office pakete pirata bat nuen) eta oso gustora, baina Libre Officera pasatu naizenetik, ez dut horrelakorik erabili. Orain premia dut, eta ez dakit zeri heldu. Agian Scribus hau? scribus.net/ Any sugerentz welcome izango da.

Pseudo Txikillana (r)en bultzada

Egunotan chaabi musikia entzutzen nabil. Zelako atsegiña dan! Hamen Dahmane el Harrachi, estilo honetako musikari ezagunenetako bat. youtu.be/qzU-0ro9f6c

Ez nabil diruz sobrante, baiña egunotan ezinbesteko gastu batzuk egittia tokau jata: bury bat, eta Aranzadikuen euskal planisferixua. Etxian falta ezin dirazen gauzak!

Hona, oso gitxi esploratu izan dan ren arlo bat. Treating sexual dysfunction in chronic pain patients (Toby Newton-John, Suzanne Brook). In: GIFFORD, Louis (editorea). 2000. Topical issues in pain 2. Biopsychosocial assessment and management. Relationships and pain. Physiotherapy Pain Association.

Beti kaso egitten detsuan auzoko emakume diskretu eta isil hori. Baten, bere leihotik txorta-soinu ezin eskandalotsuaguak aditzen dozuz gabaz. Bixamonian pegoran topatzen dozuneko 🤣

Paziente batek idatzi nau, lehengunian kirol proba bat arazo barik amaittu zebala kontatzeko. Ez dakizue ondo zelan gogobetetzen gaittuezen halako mezuak. ESKERRIKASKO!

Garraitz ugarteko indusketa kanpainetako onena, kartelak. 😀 Jon Zubiaur-ek eginda, Alfredo Moraza ikono dala (Warholek Marilyn modura)

Jentia oso berotuta dabil, karabanak erosi eta erosi... baiña uste dot saltzailliak erostailliei ez detsela asko esplikatzen gero aparkatzeko izango dittuezen arazuak eta debekuak. Lekeitio noraezian dabizen karabanez beteta dago.

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea